S Lorentzo ermita

Aurten, 2014,  abuztuaren  10a  igandea izanik, S. Lorentzoko ermitan goizeko 11:00etan izan da meza eta elkargunea. Aspaldiko urteetan hurbileneko igande arratsaldez egin ohi izan da ospakizun hau eta itsasoar guztiontzat izan da erreferentzia beti. Eta Madura aldekoentzat jai egun garrantzitsua.

Eraikuntza errektangeluarra du, lau isuriko egur mardulezko teilatuarekin. Sarrerako ateraren ondoan, ur bedeinkatu ontzia eta harrian landutako gurutze txiki bat daude.
Aldara harrizkoa da, Arriarango apaiz etxetik Eztalagoitiko Domingok traktoren ekarria, eta eusten dioten bi harriak, Atingoena baserriko zutabeen oinarriak izan ziren bere garaian. Oraindik noiz zehaztu gabe badugu ere (XIX mendean ziurrenik), izurritea izan zen herrian eta ermita hau hilerri bezala erabili beharrean suertatu ziren. 1977an zorua berritzean, hezur ugari aurkitu zen lurpean.

IMG_3068  IMG_4646

Garai batean Ezpatadantza egiten omen zen (belaunaldiz belaunaldi jaso duguna) eta, gerora, oraindik zaharrenek gogoratzen dute, Eztalagoitiko Joxemari Oria soinua jotzen eta ez da hainbeste Inixio tabernariak edariak eraman eta familia osoak  belardian meriendatzen genuela.

Askoren ahotan dabil errekuperatu behar dugula San Lorentzoko festa giroa eta lehenbizi, udazkenean edo, auzolanean ingurua txukundu eta gozagarri bihurtu.

IMG_4632 IMG_3342IMG_3339 IMG_4649IMG_4638Urte betera, auzolanean ermita eta bere ingurua txukundu, margotu eta erreteila ere egin ondoren (ikus Auzolana, Herri Ekimenetan) 2015ean, abuztuaren 9an, S Lorentzo egunaren hurbileneko igandea izanik, Itsasoko San Lorentzo ermitan ospakizuna izan dugu arratsaldez, ohiturari jarraiki. Hogeita hamar lagunetik gora elkartu gara. Garaia berez abuztu beteko opor egunetakoa izanda, jende dexente inguratu gara.

WP_20150809_002Urtez urte arratsaldeko seietan meza edota funtzioa egin izan da, baina urte batzutan segidako merienda-afariari ez zaio jarraipenik eman. Gaurkoan hori berreskuratzen saiatu gara. Izan ere, azken auzolanetan ingurua txukundu eta eraikuntzari berari egin zaizkion hobekuntzek ospatzea eskatzen zuten eta inguruaz elkarrekin gozatzea.

IMG_5341   IMG_5484

Ostatukoek kazuelakada pare bat bonito-tomatetan prestatu digute eta edariak ere eraman dira.

WP_20150809_19_22_34_ProWP_20150809_19_19_53_Pro

Postrea ere izan da, herritarren baten opari.

WP_20150809_006   WP_20150809_003

Oraindik bertan mahaiak jartzeko ditugu eta horregatik Itsasotik eraman ditugu,  eroso eserita jarduteko. Eguraldi freskoa izan bada ere, eguzkiak lagundu digu eta lagunarteko giroa oso atsegina izan da. Ondoren denok elkarrekin herri gunera etorri gara, Ostatuan egunari amaiera ematera.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s