Katilu eguna, POTT Keramikak 25 urte

POTT Keramikak Itsason 25 urte aurten betetzen dituela eta, Udalak eta herritarrok, Maite eta Joneren Katilu Egunaren ideiari forma ematen hasi gara elIMG-20170428-WA0007karrekin. Izan ere, POTT Keramikak herriari eta inguru zabal bati eskaini dion artearekiko sentsibilizazioa eta hezkuntza aitortu nahi dizkiogu eta eskertu.

IMG_6177

Larunbat hauetako helburua da Itsasorentzat honelako ekimena izateak duen aberastasunaz denok jabetzea, egiten dutena eta nola egiten duten denok gehiago ezagutzea, esperimentatzea, gozatzea, nahi duen guztiak bere katilua buztinarekin sortuz eta, hurrengoan, esmaltatuz.

IMG_6173

Maiatzaren 13ko saioan, inguratu ginen 35 lagunoi,  Jonek eta Maitek Katilua egiteko teknika desberdinak erakutsi zizkiguten: historia-aurreko urdidoa, txafla batean oinarritua, molde bat erabiliz, tornua… eta bakoitzak nahi zuen eran burutu ahal izan zuen berea, xehetasun guztiak zainduz: lehortze puntua, lodiera, beste atal batzuk…

Dena frogatu ahal izan genuen, giro bikainarekin.

Eta azken emaitzak bertan utzi, hurrengo larunbaterako labean sar ditzaten, esmaltatu ahal izateko.

IMG_6428

Maiatzaren 20a, Katilu egunaren 2. eguna. Jone eta Maiteren ikasgaiak lehenik: esmalteak nola egiten dituzten, zein osagarriz, formulak… kolorea nola aldatzen zaion labetik pasa ondoren, ixipu txikiaz, handiaz, ondo busti, eguzkitan lehortzen utzi, bigarren eta hirugarren geruza…

Eta azkenik dekorazioa. Zalantzen artean hara eta hona begira, hasi berriok behintzat. Beste batzuk berriz, Pott-ekoek urte askotan zehar eskaini diguten hainbat aukeraz baliatuta, ziurrago sorkuntza lanetan. Eta bi orduz lanean jardun ondoren, labean sartzeko prest utzi ditugu gure arte lanak.

Hurrengo larunbata noiz iritsiko zain, labeak emango dien ikutua nolakoa izango ote den, 1260 gradutan 10 bat ordutan eduki ondoren!!

Maiatzaren 27a, arratsaldeko 18:00ak. Lehenbizi Pott tailerrean elkartu gara 36 katiluak miresteko! Nolako aldaketa bikaina labetik pasa ondoren! Pott-ekoen piezen kalitate irizpideetako bat bigarren labekadaren tenperatura altua ere ba omen da.

Arratsalde beroa suertatu zaigu eta Manuren txokolatea dastatzera plazara igotzea erabaki dugu. Norberak bere katiluan dastatu ahal izan du, Jenararen bizkotxoa eta ogi xigortuarekin batera. Herritar gehiago ere elkartu dira eskertza egun honetara eta Pott-etik katilu gehiago igo dira.

Eta Jone eta Maiterentzat prestatutako opari sorpresa ikusi dugu guztiok segidan: Itsasoko Udalak Aizpea Lasari eskatutako eskertza-bideoa, herritarron iritzi eta irudiak konbinatuz sortua. Ostatuko atarian inprobisatu dugu espazioa eta arretaz eta hunkituta ikuskizuna jarraitu. Eskerrik asko Maite eta Jone!!

Hemen ikusgai bideoa:

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s