Auzolanik jendetsuena 2017-04-01

Azken urteotako Auzolanik jendetsuena izan da Udaberriko hau.  “Hau da gure herriko altxorra!” zion partaide batek lanak bukatu ondoren talde guztiok Ostatuan elkartu ginenean. Adin guztietako jendea, 55 lagun, eguraldiari beldurrik gabe elkarren artean goxo.

Hainbeste jenderen artean, aurreikusitako lan gehientsuenak burutu ziren eta baita beste batzuk egin ere. Hala ere, batzuei amaiera eman behar zaie oraindik eta beste batzuk azaldu ere azaldu ziren (hurrengotarako):

  • Atzeko pareta pikatu zen eta raseatzeko geratu da.
  • Ateak eta leiho guztiak barrutik margotu  ziren.
  • Erretegia konpondu eta teilatua berrikusi zen.
  • Barruko argi-fokoak aldatu (Led-ak jarri) ziren.
  • Ezker tranpaleko baranda eta eskailera konpondu ziren.
  • Tabernako fregadera berritu zen eta apalak hurrengo batean jarriko dira.
  • Pagadian eroritako pagoa txikitu zen baina euriagatik ez zen egurra eraman.
  • Kizkitzan aurreikusi gabeko beste lan batzuk ere egin ziren: Altzigarragako iturrirako seinaleak egin, leihoetako barroteak margotu, sakristiakoa atea, zirioaren oina e.a  eta antenatik gorako zuhaitzak kimatu.
  • Alegiako eliza-ataria margotu zen.
  • Alegiako lorategia desbrozatu eta loreak landatu ziren.
  • Alegiako plazako hesi apurrak kendu ziren.
  • Udal informazio-tabloiak jarri ziren (Alegian, Errebueltan, Udaletxean eta Mandubian).
  • Itsusturri desbrozatu eta landareak sartu ziren.
  • Udaletxeko balkoiko landareak berritu eta baita elizataria ere lorez apaindu zen.

 

Elkarlana bukatu ondoren, egindakoa ospatzeko,  21:00etan, Itsasoko Ostatuan Manuk prestatutako afariaren inguruan gehienok elkartuko ginen, familia giroan pozik.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s