Erretaula Nagusia: Juan de Lizarazu eta Tomas de Oñate (1550-70)

 

Erretaula nagusian bat egin zuten  Juan de Lizarazu eskulturagileak eta Tomas de Oñate margolariak, XVI. mendeko gipuzkoar artista gorenak. 2017an zehar izan duen errestaurazio eta ikerketei esker,  zenbait aurre-jakintza eraldatu behar izan da agertutako hainbat elementuri esker: Juan de Lizarazuren eta Tomas de Oñateren biografiak eta balio artistiko apartak, Gipuzkoako lehen paisaia naturalistaren agerpena edo “a la romana” arkitekturen presentzia ere bazela garai hartan, miniaturen ugaritasun harrigarria, Kristoren genealogia irudikatzeko modua, artoaren lehen errepresentazioa e.a

ERRETAULAREN KRONOLOGIA

1550-70 Juan de Lizarazuk eta Tomas de Oñateren artelana gauzatuIMG_5965

1721 Eliza haztera zihoanez, desmuntatu

1725 Orain dagoen tokian birkokatu

  1. Espositore neoklasikoak aurrekoa ordezkatu
  2. Errestaurazioa Pedro Mugaburek burutu
  3. Azken errestaurazioa Equipo 7 taldeak eta ikerketa historiko-artistiko eguneratuak Pedro Echeverria Goñi eta Alberto Santanaren eskutik osatu

 

 

PROGRAMA ESKULTORIKOA    Juan de Lizarazu

Erretaula Juan de Lizarazu maestre urretxuarraren obra da; garai hartan Itsasoko elizak  aldarea egurrezko gangaz estalia zuen eta testuinguru horretarako sortu zuen Lizarazuk artelan hau. Egileak ordurako bazuen trazatzaile (arkitekto), hargin eta zizelkatzaile modura izena eta aitortza, Diego de Siloérekin batera Burgosko Eskolaren partaide baitzen eta Itsaso, eta inguruak, garai hartan Burgosko elizbarrutiaren eremuaren barnean kokatuak.

Erretaulak 7,9 metroko altuera du eta zabaleran 5,30 metro. Euskarri nagusia haritz-egurra da, baina tailatu eta margotutako elementuetan gaztainondo eta intxaurrondo-zurak erabili zituzten.

Harrizko oinaren gainean predelaz eta behe solairuartez giltzatzen da, non lau giza-mentsula handi ageri zaizkigun, bi gizonezko eta bi emakumezko, herriko pertsonaia nabarmenak izan zitezkeenak.

Hauen gainean dekorazio finez zizelatutako koloma balaustratuak, Ecce Homo eta Zigorkatzea irudikatzen diguten erliebe apartak ikus ditzakegu.

Lehen solairuan, San Bartolome zaindariaren eskultura bikaina erdian eta Deikundearen eta Amabirjinaren Ikustaldiaren eszenak ditugu. Alboetan, S. Roke eta S. Sebastian, guztia imajinaria ugariz hornituak.

Azken solairua, Kalbarioa erdigunean buru dela, Artzainen eta Hiru Erregeen gurtzaren eszena ederrekin batera, alboetako Santa Barbara eta Santa Luziak osatzen dute. Azkenik, goren gorenean, Betiereko Aitaren erliebea, hau ere sinbologia guztiaz osatua.

Esan behar da, oso ikusgarria baita, bi solairuek behealdeko herena erliebeez jositako fusteak dituzten koloma ildaskatuak dituztela. Dekorazio guztia oso landua da, maskor edo txirlak konpartimentu bakoitzean, aingeruak, gruteskoak eta lore-hosto girlandak erliebetan. Eta gainera, dena polikromatuta.

Erretaula honek arkitektura geometrikoarekin Errenazimenduaren idealetara gerturatzen gaitu eta bere funtzio didaktikoa betetzen du. Izan ere, Juan de Lizarazuren egur tailak, apaindura eta imajinagintzak XVI. mendeko ezaugarriak azaleztatzen ditu. Eta bere estiloa eta marka pertsonalak, Itsasokoan bezalaxe, aurretik eginiko beste erretaula batzuetan ere agertzen dira, horien artean gaur egunera arte dirauten Errioxako Fonceakoan eta Burgosko Katedralean Deikunde kaperakoan: masail-hezur altuak eta nabarmenak kokotserantz finduz, soslai lineal eta garbiak lepo eta masailetan, ilea sorta izurtutan bai buruan bai bizarrean, eta anatomia gihartsua baina ez neurriz gainekoa, lerdena eta dotorea baizik.

Lizarazuk, hala ere, erretaula guztietan eszenen atzealdeak lauak burutu zituen,  erliebean eginiko figurazio edo paisaiarik gabe. Konposaketak eszena garatzen den plano nagusi batetik abiatzen zituen.

Baina jakitun zen modernitateak plano horien sakonera eskatzen zuela eta horregatik momentu hartan ezagutzen zen margolaririk hoberenaren esku utzi zuen erretaula, Tomas de Oñateren esku.

PROGRAMA PIKTORIKOA    Tomas de Oñate

Tomas de Oñate zen, familiako beste belaunaldiekin batera, Gasteizen tailer garrantzitsuena zuen margolaririk puntakoena garai hartan. Erretaula hau da bere abilezia eta ezagutzaren lekuko.

Alde batetik, urrezko xaflak (eta zilarrezkoak kasu bakanetan) pigmentu desberdinekin koloreztatu eta ezpelez eginiko xixelez marraztuz,  paisaia apartak, gruteskoen kateak, animalarioak, Jesusen genealogia, predelako apostoluak… sortu zituen, miniaturisten xehetasunez beteriko polikromia ezin bikainagoa lortuz.

Arkitekturak perspektiban.

XVI. mendean  inguru hauetan ez zen ezagutzen  “a la romana” erara eraikitako elizarik ez beste, baina Italiatik zetorren estilo berria garaikide bihurtu zuen erretaula honetako eszena eskultorikoen atzealdeetan. Irudi planoekin hausteko, Tomas de Oñatek tenple erara paisaiak margotu zituen, non xixel batekin arrastoak eginez urrea bistara utzi eta marrazketa lineala indartu zuen  eraikinen arkitekturak, zuhaitzak eta zeru-hodeiak sortuz.

Aurkikuntza honek ere, garai hartan gure eskulturagile eta margolariek  italiar artista handienen artelanekin zuten harremana eta ezagutza begi-bistan jartzen digu.

Kalbarioaren paisaia naturalista

Beste polikromia mota bat ere aurkitu da erretaula honetan, ezkutatua baitzegoen gainetik eginiko beste margolan batez. Kalbario atzean bere garairako oso berria zen  pintzelada efektuekin, argi eta itzalekin, ilunaldi paisaia lortu zuen Oñatek Jerusalem hirian.

Jerusalemen gertatu zen eguzki eklipsea paregabe jasotzen da: eskuin aldetik goraino iristen diren zuhaitzek haizearen harrabotsaren mugimendua bikain islatzen dute, Jerusalemeko etxe batzuk ilunpean, beste batzuk leihoetan argiak dituztela, garai desberdinetako arkitekturak, Erdi Aroko gazteluak, mainela duten leiho gotikoak eta ortzi-mugatik datorren egunsentiko argi miresgarria  hodeitan talka egin eta ilargia ikusteko aukera eskainiz.

Honen guztiaren ondorioetako bat da Gipuzkoan orain artean ezagutzen den lehen paisaia naturista dela, hain modernoa bere garairako!

