Madalena eliza Alegian

Alegiako Madalena Eliza 1609an azaltzen da lehen aldiz dokumentatua (garai hartan ermita zena).

Alegiako ermita Altzibarko Eduardo Atinen artxiboa (1927an, handitu aurretik)

Baina lehenagokoa da, XVI. mendekoa baitira hormen beheko zatia eta erdi-puntuko arkua duen portada, ur bedeinkatu ontzia eta Madalenaren taila zaharra ere.

                   IMG_4892IMG_4409

1927koa dira, berriz, hormen goiko zatia, dorrea eta sakristia, alegiarren ahaleginari esker, ermita eliza bihurtu zutenekoa, gaurko itxura emanez.

IMG_4901

Eta 2014. urtean zehar Madalena Elizan izan diren hainbat berrikuntzagatik eskerrak emanez, urriaren 19an ospakizun xume baina goxoa izan genuen. Hamaiketan, aurreskua elizatarian dantzatu, eta mezari sarrera txistulariek egin zioten, Iztuetaren “Erreberentzia” doinuaz.

IMG_4912 IMG_4917

Herriko gaztetxoek meza garaian “Sound of silence” doinuaz Gure Aita organoan, zeharkako txirulez eta kitarraz lagunduta abestu zuten. Alegian lehengo aldia zuen musika taldeak eta zorionduak izan ziren.

Bide batez, organuaren jatorria eredugarria iruditu zitzaigun eta azaldu beharrekoa: orain 15-20 urte, Atsusaingo Maitere Olangaren ekimenez, gabon kanturako taldea eratu eta bildu zen diruarekin erosia omen da. Zoragarria da, nola ez, bere soinua. Larunbatean Elorrik aterarazi zion hots bikain hori.

Elkartasun giroan, hamaiketakoaz gozatu genuen segidan Elkartea betez.

IMG_4918Berritze prozesu guztia, kanpokoa zein barnealdekoa, txosten batean jasoa geratu da, bai Elizan eta baita Altzibarko familiakoen artean, esker onez.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s