2017ko apirilaren 8a, larunbata. Udalak Ez Ohiko Bilera deitu du aurtengorako izango dituen diru-sarrerak, gastu finkoak eta inbertsiotarako geratu den diru kopurua, banan banan ezagutzeko, aztertzeko eta aurreikuspenak baloratu eta proposamen berriak egiteko.

Udalak gardentasunean jarriko du indarra, izan ere, gardentasunik gabe zail da partaidetza bultzatzea. Eta web orria martxan denean, atal berezia izango du printzipio honek.
Bileran, lehenbizi, kontrastatu zen Siadecok eginiko Bideragarritasun ekonomikoan jasotako atal bakoitza gaur eguneko kopuruekin eta, bataz beste, aldaketa esanguratsurik ez dago sarrera-irteeretan. Hona hemen datuak:

Eta aurtengorako egiten den Sarrera arrunten aurreikuspena honako hau (6.000 € aldeko):

Gastu finkoen aurreikuspena, berriz, Siadecok honela garatu zuen:

Eta 2017rako aurreikuspena honako hau (biak ere oso antzerakoak):

Ondorioz, sarrera eta gastu arrunten diferentziagatik, 82.000€ inguru ditugu inbertsiotarako. Aurten honi gehitu behar zaizkio Ezkio-Itsasoko Udalaren gerakinetik Itsasori dagozkion 170.563,23€. Horiez gain, espero da hainbat deialdietatik diru-laguntzak eskuratzea, aurreikusten ditugun Landa-bideetako 30.000 euroez gain.
Alde batetik, Alegian orain bi hilabete eginiko planteamendu estrategikoan jasotako proposamen guztiei hasierako urratsak ematen hastea:
- Jolas Parke berria egin (adin guztietarako), barneko plazatxoa eserlekuekin eta iturria bertan.
- Frontoian hondatutako sareak kendu eta kanpo pareta garbitu. Kantoiko farola berritu. Frontoiaren erabilerarako ordenantzak eta araudia berritu.
- Irisgarritasun ranpa Elkarterako eta komun eta dutxa publikoak eraiki.
- Eliz-ataria margotu eta tabloia jarri (auzolanean eginak) eta autobus parada eskatu eliz-atarian.
- Konektibitatea (gela bat prestatu) eta elkartzeko espazio bat.
- Plazako hesi apurrak erretiratu (Auzolanean egina) eta Landa eta Ostatuzar arteko hesia kendu eta berritu (aurrez jakin behar da dagoena nork egin zuen).
- Bolatokiaren aukera aztertu.
- Plaza zati bat baldosatu, aparkaleku aukera berriak aztertu…
Eta Itsason, Foru Aldundiko teknikoak Ostatu eta oraingo Udalaren eraikina eta Goiko Ostatua (Kontzeju Zaharra) aztertzen ari dira, garrantzitsua baitzaigu jakitea, behar ditugun zerbitzu guztiak kokatzeko, eraikin hauek teknikoki aurrez zein aukerak dituzten jakitea.
Hori dela eta, lehenbizi, momentu honetan Udal aretoak ekipatuko dira, plano honen arabera antolatuak:

- Konektibitatea, Web orria (www. itsaso.eus), Iragarki tabloiak.
- Hiru aretoak antolatu: harrera, idazkaria, gizarte-langilea, alkatetza, udal-batzaren aretoa eta artxibo historikoa.
- Espazio berri bat KZgunea eta liburutegi digitala.
- Sarrera egokitzeko proiektua, irisgarritasun bermeak, baita jolas parkera ere (berritu beharra).
- “Udaletxea” zeramika letrekin izendatu.
- Baliabide informatikoak eta inpresora -fotokopiatzailea.
- Herri Batzarrak egin ahal izateko aretoa, korupea prestatu (Parrokiarekin hitzarmena).
- Teilatua isolatuz berritu: Era integralean eraikuntza berregokitu, goiko ganbaran dagoen tokia erabili ahal izateko (igogailuarena non baloratu).
- Goiko Kontzeju etxearen eta Ostatu eraikinen erabilera eta bideragarritasun teknikoa aztertu.
Azkenik, laster hainbat herri-bidetan konponketak egingo dira, horretarako izan den diru-laguntzen deialdian eskaera egina baitaukagu: Ariola bidea hormigoitu (Ezkioko Elormenditik, Ariolako bide-gurutzeraino) eta Eztalagoiti gainean izandako lubiziagatik eskoilera egin.
Horiez gain, beste bi jakinarazpen egin ziren, hala nola, astelehenean, hilak 10, Itsasoko Udal Batzorde buruak Foru Aldundian izango duen bilera, Madrilgo Entitateen Erregistroari egin beharreko errekerimenduaz (jada prestatuta) eta Foru Aldundiak gure Dekretuagatik Bilboko Auzitegian duen Kontentziosoaz.
Azkenik, asteartean, hilak 11, Osoko Bilkura izango denez, gai guztien aurre-ezagutza partekatu zen:
