Itsasoko jaietan herritarrek askotan parte hartu izan dute era batera edo bestera, aizkoran, txirringaz Alegiatik Itsasora, gizon-proban… eta azkeneko urteotan talde urdinak eta berdeak koxkola biltzen, binakako zaku karreran, trontzan, txingekin eta soka-tiran. Aurten, iaz bezala, Goierriko aizkolariek lagundu dute ikuskizuna osatzen.















