Itsasotik Alegiara: Ibilaldiak eta ondarea

  1. ibilbidea: Itsasoko gunetik Alegiara, herri bide zaharretik: Oria, Egiluze, Egiluzeazpi, Epelde, Errezti, Atsusain, Alegiako madurea eta Alegiako gunea. Goitik behera, ibilbide erraza, ordubetez egin ahal da. Bide zaharra udazkeneko auzolanean garbitzen bukatuko da.

Bidean ikus ditzakegun interesguneak asko dira. Gune bertatik hasita, lehena, Oria baserria, ondare historiko-artistiko gisa katalogatua:

Jarraian Egiluzeazpik duen mandio-zubia aintzat hartzekoa da, bere egitura paregabeagatik.

Ogi-labea ere badu eta, garai batean, baita bolatokia ere izandakoa.

Bide zaharrean behera eginez, basoz inguratuta jarraituko dugu Epelderaino. Oso aintzinako etxea, hareharri landuz iparraldetik dituen atezar ikusgarriak oraindik zutik:

Eta hegoaldetik, leiho txiki eta estua, gezileihoa (saetera), aurrez aurre duen zubia zaintzeko.

Epelde erreka zeharkatzeko zubia ez da nolanahi eginikoa. Bertaraino jeitsi behar da zubiaren egitura miresteko.

Eta beherantz jarraituz, basotik irten eta argiune zabalera: Alegiako madurea.

Eta Alegia auzoak Erdi Aroko jauretxeen elementu guztiak eskaintzen dizkigu gaur egunean ere: Eliza, Graziandegi, Ostatuzahar, Errota, Errementari, Miranda, Armaindegi eta urka, Bruto dorretxea, Aroztegi, Jauregi, Agirre… eta bi ibairen gurutzalekuan 3 herrietako mugarria (Itsaso, Ormaiztegi eta Gabiria).

Kizkitzako eguna 2017

 

2017ko irailaren 8a ere itsasoar eta inguruko askorentzat egun seinalatua izan da. Denon ahotan ibili da, zenbat jende izan den gaurkoan! Eguraldiak ere lagundu du, bai!

Familian IMG-20170902-WA0000edota lagun artean Kizkitzako ermitara goizean igo eta eguna igarotzeko urte askotako ohiturari eutsi zaio eta baita  lehen aldiz bertaratu direnena ere.

 

Goizeko argazkiak mezaren inguruan biltzen dira, eguraldia lagun, aurten kanpoko zelaigunean, jendez gainezka:

Eta eguerdian zein arratsaldean, Xabier Etxaniz eta Lidia Irigoieni esker, dantzara hainbat lagun animatu  eta plazan etengabe jardun:

Arratsaldeko toka hasi zain eta ikusmiran ere jendea pilatzen da: 50 lagunetik gora botatzen, urtean behin bada ere, umore onean. Segidan, gutxiago noski fardoa botatzeko indarrarekin!

Bitartean, Mandubiko Bentan ere festa, jendea gora eta behera etengabe ibiltzen baita egun honetan. Bazkal orduan jendea lepo jangelatan eta atarian Rezusta anaiak trikitiarekin.

20170908_190456

Baina festa ez da horretan bukatzen, ez. Itsason plazan karpa sanbartolometatik propio mantentzen da Kizkitzako egunean afaritarako ere elkartzeko, trikitilariekin batera. Ehun lagun inguru kantu eta kontu, gauerdira arte. Eskerrik asko hain giro polita jarri zenuten Lidia eta Xabierri. Datorren urtera arte! Ondo izan bitartean!

 

AURTENGO BESTE  HAINBAT JAKINGARRI KIZKITZAREN INGURUAN

Aurten, 2017an, 250 urte beteko dira Kizkitzako kofradia sortu zutenei, aurrekoei eta ondorengoei, Clemente XIII Aita Sainduak 1767an jubileo perpetuo agindu ziela: betirako zoriona. Garai hartan, izugarritako lorpena izan zen Erromatik bueltan honelako grazia lortzea. Badakigu agiri hori Itsasoko Goiko Kontzejuko Udaletxe sarreran nabarmen paretan jarrita egon zela 1962ra arte (udaletxea oraingo Ostatu gainera eraman zen arte).

jubileo perpetuo

Aurrerago kofrade guztien izen-deiturak, etxe izenak eta udal ordezkarienak ere agertzen dira, herriko padroiaren lekuko garrantzitsua (Historia atalean jasoa).

alkatea e.a.

Eta aurtengora itzuliz, urtean zehar Kizkitzan egin diren prestaketa lanei esker, bere jai egunean txukun agertu zaigunez, horren aitortza jasota geratzea nahi dugu. Alde batetik, aurtengo auzolanak berrikuntza ugari ekarri zituen (atzeko pareta, fregadera berria, eskailera konponduta…)

Bestetik, Itsasoko Udalak eskatuta, PottKeramikakoek eginiko plaken egokitasuna: Kizkitza garbi, denon ardura; Sua itzali, Ur ez tratatua… Argazki hauetan paretetan itsasten ikus litezke:

Eta bezperatan lan bat azken haizeteak sortua: pagadian luze luze botata utzi zuen pago mardul bat, ia ermitaraino heldu zena. Joan den igandean, irailak 3, zortzi lagunen artean kendu zuten, su egurretarako herrian banatuz.

