Itsasoko Urkaren oinarria

XIII. mendetik XIX. mende bitartean Europa guztian zehar epaiak betetzeko erabili ziren elementuak dira URKA, URKABE edo URKAMENDI bezala ezagutzen ditugunak.

Hauen kokaguneek adierazten digute, herri horiek bazutela zibilean eta penalean eskumen aitortua eta administratiboki autonomia osoa: “correspondió la picota a la condición de villas con vida municipal propia y autonomía administrativa; y fue desde un principio signo de jurisdicción penal”(F. Videgain Agós, Navarra 274)

Harrizko pilare zilindrikoa izaten zen gehienetan eta XVIII. mendean asko ziren jada erabiltzen ez zirenak, Erdi Aroko boterea galtzen eta giza eskubideak indartzen zihoazen heinean.

Honela, Cadiz-eko Gorteek 1811ko dekretuaz Udalei eskatzen zien urkak deusezteko, baina asko ez ziren bota eta 1813an eta 1837an, behin eta berriz, agindua errepikatu zen.

IMG_4277

Itsasoko kasuan hauxe uste da gertatu zela eta 1934ean Itsasoko errepidea egiten hasi zirenean, elizaren azpialdean, sasi artean, orain plazan dugun oinarria aurkitu zuten.

IMG_4279Pott Keramikakoen erreplika

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s