Itsaso herri izenaren etimologia

Itsaso izenaren jatorriak  isatsa izeneko landarearen presentziarekin du lotura. Euskal kontsonanteen arteko metatesia, aldaera, ohikoa da, baita beste kasu batzuetan ere:

Metatesi adibideak: iduri “irudi”, itsasa “isatsa” eta arrabots “abarrots” metatesiak. isats-a: iz., erratza. Ald. itsasa.
DSC_0670

Isatsa (Latinez, Cytisus scoparius; Gazteleraz, Retama negra), 2 metro edo gehiagoko zuhaixka oso adartsua da, eta Europa zabalean zein Asiako mendebaldean agertzen den arren, bere banaketa-azalera Euskal Herriko iparraldera heltzen da, baita Itsasora ere. Pagadi, harizti eta karraskadien soilguneetan, ezpondetan eta landare-hesietan bizi ohi da, 200-2.000 metroko altitudean, eta baita bide bazterretan ere.jauregibarrenetik gora

 

Apirila uztaila bitartean  loratzen bada ere, dagoeneko lehen loreak antzematen zaizkio (aurtengo neguarekin oso goiz) eta Alegiatik gora goazela ikus dezakegu bide bazterretan.

Retama_800x600_y_detalle_flor_3D

 

 

Jakoba Errekondoren hitzak jasoko ditugu zenbat erabilpen izan duen landare honek ezagut dezagun:

Dolarean, erratzaren tankera berean, garbitasunerako eta iragazkitzarako. Labeetan ere bere adarrak eskuera beti, bai erregai gisa bai ogia sartu aurretik errautsak garbitzeko. Gereta eta erromarak egiteko gaia. Zeta harrak hazteko etxolak josteko. Adar gazteak urtatuz edo ur-hantatuz irukin zuntza ken dakioke, soka eta kordak bezala oihal oihes edo zarpailak egiteko gaia. Ilar, indaba eta antzekoen zarba eta pardatarako, barrika-uztaitarako… Erretako adarren sutautsa edonorako ongarri potasadun ederra da. Suaz mintzo, tximini edo kebide, horma eta sabaietako kedarrak garbitzeko. Langintza honetan erabili izan den isats adar floka edo mortxakari “praileburu” deitu izan zaio. Oterik ez denean ordezko ona da luarra eta luatza egiteko, egun konposta edota simaurra diegunak egiteko, baita horien oin den ganaduaren ohe edo azpitarako ere. Hain gai ona, ez bazen sortu egin behar eta erein ere egin izan da, otea bera bezalaxe, baita bazkatarako ere. Kantauri itsasoko ertzean beste inon ez bezala berezkoa da isats hau.

Eta leku-izenei dagokionez, gure herriaren izenaz gain, gertu dugu Itsasondo herria, non Isatsaga baserri izena ere baden. Oso gertu, Ordizian, etimologia honi jarraituz aurkitu dugun lanik osotuena erantsi behar dugu segidan:

http://www.ordizia-euskaraz.eus/toponimia/fitxak/itsasaga
Elizkaleko 20. zenbakian zegoen oinetxe hau Mainenea edo Isatsagaetxea izenez ere ezagutzen zen. Itsasondon bazegoen Itsasaga izeneko dorre bat, gaur egun baserria dena, eta Olaberrian Itsasagaberri eta Itsasagazar baserriak daude. Leku-izen honen lehen lekukotasuna, Isasaga, 1535ekoa da. Agiri horretan Ordiziako bi anaiari egiten zaie erreferentzia; Indietara joandako Tomas eta Martin Isasagari, hain zuzen ere. Itsasaga, Itsasagaetxea edo Mainenea izeneko etxeaz gain, Itsasagatxikia izeneko beste etxe bat ere lekukotu dugu XVI. XVIII. eta XIX. mendeetako dokumentuetan. Bi etxe horiek Torretagleko markesarenak ziren. Itsasaga izeneko baserri bi egon dira Olaberrian eta dorre bat, gaur egun baserria dena, Itsasondon; eta litekeena da deitura azken horretatik etortzea. Izenaren osagaiak isats landarea (Genista sp) eta –aga atzikia dira. Itsas edo isats landarea oso arrunta da Itsasondo izenean ikus daitekeen bezala.
OLYMPUS DIGITAL CAMERA

 

Lapurdin, berriz, Itsasu  udalerria, 1.770 biztanle dituena eta Ezpeletako kantonamenduan  kokatua aurkitzen da. 2012an itsasoarrok egun osoko bidaia egin genuen bertara eta harreman politak sortu.

 

Eta Nafarroan Itsaso, Basaburuko kontzejua. 1857ko errolda baino lehen berezko udalerria izan zuena. Orain kontzejuak 59 biztanle ditu.

itsaso atea

Laster adiskidetasun bisita egingo dugu, zain ditugu-eta. Ikus gure S Bartolome elizaren sarrerarekin duen antzekotasuna (S Pedro eliza, Itsaso, Nafarroa).

 

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s