Kizkitza leku zoragarria, denon gozamena eta ardura!!

Itsasoko festak 2017

Abuztuan zehar entrenamenduak, bide garbiketak, PottKeramikako sariak, herriko produktuen loteak, azpiegituren kokapenak, herri inguruaren txukunketak eta apaingarriak… ohikoa den partaidetza handiaz prestatu ondoren, igaro dira ilusioz beterik bost egun beteko jai egunak.IMG-20170804-WA0009

Aurtengoak, udalerria berriro eratuta, bereziki hunkigarriak une askotan. Bizipen paregabe hauek xehetuko ditugu jarraian, askoren argazkiei esker osatua.

Abuztuaren 23a, S Bartolome bezpera

Festak hasi eta bukatu, kirola eginez egiten dugu aspalditxoan. Eliza-atariaren xarma urtero dastatuz, belaunaldi berriei grina sortuz, pilota expressa jokatzen da:

 

Jokoan bete betean, 12 urtetik gorakoak eta azpikoak…

 

Eta azkenik sariak: Oier Prieto eta Xabi Elgarresta irabazleak eta denak txapeldunak.

20170823_193223 20170823_193323 20170823_19324620170823_193412

Herri afariaren aurretik, hasiera “ofiziala” txupinazo edo atxaferoekin, kanpai hots eta txalo zarrapadekin batera. “Ongi etorri Itsasora” pankartaz ere adierazten dugu festen garaia, denak bihotz zabal jasoz.

 

Karpapea beteta Herri afarian. Bertsolari bikotea, Maialen Akizu eta Julio Soto, bertso hunkituekin opariak noiznahi. Bukaerako agurrak gogoan geratuko zaizkigunak. Oso eskertuta denok. Eta trikitilari bikote saiatua, urtez urte, Elorza eta Iñaki Larrañaga, gurekin kontu, kantu, kopla, doinu…goizaldeko ordu txikitara arte.

20170823_234614

 

 

20170823_234658

 

Abuztuaren 24a, S Bartolome eguna

Egun handia, hainbeste itsasoar biltzen dituena!!! Era guztietako jarduerak aukeran!

Goizeko 11.00etan Meza Nagusiarekin hasi, Juan M Olaetxea bikarioa eta Ramon Elkoro gure parrokoa eta beste apaiz bat lagun, Pako Lasa organista eta korala Xabier Barriolaren zuzendaritzapean. Baita herriko txistulariak ere ereserkiarekin bat.

Jarraian, urtero bezala,  ondareari buruzko hitzaldia.  Eta aurten, nola ez,  Erretaula Nagusiaren errestaurazio urtea izanik, bere testuinguru historikoa eta artistikoa zabaldu nahi izan dugu. Bertan edo kanpoan bizi garen itsasoar gehienon erronka garrantzitsua da. Horrela adierazten dute  hitzaldian jendez betetako elizak, dohantzak, jakinminak… eta zenbat eta gehiago ezagutu, orduan eta maiteago. Ohore handia izan da Equipo7 enpresako zuzendaria, Javier de Miguel, 30 argazki baino gehiagorekin hurbiletik xehetasunez entzutea eta haren eskutik artelan horren barruan murgiltzea. Igandean, berriro, ikusi eta entzun ahal izango dugu. Denok eskertu eta zoriondu diogu elkarri, guztion lanagatik eta ezagutzagatik, benetako altxorra duguna oraindik gehiago gozatzeko aukera eskaintzen digulako.

IMG_7166IMG_7159 IMG_7168

 

Erretaulari buruzko aurkikuntza berriak (bertara igo gabe ikusi ezin litezkeenak) beste sarrera batean kokatzen joango gara, baita laster espero ditugun beste aditu batzurenak ere: Alberto Santana, Etxeberria Goñi… Ikerlari askorentzat gai bihurtzen ari da eta aprobetxatu behar dugu aukera hau geu janzteko eta aberasteko. Hemen, esate baterako, sorpresatako bat!!! 3. solairuan, albo banatan, 1540.ean (H)Itsaso idatzita, bere estandarte, bandera eta ospakizun jantziekin (ziur aski S Bartolome egunean prozesio eta dantzarako)

 

 

Bazkal aurretik, beste eginbehar nagusi bat ere izaten dugu: Toka Lehiaketa20170824_143401Bi orduz bota eta bota. Partaideen zerrenda luzeak bina tiraldi bakarrik egitera behartzen gaitu eta frogakorik gabe. Aurten iazko irabazle berberak izan dira (Urretxuko Antton Calvo eta Itsasoko Pilare Muxika) eta 2. postuan Lasarteko Prudencio Olano eta Itsasoko Maixa Mendia. Hurrengoa Kizkitzako egunean!

Arratsaldez, ume jolasak giro bikainean hauek ere: handi eta txiki elkarrekin, jolas kooperatiboak lantzen. Udalekuetan sortutako istorioa oinarri hartuta, uztai bakar batean denak barne (21) …IMG-20170827-WA0008

 

Txokolatada, Goitiko Luismariren pastak eta bizkotxoak partaide eta ikusle denontzat eta, segidan, Eriz Magoaren emanaldia ilundu arte.

