Musika kontzertuak

2017

Laugarren kontzertua Itsason, 2017ko ekainaren 21ean, 19:30etan izan da. Aurreko urteetan bezala eliza-atarian, baina itzal eta haize gehien korritzen duen frontoian (35º kanpoan), arku gotikoaren pean, Goiko Ostatuar atzean, eszenategi ederrean. Itsasoko gazteak, Ormaiztegiko ikaskideek eta Txindata Musika eskolako irakasleek lagunduta, izan ditugu musikaz gozarazten.

20170621_20071320170621_200659

Itsasoko 9 kide guztira oraingoan: Manex, Amalur, Maddi, Elorri, Eneko L. M., Aitor, Eneko L. A., Charisa eta Gloria. Eta bestanbeste musika tresna: gitarra, zeharkako xirula, xirula, txistua, pianoa, akordeoia (irakasleak), danbolina eta ahotsak.

Aurtengo ekarpenetako bat Willis familiaren bi ahizpena izan da, bata pianoan eta zaharrena ahotsez Homeward Bound interpretatzen. Elkar osotzen, daukagunaren hoberena eskainiz.

20170621_195850

2016

Hirugarren kontzertua, 2016ko ekainaren 10ean. Aurtengoa ere eliza-atarian. Iaz bezala, Gabiria eta Ormaiztegiko ikaskideek lagunduta, Itsasoko ume eta gazteek, hiru irakasleen zuzendaritzapean kontzertu atsegina eskaini zuten. Hona hemen errepertorioa, argazki zein bideotan.

20160610_193413Oh, Pello, Pello: Manex Zabalo eta Xabier Aldanondo (txalaparta)

20160610_193627

Oh, Susana – Afrikan nago: Eneko Lizardi (txirula)

20160610_194020

Arratsa Moskun: Andrea Arzelus (txirula)

20160610_194146

Herribehera: hezkuntza musikal taldea

20160610_195043

Movie medley: flauta taldea

20160610_195114

Behin batian Loiolan: Maddi Salutregi (flauta) eta Elorri Zabalo (pianoa)

20160610_195251

Pello Joxepe: Aitor Salutregi eta Eneko Lasa (txistuak)

20160610_200052

Maite zaitut: hezkuntza musikal taldea

20160610_200343

Disney madley: flauta taldea

20160610_200728

Donostiako hiru damatxo: Eneko Lasa (txistua)

20160610_201149

Aberriaren Mugak: hezkuntza musikal taldea

Emanaldiko zati batzuk bide honetan ikusgai:


2015

Bigarren Kontzertua,Itsasoko eliza-atarian.

2015eko ekainaren 12an, arratsaldeko 7,30etan, Itsasoko eliza atarian, eszenatoki apartan, ordubeteko saioa eskaini zuten herriko ikasleek, Ormaiztegi eta Gabiriakoek. Askok bete genituen eserlekuak, hunkitzeraino zenbait momentutan: bakarka txikiak, sei eskutara pianoa, denen arteko sinfoniak…

Segidan doazen argazkiek eta bideoak erakusten dute eskainitakoaren tamaina. Oso eskertuta inguruko herrietatik etorritako guztiei!!!!

IMG_7743 copia IMG_7727 copia        IMG_7714 copia IMG_7738 copia        IMG_7736 copia IMG_7731 copia        IMG_7728 copia IMG_7724 copia        IMG_7723 copia IMG_7721 copia        IMG_7717 copia WP_20150612_20_08_04_Pro        WP_20150612_20_31_29_Pro

Talde ia osoak eskainitako Loretxoa abestiaren bideoa hemen:


2014

Ostiralean, ekainak 6, iluntzeko 8:00etan, lehen aldiz Itsason, Txindata Musika eskolako ikasleek kontzertua eman zuten. 

Zeharkako txirulak, txistuak, poxpolinak eta ahotsak izan genituen. Herrikoez gain, Ormaiztegitik eta Gabiriatik ere etorri ziren eta guztira 16 gaztetxok parte hartu zuten Arantxa eta Puy irakasleekin. Ederra izan zen eszenategia plaza librean eta erakutsitako lana eta maila.

IMG_4173

IMG_4176

IMG_4183 IMG_4186

Amaieran plazako eskolan mokadu bat eskaini zitzaien eta hurrengo urtera arte!! esanez eskertu.

IMG_4187

Urte asko da hiru herrien artean Musika Eskola hau sortu zela eta, harrez gero, geure gazte gehienek bertan hezkuntza musikala eta musika tresnaren bat landu dute. Urtero bina ekitaldi Ormaiztegin eta Gabirian eskaintzen dituzte eta hemendik aurrera Itsason bertan ere aukeraz gozatzea espero dugu.

IMG_3597    IMG_3607    IMG_3588

Hala ere, dagoeneko Itsason bertan beste emanalditxo batzuk eskaini dituzte: Jaunartzetan, Gabon eskean eta aurten, lehen aldiz, Urte Berri egunean:

IMG_3457       OLYMPUS DIGITAL CAMERA

IMG_3358       IMG_3671

Orain Alegiako eta Itsasoko festetako agerraldiak prestatzeko gonbitea dute. Eskerrik asko!!

 

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s