Emakumeen Eguna noiztik ospatzen den Itsason ez dakigu ziur, gure aurreko belaunaldiak aspaldi hasi baitziren antolatzen eta honelaxe jarraitzen dute.

Itsaso eta Alegialde osoko emakumeen artean (errekaz bestaldeko Gabiria eta Ormaitegikoak ere) bazkaria egiteko ohitura mantentzen da eta azken urte hauetan hurrengo belaunalditakoak ere elkartzen gara ospakizunera.
Goizean goiz hasi ziren lehen aldarrikapenak Xabier Elgarresta Mintegiren bertso honekin. Biziki eskertzen dioguna!!

Ahal den guztietan Itsasoko Ostatua izan da horretarako lekua (itxita egon denetan, Mandubiko Benta) eta aurtengoan ere Manu sukaldariaren eskutik goxotasunez eta kolore morez betetako harrera eta jatordu paregabea eskaini zitzaigun.
“…aurrera! oraindik lan asko dago, jarraitu dezagun elkarrekin eskubide guztien alde borrokan!
http://www.economiasolidaria.org/ekonomia_solidarioa_izango_da_feminista_baldin_bada_0