20170824_195002IMG-20170824-WA0002

Eta bokata batzuk Ostatuan eskatu eta urrutiratu gabe karpapean bertan, Juan Carlos Irizar pianista eta konposagile ezaguna, bere lagun Iñaki Revuelta abeslariarekin,   emanaldia hasteko prest.

20170824_222755 20170824_221314

200 lagunetik gorako audientziarekin, ez genuen imajinatzen hain gau magikoa biziko genuenik. Pianista zoragarria eta aparta izateaz gain, Juan Carlos Irizarrek ekarri zigun opariak biziki hunkitu gintuen denok: Itsaso herriarentzat sortu duen melodia, eskuz eginiko partitura handi batean gure alkate Gorka Sasietari emanez. Esker oneko  sentimenduzko hitzak eskaini ondoren,

 

20170824_23244020170824_232133 IMG-20170825-WA0028

 

bere pianoaz jo eta bukatzeaz batera denok txalotu eta zutituz eskertu genion honelako elkartasun keinu paregabea. Gau ahaztezina, udaletxeko paretan enmarkatua geratuko dena eta baita gure bihotzetan ere. Berak eskatu zigun bezala, letra jarri eta herriko ereserki bilakatuko dugu, noiznahi eta nonnahi jo eta kanta dezagun.

Abuztuaren 25a, ostirala

Musarekin arratsaldeko lauretan 18 bikote hasi jokoan eta zortziak aurretik erabaki da sailkapena:

20170825_191804IMG-20170825-WA0019

Lehenak: Ormaiztegiko Gorka Arratibel eta Gorka Holgado

IMG-20170825-WA0020

Bigarrenak:Olaberriko Beñat Azketa eta Garingo Beñat Oregi

IMG-20170825-WA0021

Hirugarrenak: Itsasoko bikotea, Joxemari Barrenetxea eta Zeles Simon

Karpa prestatu eta Manuren parrillada Zahagiardotarako. Sagardoa txotxetik eta ardoa aukeran. Aurreikusitako kopurua baino gehiago elkartu du jarduera honek ere.

20170825_220040

Guri5 taldearen kontzertuarekin jarraitu du gau gazteak, hurbileko taldekide lagunak, bigarren aldiz Itsason. Aupa zuek!!

20170826_003107

 

Abuztuaren 26a, larunbata

Mendi-bizikleta trabesia. Hainbat txirrindulari leial urtez urte. Aurten 71 dortsal. IMG-20170804-WA0010Ibilbide gogorra (22,7 km) eta gorabeheratsua, baina oso polita, denen esanetan:

https://www.relive.cc/view/1154994414

Hainbat bide urtez urte bolondres garbi garbi eginda, harrera eta zozketako sariak, herriko produktuak, pintxoak eta freskagarriak, laguntza teknikoa… Ez da lehiaketa bat, ariketa eginez ondo igarotzeko, lagunak ikusteko, bizikleta kontuak astintzeko… proba bat.

Eta herriko txikienek ere, zein grina ederra!!

20170826_162832

Eta beste batzuen artean,  elizatik beherako jaitsieraren ikuskizuna:

 

Eta argazkietan baino bideoan betiere adierazgarriago denez, Goierriko Hitzarako Gotzon Aranburuk eginiko bideoa eskertu behar diogu. Hona hemen lotura:

 

Txirrindularitza proba bukatzearekin batera, beste ekitaldi garrantzitsu bati ematen zaio bidea: Paella herrikoiari. Hainbat bikoteren artean (aurten 14), 200 lagunentzat afaria prestatu (bigarren platera bezperan Alegiako Elkartean talde batek prestatu zuen: untxia saltsan, Untxizale Elkarteari esker) eta elkartasun giroan banatu eta dastatu.

Zein baino zein goxoago, herriko sagardoarekin batera (Kattaindegi, Egiluze eta Urkulegi), Goitiko ogia, hainbat etxeetatik ekarritako postreak…

Eta epaimahaiaren ustez (Ostatuko Manu eta Aidarekin batera, aurten Errotako Eukene eta Miraballeseko Eguzkiñek osatu zuten) hoberena Maixa Mendia eta bere alaba Naiarena; eta bigarren, Miren Korkuera eta Amalur Barrenetxearena. Gainerakoak ere gertu ibili ziren, denon gozamenerako!!!!

20170826_214002 20170826_214108

Afariaren ondoren trikitilari talde bikaina: Imanol, Unai ta kitto. Dantzarako edo egonean entzuteko, soinu eta ahots paregabeak.

20170827_011238

Abuztuaren 27a, igandea

San Bartolome hurrengo igandea egun berezia izaten da itsasoarrontzat. Bada 60 urte baino gehiago hilerria berritu eta handitu zela eta harrez gero, gure sustraiek han elkartzen gaituzte, bertan bizi ala ez, aurrekoen oroimenean.

Horregatik hilerrian meza ospatu ondoren, bigarren aldiz Ondareari buruzko hitzaldia burutzen da. Eta aurtengoan, gorago aipatu bezala, Erretaula izan zen gaia eta jakinmin handia sortu zuena. Eliza berriro ere jende askorekin eta bukaeran hainabt andamioetara igo, Javier de Miguelen jakinduriaz asetu nahirik. IMG_7153

Bosgarren jai egunari eta festei amaiera emateko Herri kirolak 18 herritarren eskutik. Belaunaldi desberdinen arteko lana oraingoan ere aipagarria da. Abuztuan zehar entrenamenduetan erakutsitako balioetan, jendaurrean ere.

