KOPLAK EGITEKO TAILERRA eta EMANALDIA SANTA AGEDA BEZPERAN
Itsasoko Udalaren herritarren partaidetzarako lehen ekimenetako bat, Santa Ageda bezperarako, bertakoen ekarpenez, 2016a gogoan izateko helburuarekin, Koplak sortu eta eskaintzeko tailerra antolatzea izan da.
Izan ere, Udalari dagokio kultura-jarduerak antolatzea eta baita euskararen erabilera sustatzea ere. Guzti honengatik, deia zabaldu du adin guztietako herritarrei ekimen honetan parte hartzera (urtarrilaren 28an eta otsailaren 4ean).
Lehen saioan, 2016a errepasatu eta gertakizunen aukeraketa egin ondoren, honako argazkietan biltzen direnei koplak egin zitzaizkien:

Eta tailerretako emaitza, lan profesionalagoekin osatuta (bertsolariak eta argazki-bideo-koplen muntaia eginez), Itsasoko Ostatuko jangelan eskainitako emanaldian artxibo honetan jasoa geratzen da, urtekari gisa denon eskura:
https://www.dropbox.com/s/k5ghwwex5zypa3a/Koplak%202017%20Itsaso.pdf?dl=0
Eta bukatzeko, Itsason azkena ezagutu genituen kopla kantarien argazkiak:
Ostatuko Inixio, Goikoetxeko Joxe eta Pedro, Atingo Felix eta Esteban, Itsasogoeneko Inixio, Urkulegiko Juanmiel, Baztarretxeko Pako eta Ezkioko Arantzaditxiki bertsolaria. Urtea: 1980 ingurukoa.