Lehenengoa jendetsua izan bazen, bigarren honek aurre hartu dio, izan ere, abuztuaren 30ean paella egiteko 17 bikote izan baziren, dastatzeko eseri zirenak 215 lagun inguru. Urtetik urtera handitzen doan ekitaldia dugu eta denen parte hartzea ikusgarria: prestaketa lanetan, epaimahaian, banaketan, etxeetatik postreak ekarri eta denon eskura jartzean…












Eta itsasoarrok, Ostatuko Pepiri gure esker ona adierazteko gau hau zela egokiena pentsatu genuen eta halaxe, merezitako omenaldi hunkigarria eskaini genion.
Eta kantuekin, herriko gazteen musikaz lagunduta, segidako kontzertuari aterak ireki zitzaizkion, izan ere, Gabiriako Jon Gorrotxategik, Jon eta Julen Sagarnak eta Ormaiztegiko Iñaki Rezustak osatzen baitute GURI BOST musika talde indartsua.

