Gabonetako herri-ekimena

Ba datoz 2014ko Gabonak!

Entsaioak eta Olentzero jartzea izan dira azken 12 urte hauetako Gabon aurreko eginbeharrak Itsason. Biak ala biak ari gara burutzen, Olentzerori leku egokia aurkitu, burua berritu, mihuriak bildu, kanta berriren bat txertatu, geroz eta gaztetxo gehiago musika tresnekin…

IMG_5056Hogeita laugarrenean kantu errondari goizeko bederatzietan hasiera emango diogu, Itsasoko gunetik, Goendegi aldea lehenbizi, gero Eztalaldea, bazkal ondoren Alegialdea eta, arratsaldean, Maduraldea.

Ohi den bezala jasotako guztia herrian bertan inbertitzeko izango da, izan ere, herri-ekimen honi esker, auzolan gehienetako gastuak ordaindu izan baitira: Itsasotik Altziarragarako bide-garbitzea, Itsusturri txukuntzea, landarak erostea, eskola zaharrerako ekipamendua erostea (home-zinema, kañoia, pantaila, alfombra, kortinak, kojinak…) bideo-kamera, gaztainak erretzeko danbolina, baita 2012an Lapurdiko Itsasura egindako bidaia ere. Hementxe orduko argazkia.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s