Bi taldetan banatu eta harria jasotzen, koxkolak biltzen, zaku saltoan binaka, ingudea altxatzen eta trontzan, hiru buelta talde bakoitzak, lan desberdinetan parte hartuz: David eta Seth Willis, Aitor Salutregi, Manex Zabalo, Aizpea eta Eneko Lasa, Axular eta Axlor Rodrigo,  Patxi eta Montse Isasti, Gorka Sasieta, Iker, Eneko eta Unai Lizardi, Xabi Elgarresta, Xabat eta Unai Aranburu eta Eneko Igartua. Botileroak Benito Mendia eta Juan Luis Zabalo. Eta Juan Manuel Aldanondoren ahotsa. Lankidetza indartsua!

Eta bukaerako txaloak eta zorionak,

20170827_140703

Festarekin amaitzeko, belar-fardoa botatzea erakargarri bihurtu da eta aurten ikusleen artetik Xiker animatu zen frogatzera. Partaideen artetik Xabat eta Unai Aranburu anaia garaiezinen artekoa izan zen azken jaurtiketa, Xabaten alde.

Eta agurra argazki honekin. Kizkitzara arte lehenik eta datorren urtera arte hurrena!!

20170827_142028 IMG-20170819-WA0008

Itsasoko Erretaula nagusiaren errestaurazioa

Aurtengo urtea, 2017a, urte berezia izango da herritarrontzat, izan ere, aspalditik zain egon ondoren, Itsasoko S. Bartolome Elizako Erretaula Nagusia (1540, Juan de Lizarazu) kontserbatzeko, dagoeneko errestauratzen hasiak baitira (Equipo7, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ondare atalaren ardurapean eta  diru-laguntzekin.

Erretaula honen balio artistikoa eta historikoa balioan jartzeko lan asko egin da azken urte hauetan eta blog honetan ere sarrera bat eskaintzen zaio:

https://itsasokoargia.com/category/erretaula-lizarazu/

Prozesu guztiaren berri zehatz jasotzen joango gara eta honen berri ematen. Sei hilabetetako lana izan litekeela uste da eta Gabonetarako bukatuta beharko luke.

 

Tailerrak herri ekimenez

2017

Itsason herri ekimenen artean koka ditzakegu elkarrekin ikasiz egiten ditugun tailerrak. Izan ere, bost urte bada elkarrekin eginez ikasteko interes beretsuak herritar askok genituela konturatu ginela eta oso antolaketa errazekin aurrera eramateko nahia nahikoa dela (ikus behean 2013tik honakoak).

Urtero bat edo beste gehitzen joan gara eta aurten ere berrikuntzak izan ditugu:

  • 2016-2017 ikasturtean zehar Ingelesa praktikatzea izan da tailerretako bat, asteartero 18:00etatik 19:30etara 18 lagun elkartarazi gaituena, Willis familiaren etorrera baliatuz.
  • Kopla tailerra urtarrila-otsailean (ikus Santa Agedari buruzko sarrera).
  • Isats erratzak egiteko tailerra S Juan bezperarako (ikus S Juan bezpera sarreran)
  • Xaboia trozokoa eta garbigailuarentzat likidoa, ukenduak eta kandelak (hau berria)  ekainaren amaieran (26an hasi eta segidako egunetan -15 egun, garbigailuarentzat xaboia egin dutenak-).

 

 

Aurten inguruko herrietatik izan den partaide kopurua ere nabarmendu behar da: Ormaiztegi, Gabiria, Idiazabal, Zumarraga eta Legazpikoak izan ditugu gurekin, euren ezagutza eta gogoa ere partekatzen.

Eta erabili ditugun osagaien jatorria bertakoa izatea ere oso interesgarria da: gantza  (herrian goiekoharagia ekoizten dutenena) xaboia egiteko eta argizaria (bertako erlezainena) kandelentzat eta ukenduentzat. Horiez gain, loreak eta landareak ere bertako etxeetatik ekarriak.

 

————————————————————————————————————————-

AURREKO URTEETAKOAK

2013     XABOI EKOLOGIKOA egiten ikasi genuen lehenbizi Gabiariako Pake Galdosekin.   Eta segidan pentsatu genuen norberak bere etxean egitea baino elkarrekin praktikara errazago eramango genuela, prozesua konplexua izan ere, hala baita.

20140119_18140120140119_181329 WP_20150709_20_41_16_Pro20140201_173052 IMG_3076IMG_3630

IMG_3497Eta harrez gero lau aldiz egin dugu, urte osorako, hamabost egunetan zainduz, txandatuz,… eta beharrezkoa genuen materiala elkarrekin erosiz, garbigailuarentzat xaboi likidoa eta trozokoa eskutarako. Hogeita hamar litro familia bakoitzak eta emaitza oso ona.

WP_20150709_20_59_53_ProWP_20150710_20_41_36_ProIMG-20150709-WA0001

Erabiltzen dugun osagai nagusia, gantza,  goiekoharagia ekoizten duten herriko ekoizleek eskaintzen digute (Mandubizarreko Garikoitzek eta Urkulegiko Gorkak) eta dagoeneko prozesuari eskua hartu diogula esan genezake.

Jarraian UKENDUEN inguruko interesa sortu zen eta herrian hainbatek badaki bat edo beste egiten eta elkarren arteko topaketa suertatu zen: era askotakoak egin genituen behin landareak eta loreak bildu ondoren: berbena, pasmo belarra, kalendula (aingeru lorea), hiperikoa, intsusa, iodo belarra …

ukenduak tailerra IMG_4320 IMG_4324 IMG_4327 IMG_4337 IMG_4342 IMG_4433

+++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++

2016an, ukenduen eta xaboiaren prozesua ekainean burutu da eta familia gehiago ari dira hurbiltzen. Hona hemen argazki batzuk:

 

Eta iaztik hirugarren prozesu batean sakondu nahi izan dugu: HEGALUZEA POTERATZEN baldintza guztiak betez. Eta Itsason bertan topatu genuen esperimentatua: Xabi Elgarrestaren ama, Rosario Mintegi. Berak zuzendu zituen pauso guztiak eta garrantzia duten xehetasunak partekatu. Asko ikasi genuen eta gure esker ona!!!

WP_20150925_19_38_46_Pro WP_20150925_19_39_02_Pro IMG-20150925-WA0005 IMG-20150925-WA0007

Hala, 55 kilo 210 potetan sartuz,  hamalau familik bi arratsaldetan parte hartu genuen: esperientzia goxoa Alegiako frontoian eta Elkarte gainean irailaren amaieran elkarrekin bizi izan duguna.

IMG-20150926-WA0002 IMG-20150926-WA0005 IMG-20150927-WA0002WP_20150926_19_34_03_Pro

Eta 2016an, Xabiren laguntzarekin, beste 14 familik egin dugu berriro ere. Eta segidan bentreskekin afaria elkarrekin.

 

Udalekuak 2017

Itsasoko Udalak ume eta gazteentzat   4 asteetarako proposamen aberatsa eskaini du eta guztira 21 partaide aukeraz baliatuko dira.

Honako egitarau hau dute eta dagoeneko indarrean lehen astekoak:

UDALEKU ARTISTIKOAK 2 aste Itsason (ekainaren 26tik uztailaren 7ra)

http://www.diariovasco.com/alto-urola/pausoz-pauso-istorio-20170705000908-ntvo.html

IBUR HIPIKAn astebete (uztailaren 10etik 14ra)

KIROL ANITZ astebete Alegian, Ormaiztegiko igerilekuan eta Itsason (uztailaren 17tik 21era)

S Juan Bezpera

S Juan bezperan, udako solstizioa ospatzeko, Itsasoko ostatuan betidanik egin izan da afaria, behin etxeetan sua piztu ondoren, gunean elkartuz.

Baina 2015ean, Itsasoko Ostatua itxita zelarik, herriko plazan parrilada handi bat egitea erabaki zen eta baita sua plazan ere, haren bueltan, sorgin dantzari ekinez.

2016an, jada Manu ostatuan, parrilada eta kupela eskaini zizkigun eta suarekin jarraitu, baita sorgin dantzarekin ere. Jarraian, musika giroa alaitzen.

Aurten, 2017an, jendetza inguratzeaz gain, beste berrikuntza bat izan dugu. Herriko 16 lagunek koreografia bat eskaini digute afal aurretik. Honen oinarrian isats landareez eginiko erratzak daude (Nafarroako Itsasora eginiko bidaian sortua) eta Xabi Solanoren musika eta letra. Aurretik prestatu dira erratzak, Mendeungo Patxi Etxeberriaren laguntzarekin, eta entseguak egun bizpat egin.

Honela bada, 23an hauxe izan dugu egitaraua  argazkietan ikusgai:

20:45 Koreografia dantzatu (16 kidek)

20170623_20442020170623_205726

21:00 Parrilada eta kupela (75 lagun plazan eta atarian afaltzen)

20170623_212957

22:00 Kanpaiak joz, sua pizteko deia egin

22:30 Plazako sua piztu eta askoren partaidetzarekin sorgin dantza bere inguruan entsegatu eta gauzatu, txistulariekin lagunduta, eta jarraian Ostatuko DJManuren eskutik musika.

Herri Batzarra 2017-06-03

Itsasoko Udalak deituta Herri Batzarra,  ekainak 3, larunbata, arratsaldeko 19:00etatik 20:40etara burutu da. Itsasoko Elizaren Koru azpian20170530_194747 izan da, izan ere, Udalak ekitaldi jendetsuentzako ditugun espazioen erabilgarritasuna aztertu ondoren, Parrokiarekin hitzarmena adostu baitu.

 

 

Honako aztergaiak izan dira:

A) Udaleko zerbitzuak herritarrok hurbiletik ezagutzen joateko, Itsasoko Udaleko Gizarte langilea ere baden Almudena Carrillo Mateosek, Gizarte Zerbitzuen eskaintza eta eskabideak egiteko prozedurak azaldu ditu eta edozer kon20170603_191429tsultarako beregana jotzeko, astelehen eta astearte arratsaldeetan (oraingoz Santa Lutziko Udaletxera deituz). Bere aurkezpen osoa honako esteka honetan ikus daiteke:

  1. https://www.dropbox.com/s/j77xzdlsic575gx/Gizarte%20Zerbitzuak.pdf?dl=0

B) Udal zerbitzu guztiak Itsason indarrean jartzeko prozesuan, egindakoak, egiten ari direnak eta egitekoak aurkeztu dira:

    1. Entitate erregistroa: Itsasoko Udalak bertan inskribatzeko eskatuz errekerimendua egin zuenetik hilabete pasa da. Oraindik ez da erantzunik jaso, baina bertako funzionarioek esan digute erantzungo dutela. Bestetik, helburu berarekin Aldundiak egindako eskaeraren erantzuna (epaitegietan “suspension cautelar positiva” eskatuz) uztailaren 18a baino lehen emango dute.
    2. Foru Aldundiaren babesa: Fondo foralari dagokionez, lehen hiruhileko dirusarrera batera egin zuten Ezkio eta Itsasorena, tramite bat egiteke zegoelako, baina bigarrena (maiatzekoa) banatuta egin dute dagoeneko.Nahiz eta Jaurlaritza eta Aldundiari dagokion tramiteetarako udalerri moduan funtzionatu, Ogasunaren tramitazioetarako Estatuaren zenbakia behar da, eta horregatik Itsasoko kontribuzio erreziboak “Ezkioko Udala” izenburuarekin iritsiko zaizkigu. Halere praktikan ez du inongo eraginik, Itsasoko Udalak dagokiona jasoko duelako zerga bilketa honetan.
    3. Ekipamendua eta espazioa: Udaletxean fotokopiagailu bat, ordenagailu bat, baldak eta bi mahai ipini dira. Konektibitatea lortzeko aukera desberdinak baloratzen ari gara.
    4. Komunikazioa, gardentasuna, web orria: Web orria diseinitsaso.eusatzeko prozesuan udal gardentasuna da oinarrizko printzipioa eta horren arabera doa lanketa osoa.
    5. Alegiako ranpa eta txatarreriaren deskontaminazioa: Elkarterako sarrera ranpa, Joxemari Narraspe Udal langileak egingo du ekainean zehar. Alegiako txatarreria deskontaminatzen amaitu dute jabeek, Jaurlaritzak eman du oniritzia, eta pare horretan ireki da bidegorria.
    6. Proiektuak eta diru laguntzen deialdiak: Udalak eskaerak egin ditu baserri bideak konpontzeko, Ondarea zaharberritzeko (Goiko Ostatuaren egitura aztertzeko), eta ekainean aterako den “Leader” deialdian Alegiako parkea eta Udaletxeko teilatua eta sarrera berritzeko proiektuak sartuko dira. Bestetik, Ondarea zaharberritzeko deialdian,  Itsasoko elizako erretaula errestauratzeko proiektua ere sartu da.
    7. Ekimen sozio-kulturalak: Egin direnak, auzolana, Pott-en 25 urteak (Katillu eguna), Nafarroako Itsasora irteera. Ekainean zehar musika kontzertua, San Juan bezpera eta dantza, erratz, xaboi eta ukendu tailerrak. Ekainaren bukaeran eta uztailaren hasieran udaleku artistikoak.
    8. Artxibo historikoa: Artxibo historikoaren zati bat ekarrita dago, baina dena ekarri eta antolatzeko denbora beharko da, duen dimentsioagatik.IMG-20170122-WA0000
    9. Ur Kontsortzioarekin hitzarmena: Itsasoko udalak hamar urtetarako hitzarmen bat sinatu behar du, eta hor Kontsortzioak herrian egin beharreko inbertsioak jasoko dira. Momentu honetan lantzen ari gara herrian dauden beharrak.
    10. Parrokiarekin hitzarmena eta erretaula: Hitzarmen bat sinatuko da parrokiarekin, koru azpiaren erabileragatik. Urtean 1.200 euroko diru sarrera egingo zaio parrokiari, bide batez erretaularen errestaurazioa finantziatzen laguntzeko.
    11. Redesarekin hitzarmena: Orain arte Ezkio-Itsasok urtean 7.000 euro jasotzen zituen Redesa-gandik, hitzarmen bidez. Aurten Itsasoko Udalarekin sinatuko da hitzarmena, eta zentralean egin duten obra batengatik, kopurua zerbait handiagoa izatea espero da.
    12. Alegiatik Ormaiztegirako irteera: Gabiria, Ormaiztegi eta Ezkioko alkateekin batera bilera egin da Aldundiko errepide sailarekin, Alegiatik Ormaiztegira oinez modu seguruan joan ahal izateko alternatibak lantzeko.
    13. Seinalitika errepideetan eta herri barnean: Errepide nagusietako seinaleen aldaketa uda ondoren egingo dela adierazi ziguten Aldundikoek. Herri barruan berriz, puskatuta dauden seinaleak aldatuko dira, eta falta diren batzuk jarri.
    14. Etxe guztietako telefono zerrenda: Eginda dago, eta zabaldu aurretik zuzen dagoen frogatuko da.

3. GOIEKI Garapen Agentzian eta GOIERRI FUNDAZIOAn parte-hartzeko aukera aztertu da (UGGASAren eskaintzarekin alderatuz), eta 5 lantaldetan eztabaidatu ondoren, batzarkide guztien aldeko bozka emanez GOIEKI eta GOIERRI FUNDAZIOAn parte-hartzeko aldeko iritzia jaso. Hona hemen garrantzitsutzat jo diren arrazoiak:

  1. Historikoak (Areria) eta geografikoak
  2. Soziologikoak: joera nagusia senide, lan eta ikasketa
  3. Mugakide ditugun %80 Goiekiko partaide
  4. Gabiria eta Ormaiztegirekin lotura naturala
  5. Antzeko beste hainbat herri txikirekin elkartruke aukera
  6. Ekonomikoak: Industria eta berrikuntzaren eskualdea
  7. Kulturalak eta Goierri Telebista
  8. Gizarte ekintza foro bateratuan parte hartzeko aukera
  9. Hezkuntza eta lan munduaren uztarketa, GOIERRI FUNDAZIOAren bidez
  10. GOITUR Turismo dinamizatzailearen aukera berria
  11. Agenda 21ean Ingurumen egitasmo partekatua
  12. Guztiaren aurrekontua

 

Nafarroako Itsasora

2012an Lapurdiko Itsasun izan ginen eta aurten, 2017ko maiatzaren 21ean Nafarroako Basaburua bailarako Itsason. Guztiok geure herriek duten isats landare izenaren etimologiak elkartzen gaitu. Baita Itsasondok duenak ere.  Ikus: https://itsasokoargia.com/category/itsaso-izena/

Eta bada nahiko arrazoi herriok geure artean harremantzeko.

Itsasoarrak biak

Berealdiko eguna pasa dugu Basaburua eta Imotz bailaran barna. Goizeko 9:00etan 56 itsasoar autobusez abiatu eta ordubetera Nafarroako Natur Ondare den Kisulabeko Haritza inguratu dugu, Jauntsaratsen (Nafarroako diametrorik handiena duena, 10,10 cm)

Jarraian, Orokietan Eusebio Ezkurra zain geneukan bere etxea, belardiak eta esnetako behi zein oilo erakusteko. Ekoizpen ekologikoan dihardu bere anaiarekin batera, eta yogurtak dastatzera gonbidatu gaitu. Oso eskertuta, Pott-ekoen katiluak opari eman dizkiegu.

Eguerdiko 12:00etan Itsasorako norabidea hartu eta hango paisaiaz gozatuz hasi gara urrutitik herrigunea ikusten.

Itsaso

Hunkituta gindoazen, Mari Jose Marinelarena alkateak eta Kontzejua osatzen dutenez gain, Miguel M Iriarte eta hainbat bizilagun ere beso zabalik gu hartzeko prest izango baikenituen.

Eta halaxe izan da. Denontzat hamaiketakoa prest zeukaten, Elkartearen atarian, eta bertakoekin batera kontu ugariren artean harreman polita eraikitzen hasi gara.

20170521_122652.jpg

Bertan azaldu digute nola kudeatzen duten herria, nola hautatzen dituzten alkate eta ordezkariak Kontzejuan (txandaka, 5na etxe jarraikorren artean hautatua), eta nola hauteskunde arauaren arabera Udalerrirako (Basaburua). Zein eskumen dituen batak zein besteak. Eta Itsasoko  Batzarrak etxe guztietako ordezkarien bilkurak direla ere jakin dugu.

Jarraian S Pedro Elizan ataria aztertu dugu (gurearen antza duena, nahiz berantarriagoa izan, XIV. mendearen bukaerakoa).20170521_125412

Eta oholaren gainean Baquedanok margotutako XVI. mendeko erretaula nagusia ere atalez atal ezagutu dugu. Erdi erdian dagoen S Pedroren XIV mendeko taila ikusgarria da. Miguel M Iriarte izan dugu gidaritza lanetan, hainbat herritarrek lagunduta.

Itsasok dituen etxe eder galantak miretsiz, Elkartera itzuli gara.

Denok elkartu eta Itsasoko Udaleko Batzordeburuak, Gorka Sasietak, bertako ordezkariei egun honen esanahia jasotzen duen oroigarria eman die (PottKeramikak isats landarearekin eta Xabi Elgarrestaren bertsoarekin eginiko plaka) eta guztiok batera bertsoa kantatu dugu, hunkiturik.

Itsasotikan Itsasoraino
isats landara tarteko
bi herri txiki elkartu gera
itxuraz nahiko antzeko
etxen bezela sentitu gera
ezin liteke hobeto
bada garaia denon artean
isats erratzak sortzeko
sorginen gisa ibil ditzagun
guk alkar bixitatzeko

Elkarrekin adiskidetasun argazkia (sarrera honen hasieran dagoena) atera eta Itsasoko lurretan barna jarraitu dugu, San Salbatore ermitaren historia eta egungo ospakizunak ezagutuz. Eta elkartzen gaituen beste bitxikeria bat tarteko: bertatik pasatzen da Erriberatik Tolosara eta Azpeitira datorren garai bateko “cañada real” deritzon galtzada, zezenak eta idiak e.a. Tolosako feriara ekartzeko erabiltzen zutena eta baita Azpeitirako zezen plazara ere. Azken hauek, hain zuzen ere, Itsasoko “Zezen-barruti” sailean igarotzen zuten gaua (Mandubizeilatik Akaiztegi tartean), Salbatoretik gora igo ondoren.

Bazkaltzeko ordua iritsi da 14:30etan. Jauntsaratsen Apeztegiberri Ostatu-dendan, guretzat propio espazio handi bat egokitu digute denok sar gaitezen, Basaburuako udalak hala baimenduta. Gure eskerrik beroenak guztiei!

Bazkal ondorengoa ere aparta izan da. Imotz bailarako Xabier Iturriotz eta bere familiaren harrerari esker. Lehenbizi Etxalekun egin dugu geldialdia, hau baita Imotzeko udalerri burua, kontzejuz osatua berau ere. Herri zoragarria, zirrikitu guztietatik begiratuta. Sagrario Aleman euskaltzainarekin ere elkartu gara.

Eta amaiera Erason, Xabier Iturriotzek duen zapata tailerrean. Hiru borda bioeraikuntza ereduan eginak dituzte eta Xabierren tailerraz gain, Unai Otegik musika tresnak egiten ditu beste batean. Eta handienean, zapata saltokia eta Erasoko biztanleria elkartzeko gunea. Esperientzia aberasgarria izan da hau ere gu denontzat, norberak maite duen ingurunea manten dadin egiten den saiakera konzientearen eredu.

Musika lagun, eskertza opariak eskaini, hurrengo bixitarako hitzordua jarri, iluntzeko 20:00etan elkarrekin argazkia atera eta “plazer bat” izan da esanez, agurtu dugu elkar.

Eraso.png

Katilu eguna, POTT Keramikak 25 urte

POTT Keramikak Itsason 25 urte aurten betetzen dituela eta, Udalak eta herritarrok, Maite eta Joneren Katilu Egunaren ideiari forma ematen hasi gara elIMG-20170428-WA0007karrekin. Izan ere, POTT Keramikak herriari eta inguru zabal bati eskaini dion artearekiko sentsibilizazioa eta hezkuntza aitortu nahi dizkiogu eta eskertu.

IMG_6177

Larunbat hauetako helburua da Itsasorentzat honelako ekimena izateak duen aberastasunaz denok jabetzea, egiten dutena eta nola egiten duten denok gehiago ezagutzea, esperimentatzea, gozatzea, nahi duen guztiak bere katilua buztinarekin sortuz eta, hurrengoan, esmaltatuz.

IMG_6173

Maiatzaren 13ko saioan, inguratu ginen 35 lagunoi,  Jonek eta Maitek Katilua egiteko teknika desberdinak erakutsi zizkiguten: historia-aurreko urdidoa, txafla batean oinarritua, molde bat erabiliz, tornua… eta bakoitzak nahi zuen eran burutu ahal izan zuen berea, xehetasun guztiak zainduz: lehortze puntua, lodiera, beste atal batzuk…

Dena frogatu ahal izan genuen, giro bikainarekin.

Eta azken emaitzak bertan utzi, hurrengo larunbaterako labean sar ditzaten, esmaltatu ahal izateko.

IMG_6428

Maiatzaren 20a, Katilu egunaren 2. eguna. Jone eta Maiteren ikasgaiak lehenik: esmalteak nola egiten dituzten, zein osagarriz, formulak… kolorea nola aldatzen zaion labetik pasa ondoren, ixipu txikiaz, handiaz, ondo busti, eguzkitan lehortzen utzi, bigarren eta hirugarren geruza…

Eta azkenik dekorazioa. Zalantzen artean hara eta hona begira, hasi berriok behintzat. Beste batzuk berriz, Pott-ekoek urte askotan zehar eskaini diguten hainbat aukeraz baliatuta, ziurrago sorkuntza lanetan. Eta bi orduz lanean jardun ondoren, labean sartzeko prest utzi ditugu gure arte lanak.

Hurrengo larunbata noiz iritsiko zain, labeak emango dien ikutua nolakoa izango ote den, 1260 gradutan 10 bat ordutan eduki ondoren!!

Maiatzaren 27a, arratsaldeko 18:00ak. Lehenbizi Pott tailerrean elkartu gara 36 katiluak miresteko! Nolako aldaketa bikaina labetik pasa ondoren! Pott-ekoen piezen kalitate irizpideetako bat bigarren labekadaren tenperatura altua ere ba omen da.

Arratsalde beroa suertatu zaigu eta Manuren txokolatea dastatzera plazara igotzea erabaki dugu. Norberak bere katiluan dastatu ahal izan du, Jenararen bizkotxoa eta ogi xigortuarekin batera. Herritar gehiago ere elkartu dira eskertza egun honetara eta Pott-etik katilu gehiago igo dira.

Eta Jone eta Maiterentzat prestatutako opari sorpresa ikusi dugu guztiok segidan: Itsasoko Udalak Aizpea Lasari eskatutako eskertza-bideoa, herritarron iritzi eta irudiak konbinatuz sortua. Ostatuko atarian inprobisatu dugu espazioa eta arretaz eta hunkituta ikuskizuna jarraitu. Eskerrik asko Maite eta Jone!!

Hemen ikusgai bideoa: