ITSASO, UDALERRI IZAERA BERRESKURATZE PROZESUAN
ITSASOARREI INFORMAZIOA 2015 urria
Itsasok bere udalerri izaera berreskuratzeko prozesuan, uztaileko Batzarraz geroztik, emandako pausoak aditzera eman nahi dizkizuegu:
1. Dakizuen bezala, 1986ko Errege Dekretuari jarraiki, ItsasoBherria Talde Eragilea 2014ko abenduan sortu zen Espedienterako dokumentazioa osatzeko ardura hartuz eta 2015eko uztailean egindako Batzarrean Itsason azaldu ondoren, Ezkio-Itsasoko udaletxean aurkeztu zuen jendaurrean jartzeko. Ezkio-Itsasoko Udalbatzak uztailaren 29an hartu zuen honen aldeko erabakia. Iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean irailaren 14ean argitaratu zen. Ondorioz, urriaren 20ra arte erakustaldian egon da.
2. Itsasoren desanexio prozesuaz jarduteko, irailaren 14ean Gipuzkoako Foru Aldundiko Imanol Lasa diputatuak hartu gintuen (Ezkio-Itsasoko Udalaren , ItsasoBherria Talde Eragilearen eta Ezkioko ordezkaritzak) eta oso harrera positiboa jaso genuen. Honelako desanexio prozesu batean banaketaren aurrean bi aldeen adostasuna izateari garrantzi handia eman zitzaion eta alde guztietatik horren aldeko borondatea agertu genuen.
3. Hori horrela, esan behar da, lehendik lanean hasia zen Adostasun Batzordea (Itsasoko, Ezkioko eta Udaletxeko Ordezkariekin) jada banaketa irizpideetan adostasunetara iritsi dela (ondarearen eta diru-gerakinaren banaketan eta zerbitzuen partekatzean) eta hemendik aurrerako lana hori zehazteaz gain, Espedientea erakustaldian izan den bitartean jasotako bi ekarpenak (udal langileenak eta Ezkioko Batzarrarenak) landuko dela.
4. Epe labur batean Batzar batean elkartuko gara zehaztasun gehiago partekatu ahal izateko eta baita estrategikoki Itsason zein Alegian inbertsio beharren aurreikuspenari elkarrekin ekiteko ere.

————————————————————————————————————————–
Itsasoarren artean bi Parte Hartze prozesu gauzatu dira 2014. urtean zehar ( ELHUYAR (martxoa- ekaina) eta SIADECO (uztaila-urtarrila 2015) enpresetako dinamizatzaileen laguntzarekin. Prozesu horietatik azaleratu diren honako balorazio eta ondorioak ditugu jarraian datozenak:
a. DIAGNOSTIKOA. Diktadurak orain 50 urte Itsasori udalerri izaera kendu zionetik, itsasoarrek, ebidentziatan oinarrituta, azalerazten duten balorazioa:
1. UDALA galdu 1964-65 (herriaren bizkar-hezurra)
2. ESKOLAK itxi (Itsasokoa eta Alegiakoa). 1972-73 . 70 ume. Herriari umeak eta etorkizuna kendu.
3. 1960-2015 210 biztanle galdu (375-160)
4. Inbertsio eza eta oso desorekatua (ikus Bideragarritasun txostena): http://www.ezkio-itsaso.net/documentos/bideragarritasun-ekonomiko-txostena.pdf
5. Zerbitzu guztiak galdu (udala, eskola, liburutegia, musika eskola, udalekuak, ikastaroak….)
6. Itsaso gunearekiko eta herritarren arteko loturak galdu (Mandubia-Matximenta-Azpeitia, Itsaso-Beasain, … ). Itsaso irteerarik gabeko bihurtu.
7. Ondare guztia zaharberritzeko (gure Kontzeju-etxea, Udal saloiak, Ostatuaren teilatua, Elizako arte-ondarea, ondare txikia…)
8. Historikoki, soziologikoki eta geografikoki dagokigun Eskualdean parte ez izatea: GOIERRI.
9. Itsaso eta Alegiaren garapen eza (goiko urbanizazioa salbu): Alegiako saihesbidea, Itsasoko plazako urbanizazioaren gestioa, baserriak mantentzeko politika urriak, biztanleria mantentzeko kontra-politikak (Santa Lutzira bideratuz)…
10. Azpiegitura itzelak jasan eta inolako konpentsaziorik ez.
11. Izena galdu eta “auzo” bihurtu.
b. Zer herri nahi dugu? Lau ataletan txertatzen dira nahi eta behar nagusiak:
HIRIGINTZA-ETXEBIZITZA-POLITIKA…
• Herri txiki kohesionatua eta zaindua izan nahi dugu, bertako gazteek bertan geratzeko aukera eskainiko duena, baina irekia, erakargarria. Beharren arabera,
etxeak eraiki edota baserri eraikinetan ere etxebizitzak ateratzea sustatu eta erraztuko duena.
• Lur-sail publikoak izango dituena Itsasoko eta Alegiako guneetan, edota eraikin publikoetan (jabetzan edo alokairuan) bizitzeko aukera.
• Herri-gunearekin binkulazioa/lotura berregingo duena, lehengo herri-bideen erreferentzia egokituz, Itsasoko gunera. Bideak lehentasunezko jotzen ditugu, batik bat, Itsaso-Mandubia errepide zuzenez lotzea, baina ahal dela, zozkeren antolaketaren logika gaurkotzea:
Hurbiltasuna, elkartzeko dinamika eta komunikazioa errazteko.
Zerbitzuak bideragarriago izateko.
Bertako ekonomia suspertzeko.
Beste herrietara irekitzeko: Azpeitia, Beasain, Ezkio, …
ANTOLAMENDUA, KOMUNIKAZIOA, PARTE-HARTZEA
Egitura parte-hartzaileak eta gardenak izango dituen herria nahi dugu.
Lantalde sektorialak izango dituena
Herri-dinamikak lankidetzan sustatuko dituena (erabakietan, auzolana…)
Adin guztietako herritarren arteko harremana bultzatuko duena
Inguruko herriekin eta herrian bertan lankidetzan arituko dena.
Alegian, Gabiria eta Ormaiztegirekin batera elkar lanean jardungo duena.
Matximentan, berriz, Azpeitia, Beasain, Ezkio eta Beizamarekin lanean arituko dena.
Goierri eta Urolako herriekin ere harremanak izango dituena.
ZERBITZU, EKIPAMENDUAK
• Herritarrentzako ezinbesteko zerbitzuak izan eta zainduko dituena.
• Partekatu behar dituen zerbitzuak inguruko herriekin adostuko dituena.
• Garraio egokia izango duena.
• Guztiontzako kirol-eskaintza, ekipamenduak eta aisialdi eskaintza izango duena.
• Zerbitzuak gehitzen joango dena, azpiegiturak izan ahala.
ARLO SOZIOEKONOMIKOA, GARAPEN EKONOMIKOA, ONDAREA
• Lanpostuak sortuko dituen herria nahi dugu
• Lehen sektoreari garrantzia emango diona
• Irizpide berdeak kontuan izango dituena
• Ondarea (historikoa eta naturala) zaindu eta ezagutaraziko duena
c. Zer egiten ari gara?
ITSASOBHERRIA TALDE SUSTATZAILEA ERATU eta AZPI-TALDEKA LANDU:
KOMUNIKAZIOA. KANPO ETA BARNEKOA. PARTE-HARTZEA. GARDENTASUNA.
SOZIO-KULTURALA. AUZOLANA. HISTORIA. KOHESIOA.
ZERBITZUAK. EREMU SOZIO-DEMOGRAFIKOA. EKIPAMENDUA.
LANDA eta GUNE-HIRIGINTZA. ARAU SUBSIADIARIOAK.
HERRI EKIMENAK BULTZATU
HERRIKO FESTAK (Itsaso, Alegia, Kizkitza)
GABON ESKEA, herrian inbertitzeko, batez ere AUZOLAN egunetan (ikus aurrerago).
HERRI BATZARRAK bihilean behin
HERRITARREI INFORMAZIOA
MUSIKA TALDEAREN SORRERA ETA EKITALDIAK
AUZOLANAK urtaro bakoitzean
- Kizkitzako bidean eta pagadian 2013-06-30
- Itsasoko gunean 2014-03-22
- Alegiako gunean 2014-07-05
- S Bartolome Elizan 2014-05-24
- S. Lorentzo ermitan 2014-10-25
BELAUNALDIEN ARTEKO KOHESIOA. Igandetako zerbitzua.
GURE HISTORIAREN AZTERKETA ETA ZABALKUNDEA.
BLOGAREN SORRERA, OSAKETA ETA EGUNERATZEA
https://itsasokoargia.wordpress.com
ITSASOKO ERRETAULARI BURUZKO IKERKETA eta ERRESTAURAZIO ESKAERA (Ikus Eranskina) eta ZABALKUNDEA
BERTAKO PRODUKTUAK AINTZAT HARTU, LEHENETSI ETA SUSTATZEA
GURE KOHESIOA ETA ELKARTASUNA AREAGOTU, ILUSIOA ETA MOTIBAZIOA, LAN GIROA, ITXAROPENA, ETORKIZUNA, ERREKUPERAZIOA, …
d. Non gaude desanexio bidean?
TXOSTEN JURIDIKOA ALDEKOA DUGU, diktadurak indarrez ezarritako erabaki bidegabearen ondorio baikara. Ikus, JUANTXO LANDABEREAren: http://www.ezkio-itsaso.net/documentos/txosten-juridikoa.pdf
BIDERAGARRITASUN EKONOMIKOA-REN PLANA ALDEKOA DUGU. Ikus SIADECOK eginiko http://www.ezkio-itsaso.net/documentos/bideragarritasun-ekonomiko-txostena.pdf
ITSASORAKO AURREKONTU AURREIKUSPENA (SIADECO)
SARRERAK: 269.529 €
189.253 fondo forala
35.668 ibilgailu, enpresa zerga …
10.800 obra baimenak …
27.274 zabor bilketa …
GASTU ARRUNTA: 206.954 €
INBERTSIOTARAKO: 62.575 € / urteko
Nahiz eta 68 sinadura nahikoa izan (hau da, erroldatuon gehiengoa), 102 sinadura jaso dira ITSASO herria desanexionatu eta udal independientea eratzeko espedienteari hasiera emateko, 2015eko urtarrilaren lehen astean jarraitu den sinadura bilketan.