Elizataria: 1300. urteko ate nagusia

Itsasoko elizak du Gipuzkoan aurki litekeen altxorrik handienetakoa, sarrera nagusienetan zaharrenetarikoa, lehen gotikoa, 1300. urtean datatua. Bere garaiari dagokion estiloan egina, erromanikotik gotikorako bidea hartuta (arkua apuntatzen hasten denekoa).
IMG_5469 Bost arkiboltek osatzen dute eta dekorazioari dagokionez erromanikoaren “jakeatua” albora utzi eta diamante punten jarraiak eta beste irudi geometriko ugari oso ondo kontserbatuak ageri zaizkigu.

This slideshow requires JavaScript.

Arkiboltak beste hainbeste zutabetxoren gainean aurkitzen dira eta beroien kapiteletan giza irudiez gain, sei-zazpi-zortzi petalodun loreak edo eguzki estrigilatuak aurki ditzakegu, izan ere, arkitektura eta eskultura eskutik zihoazen, dekorazio erlijiosoak bezala profanoak ere garrantzia handia zutelarik (landare-lore, giza irudiak, animalia, mitologia edota elementu geometrikoak).

Gipuzkoan zehar, garai beretsukoak beste hiru atari aurki ditzakegu gure inguruetan: Tolosako Santa Marian jasotako Laskoaingo atea, Abaltzisketakoa eta Zumarragako Antioko baselizakoa. Ikus antzekotasunak:

IMG_2053

Laskoain Tolosako Eliza nagusian

IMG_2057

Abaltzisketa

IMG_2061

Antio Zumarraga

 

 

Izan ere, Gipuzkoan barrena baditugu estilo zaharrean eginiko ate berantiarragoak, hau da, bi mende geroago erromaniko erara eraikitakoak, nahasmena sortu izan digutenak. Baina Alberto Santanak ozen idazten du Itsasoko Elizari buruz eginiko ikerlanean:

idiazabal atea

Idiazabalgo atea

dentro del obvio retardatarismo que presentan estos templos rurales, puede destacarse sin embargo que todos han conseguido liberarse del arcaico repertorio ornamental románico y apuestan por emular fórmulas góticas europeas. Una apuesta que no debía ser tan fácil en la comarca, a juzgar por la dilatada permanencia de tópicos como el taqueteado y billeteado que perviven en lugares como Idiazabal hasta el año 1500, lo que ha dado lugar a múltiples equívocos de la crítica hitórica” A. SANTANA: Estudio histórico artístico. San Bartolomé de Itsaso.

 

Itsasoko S. Bartolome Elizara itzuliz, elizatarian garai desberdinetako estiloen zantzuak aurki ditzakegu, hala nola, goian aipatutako atea eta garai hartako horma zatia, geratzen den lehen eliza horren zatirik zaharrena (nahiz eta uste den horren aurretik ziurrenik eliza erromaniko txiki bat bazela).

XVI. mendean, itsasoarrek eliza hazteari eta handitzeari ekin zioten, batez ere, 1500etik aurrera, Lazkaoko Jauntxoaren presiopetik urrentzea lortu zuenean, bere arka propioa, alkatetza, justizia…1461an Gaztelako Enrike IV.aren zedula lortu ondoren. Horren lekuko, Hego-Mendebaldeko atea,  gotiko-errenazentista, 1520. urtean fetxatua.

IMG_4097

Eta kanpandorreko beheko zatia, arku gotikoak eta izar enigmatikoa dituena.

IMG_5942

 

“El enigmático diseño de una estrella de ocho puntas en un sillar interior de la base de la torre, sin ninguna utilidad ritual o funcional conocida, muestra una hábil geometría de entrelazos que define en su interior un octógono inscrito en un cuadrado. Un octógono con rayos o nervaduras radiales que se derraman de una clave central. El gusto de los maestros de la escuela burgalesa por este tipo de diseños especulativos está suficientemente demostrado, y su aplicación práctica en la arquitectura proyectual se refleja en los cimborrios de los Colonia…” A.SANTANA. idem

Eta elizatariaren ederra, XVI-XVII mendeetan egurrez josia eta 1882an itxia. IMG_6405IMG_6391

Harrizko harmaila bikote bikaina alde banatatik ere orduan  egin zitzaizkion, eta zorua harlosaz estali.

IMG_6533

Itsasoko lehen eskola ere bere teilatupean eraiki zen, 1962ra arte indarrean izan zena, plazako eskola berria ireki arte.IMG_5486

Eta bestaldean, frontoia, auzolanean pareta 1944ean egin zitzaiona, hasieran hurritz-adar gurutzatuekin itxia zena, argazki zaharretan jasotzen den bezala. Oraindik gaur bizirik, festetako pilota-expres txapelketak berrindartuta.argazki zaharra2

IMG_6393 IMG_4709

Aterpe ezin ederragoa eman eta ematen  digu hainbat ekintza eta jarduetarako, ospakizun , emanaldi, kantaldi, bertso saio, erakusketa…

IMG_0030IMG-20151206-WA0006

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s