Udaberriko auzolana 2016

Martxoaren 12a, larunbata, arratsaldeko 15:00rak. Bost taldetan banatu gara: Itsasoko gunean, Alegian eta Kizkitzan.

itsusturri itsaso
  1. Itsusturriko aska: txoko hau maitagarria zaigu itsasoarroi: 1942an Goendegiko zozkerakoek egin behar zuten baina gainerakoen laguntza behar izan zutenez, denona izatera igaro zen.  Hala ere, estaltzeko asmoa zuten, bi matxoiak altxatu ere egin zituzten, baina teilaturik eraiki gabe geratu zen. Geure artean noizbait egingo dugula esaten dugu, gure aurrekoek nahi izan zutenari bukaera emateko, haien oroimenez eta gure gozamenerako.

    Larunbatean aska handia garbitzen eta inguruak desbrozadoraz eta motorrezaz txukuntzen, eroritako zuhaitza ebakitzen… lan talde zabalak jardun zuen.

    This slideshow requires JavaScript.

  2. Alegiako Eliza ingurua udaberrirako prest. Seiko taldeak belarrak atera, landareak kimatu eta lurra laster  loreak sartzeko pronto utzi zuen. Sanjose lorez kolorea ere txertatu zitzaion.
  3. Kanpandorrean jasotako armairua errestauratzen. Ohikoa da gure artean jaso ditugun altzariak zaharberritzea: sakristian jarri genituen liburutegia edo idazmahai ederra, ateak… Oraingoan kanpandorrean jasota zegoen armairu honek bere lekua aurkituko du.
  4. Kizkitza bidean eroritako zuhaitzak bidetik kendu eta ermitaren teilatua konpontzen. Aurreko hilabeteko haizeteek zuhaitz batzuk bota dituzte eta Itsasotik Altzigarragara doan bide zaharra horietako bik itxita zeukaten. Bidea libratu eta Kizkitzan teilatuak askotan behar izaten du norbaiten esku-hartzea itukinak ekiditeko. Horretan aritu ziren dozena erdi bat lagun eta iluntzerako juxtu juxtuan dena errepasatu ahal izan zuten. 
  5. Taloak egiteko prestaketak eta  belaunaldien artean ezagutzak partekatzen, Ostutako Manuren laguntzarekin.

    Eta ondorengo dastaketa, ilunduta, lanak bukatu ondoren:

    Ekainean hurrengo hitzordua!!!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s