Itsasoko hilerriko gurutzea

Hilerriari konponketa bikaina eman zaion honetan, komeni da gogora ekartzea erdi erdian aurkitzen den gurutzea, Josetxo Zufiaurreren esanetan “de las más profusamente adornadas y de las mejor conservadas de todo Gipuzkoa” (JOSE ZUFIAURRE GOYA: Cruceros, cruces, picotas y santutxos en Gipuzkoa).
Zenbat aldiz etorri ote da Josetxo Itsasora eta gurutze horrek (eta beste hainbat elementuk) duten garrantziaz jabetu arazi ote gaitu! Eta bere ikerlanak eta argazkiak oparitu. Hona hemen berea den bat. Hemendik gure esker ona eta aitortza.

ImagenBerez, gurutze hau “Kalbariotako” XII.a da, garai batean beste kokaleku bat zuena. Kalbarioak eliza nagusian hasten ziren eta Itsasoko kasuan Kizkitzara igo eta handik San Lorentzora jaitsi. Beste herri askotan bezala, hilerria egin zenean, bertara ekarri zuten, hilerria baino askoz zaharragoa baita.

Fustea errektangeluarra du, 26,5 cm X 23,5 cm. Altuera, berriz, 2,90 metrokoa eta besoen zabalera 1,65ekoa. Besoen ertzak molduratuak ditu eta burua ere molduratua eta bolarekin.
Guztiz erliebean landua da, Kristoren nekaldiari dagozkion sinbolo guztiekin, hala nola, INRI, Nekaldiko kaliza, arantzadun koroa zetroarekin gurutzatua, Jesusen tunika, lantza eta kaina gurutzatuak eta sokaz lotuak, Pilatoren garbitzeko pitxarra, oilarra, flagelazio zutabea bi zigorrekin gurutzatua, hiru iltze, SantoTomasen eskua, tenazak, bi eskailera, mailua, laztabina eta egurrezko ziriak.

 

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s