ITSASOKO UDALERAKO ORDEZKARIAK AUKERATZEKO BOZKETA 2016ko azaroaren 6an izango da.
Azken Herri Batzarrean, urriaren 28koan, aurreko asteetan lantalde zabal batek landutako proposamenak aurkeztu eta landu ziren:
1.- Itsasoko Udalaren kudeaketa herritarrengandik gertutasunean, begirunean, gardentasunean eta partaidetzan oinarritzea.
2.- Honetarako Batzorde Kudeatzailea osatzeko egokitzat jotzen diren irizpide hauek kontutan hartzea:
- Azken urte eta erdian udalean parte hartu duten zinegotzien ezagutza eta jarraikortasuna.
- Lehendik udalean esperientzia izandakoen parte-hartzea.
- Herriko eremu/zozkera desberdinetakoak izatea eta etxe bakoitzetik bakarra.
- Ahal dela, adin eta belaunaldi guztiak ordezkatuak izatea.
- Gizon eta emakumeen arteko parekidetasuna egotea.
- Prestakuntza eta ibilbide anitzez lantaldea aberastea.
3.- Irizpide hauek kontuan hartu eta prest dauden pertsonen borondatea uztartuz, talde bezala, hautagaitza hau aurkeztea:
Gorka Sasieta Barrenetxea
Joxemari Barrenetxea Aldanondo
Anttoni Okariz Gorrotxategi
Maixabel Olanga Zabala
Xabier Elgarresta Mintegi
4.- Era berean, hau aurkeztearekin batera, Itsasoarrok askatasun osoz hautagaitza hau babesteko edota beste herritar batzuei bozka emateko aukera, azaroaren 6an gauzatzea.
5.- Eta bozketa egunerako hartu ziren erabakiak honako hauek dira:
– Eguna: azaroaren 6a, igandea
– Lekuak: Itsasoko Udal Aretoa eta Alegiako Elkartea
- Ordutegia: 10:30-13:30. Jarraian kontaketa irekia mahai bakoitzean. Azken emaitza Itsasoko Aretoan izango da.
6.- Bozka emateko Itsason erroldatutako 16 urtetik gorakoek eskubidea izango dute.