Auzolana Itsasoko gunean

Itsason auzolana hainbat ekintzatan mantendu da urtez urte, hauetako batzuk finkoak eta derrigorrezkoak. Adibidez: urtero mendi bideak garbitzea, batzordeetan txandaka parte hartzea, sagar bilketa…
Baina izan dira beharren arabera antolatu direnak, borondatezkoak, baina partehartze handiarekin. Esate baterako, Kizkitzan erreteila, plazako mahaiak jarri eta barrutik margotu, Altziarragako bidea garbitu, festak antolatu, Gabon eskea…
Eta aurtengo lehenengoa, udaberriaren hasierarekin bat, Itsasoko gunean antolatu dugu eta benetan arratsalde ederra pasatu genuen larunbatean (martxoaren 22an). Zerbait bustitzen bazuen ere eguraldia ez zen aitzakia izan 25 etxeetatik 53 lagun elkartzeko.

20140322_180341                   IMG_3661

Hiruretatik seietara aritu ginen lanean, lau taldetan:
Alde batetik Itsusturrin sasiak eta sastrakak ebaki, paretak garbitu, ura bideratzeko ubide berri bat egin, eta lurra simaurtu eta prestatu ondoren landare aromatiko (kalendula, erromeroa, labanda) eta loreak landatu ziren. Argitu bat hartu zuen herrigunearen sarrerak!
Bestetik Elizan kokatu zen bere lekuan kanpandorrean jasota zegoen sagrario atzeko zatia, garbitu ondoren. Bide batez, erretaulari ere hautsak kendu zitzaion behe aldeko zatian, eta aurrerago goiko atalekin jarraitzeko aukera ikusi zen, hartarako prestaketak eginda. Baita ere aprobetxatu zen eliza barruko zenbait altzari txukundu eta birkokatzeko. Eta kanpoaldetik paretan gora zihoazen huntzak kendu ziren.

Eliza atariko eskaileratako eta barruko eskulekuak garbitu eta pintatu ziren. Kanposantura bidekoak berriz beste baterako utzi, bustita baitzeuden.
Laugarren taldea Goiko Ostatuko kartzela zaharrean aritu zen, urtetan pilatutako traste zaharrak sailkatu eta espazioa txukuntzen, erabilgarri izateko biltegi moduan.

IMG_3649                    IMG_3650

6etan plazako eskolan elkartu ginen taloen epelera, Kattaindegi eta Egiluze baserrietako sagardoarekin lagunduta. Lehengo garaiak gogoratuz, Zabalegiko esnearekin egindako artazopak janez bukatu genuen eguna, horrelako beste asko errepikatzeko gogoz.

CAM00083

 

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s