 

MINIATURAK

Kristoren genealogia

San Bartolomeren atzeko maskorrean ere harrigarritzat jo den polikromia ageri zaigu: pintzelez tenpera-pinturaz margotutako Jesusen arbasoak, non inguruak  kolore fluidoz eta erdi-gardenaz apaindurik dauden. Bitxia da ere hauek kokatzeko modua, ezkerretik eskuinerantz, ohikoa zuhaitz baten erara irudikatzea baita: ABSAHA / ISAAC / IACOB / IVDA / PHARES / ZARAM / ESRON / ARAM / AMINADAB / NAASON / SALMOI / BOOZ

Elizako Gurasoak eta Ebanjelistak

Behe solairuartean polikromatuak ageri dira Elizako lau Gurasoak eta lau Ebanjelistak hurrenkera honetan: ezkerreko aldean, S Lukas, S Gregorio, S Jeronimo eta S Juan Ebanjelista; eskuin aldean, berriz, S Mateo, S Anbrosio, S Agustin eta S Markos.

Animalarioa eta maskara hostokarak

Landareen elementuak dituzten giza irudiak diruditen buru eta pertsonaiak dira. Batzuetan animalia ezezagunak, hibridoak, landare gorputz-adarrekin, “gizaki berdeak” ere deituak, erromatarren garai aurrekoak izanagatik Erdi Aroan eta manierismo fantastikoan boladan jarri zirenak, kasu honetan bezala. Bere esanahia anitza izan liteke: emankortasuna, naturaren birsorkuntza, ezinezkoa posible egiteko intentzioa edota ulermen zaileko ideiak justifikatzea.

Oso interesgarria da ohartzea Oñatek hain miniatura  txikiak zenbaterainoko xehetasunez lantzen zituen eta honek guztiak zenbat aberasten duen erretaularen balioa.

“Hic jaso” abanderatua

Itsaso izenaren etimologia azaltzeko modua bat da, Errenazimendu garaian oso ohikoa, nahiz gaur egun badakigun “isats “ landaretik eratorria dela. Baina erretaulan agertzen zaigunari buruz bi hipotesi desberdin eskaini dizkigute bi historiagile ezagunek, nahiz biek berbera sinbolizatu:

 

  • Alberto Santanaren hipotesia: Itsaso inguruan itsasorik ez izateak, bere izenaren jatorria zaldun aske baten fundazioaren ekintzak adierazten du:  HIC JASO (latinez: hementxe ezartzen dut, fundatzen dut). Honela indarra eman nahi dio Itsaso herriaren askatasunari, Lazkaotarren menpekotasunetik at, herriaren aginpidea agerian utziz: askatasun sinboloa da bere bandera ikur duela. Dakigunez, 1476tik duen herri eskubidea (alkatetza, diru-arka eta justizia) jasotzen duen Enrike IV. zedulan oinarrituta, Itsasok bere ahalmena eliza handituz eta erretaula aberatsa eraikiz adierazi nahi du, artelanean inbertituz.

 

  1. Echeverria Goñiren hipotesia: HIC JASO hitzek HEMEN JASON esan nahi dute. Greziar mitologian, zailtasun handiak jasan ondoren “Urrezko Vellocinoa” lortu zuen heroia izan zen Jason. Sinbolizatzen duen ideia berbera da: legitimotasun osoz Itsasok bidezko alkatetza ezartzen duela, mitologian Jasonek Yolcoko gobernua errestauratu zuen bezala.

 

Juan de Lizarazuri buruzko hainbat datu:

El imaginero más interesante del período, dentro del grupo de seguidores de Vigarny y Siloe, es Juan de Lizarazu. Originario de Vascongadas trabajó durante varios años en Burgos, con un estilo de grandes calidades técnicas muy afecto al de Diego de Siloe).  El arte del renacimiento en el territorio burgalés, Escultura del siglo XVI en Burgos. Alberto C. Ibáñez Pérez.

Erretaula askoren egileak ez dakizkigu zein izan ziren, baina Itsasokoari dagokionez,  M Asunción Arrazolaren El Renacimiento en Guipúzcoa deritzan bolumenean oinarrituta Oñatiko Artxiboan aurkitu dugu iturria: 1575. urtean Juan de Lizarazuren alargunak, Ana de Areizagak, sinaturiko “carta de poder-”delakoan Itsasoko erretaula tasatzeko eskatzen du, bere seme-alabek  zor zaiena jaso dezaten.

“Hemos podido documentar este retablo. Hay una carta de poder otorgada por Ana de Areyzaga, viuda de Juan de Lizarazu, para que nombren examinadores para el retablo de San Bartolomé, de Ichaso, ejecutado por su marido. En ella, Ana, en su nombre y como tutora de sus hijos, Joanes, Perico, María y Magdalena, reconoce a Pedro de Zalterain, para que pueda nombrar a “qualesquiera persona, personas, maestros y oficiales que sepan de arte para tasar la obra del rretablo del Señor Sam Bartolome de la iglesia parrochial del Concejo de Hichaso, ansi de bulto y madera y debuxo e imagineria y bulto y el horno y doradura y todo lo demás… “ El poder está concedido el primero de marzo de 1575.

IMG_4804

Honela bada, gure erretaularen egilea eskultore hain esanguratsua  izateak dagokion balioa eransten eta aitortzen dio altxor honi:

IMG_5474

Gipuzkoan bere beste lan askorik ez bada mantentzen ere (Urretxuko S. Martin de Tours-ek izan zuen erretaulako zatiren bat, Oñatin beste elementu solte batzuk, harria landuz eginiko gurutzeren bat…), Burgosen eta Errioxan badira bere lan oso aipagarriak, egurrean zein harrian landuak.

 Su obra mejor conocida es el retablo de la capilla de la Anunciación, en la Catedral ( Burgos), en perfecto estado de conservación. De mediano tamaño, su arquitectura se forma en balaustres y entablamentos clásicos con cabezas de serafines y hornacinas trapeciales, en las que se acogen estatuas exentas distribuidas en dos cuerpos y tres calles, rematado con el medallón con el busto de Dios Padre. (Alberto C. Ibáñez Pérez: Escultura del siglo XVI en Burgos).

AnuntziazioaBurgosko Katedralean. Anuntziazio Kapera.

De gran tamaño es el retablo mayor de la parroquial de Foncea (La Rioja), contratado por el pintor Diego de Torres, que le encargó la hechura de la imaginería. Es obra de gran empeño, dedicada a San Miguel Arcángel, con relieves en que Lizarazu muestra su conocimiento de los modelos renacentistas.

La hechura de retablos fue alternada por Juan de Lizarazu con la de sepulcros. Desgraciadamente ha desaparecido el que concertó con Dª. Inés de Miranda, viuda de Diego de Ríos, para enterramiento de éste en el monasterio de San Francisco de Burgos el año 1547. Debía de hacerse “junto e pegado al arco tral… con una historia que señalaréis y, encima, en lo alto, otra historia o figuras y, a los lados, otras dos figura que señalaréis”. Las citas nos muestran la fijación de la iconografía por parte del comitente. Aunque no está documentado, le atribuimos la autoría del sepulcro de D. Gaspar de Illescas, en el claustro de la catedral (Burgos), con un relieve de la Natividad propio de su estilo, así como la decoración tomada de Siloe.

1529 gaspar de illescas

Burgosko Katedralaren klaustroan

 Han desaparecido varias de sus obras documentadas, entre ellas el retablo que, el año 1540, hizo por encargo del Comendador García Ruiz de la Mota, para la capilla de que era patrón en el Monasterio de san Agustín; al igual que el realizado el año 1551, para la iglesia del monasterio de Santa Clara, en Burgos, concertado con Juan de Carboneras, compuesto por escenas de media talla. Sólo se conservan algunas imágenes, en mal estado, del retablo que hizo para la iglesia de Valdeajos, “en el arciprestazgo de La Rad”, contratado el año 1548.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s