Nafarroako Itsasora

2012an Lapurdiko Itsasun izan ginen eta aurten, 2017ko maiatzaren 21ean Nafarroako Basaburua bailarako Itsason. Guztiok geure herriek duten isats landare izenaren etimologiak elkartzen gaitu. Baita Itsasondok duenak ere.  Ikus: https://itsasokoargia.com/category/itsaso-izena/

Eta bada nahiko arrazoi herriok geure artean harremantzeko.

Itsasoarrak biak

Berealdiko eguna pasa dugu Basaburua eta Imotz bailaran barna. Goizeko 9:00etan 56 itsasoar autobusez abiatu eta ordubetera Nafarroako Natur Ondare den Kisulabeko Haritza inguratu dugu, Jauntsaratsen (Nafarroako diametrorik handiena duena, 10,10 cm)

Jarraian, Orokietan Eusebio Ezkurra zain geneukan bere etxea, belardiak eta esnetako behi zein oilo erakusteko. Ekoizpen ekologikoan dihardu bere anaiarekin batera, eta yogurtak dastatzera gonbidatu gaitu. Oso eskertuta, Pott-ekoen katiluak opari eman dizkiegu.

Eguerdiko 12:00etan Itsasorako norabidea hartu eta hango paisaiaz gozatuz hasi gara urrutitik herrigunea ikusten.

Itsaso

Hunkituta gindoazen, Mari Jose Marinelarena alkateak eta Kontzejua osatzen dutenez gain, Miguel M Iriarte eta hainbat bizilagun ere beso zabalik gu hartzeko prest izango baikenituen.

Eta halaxe izan da. Denontzat hamaiketakoa prest zeukaten, Elkartearen atarian, eta bertakoekin batera kontu ugariren artean harreman polita eraikitzen hasi gara.

20170521_122652.jpg

Bertan azaldu digute nola kudeatzen duten herria, nola hautatzen dituzten alkate eta ordezkariak Kontzejuan (txandaka, 5na etxe jarraikorren artean hautatua), eta nola hauteskunde arauaren arabera Udalerrirako (Basaburua). Zein eskumen dituen batak zein besteak. Eta Itsasoko  Batzarrak etxe guztietako ordezkarien bilkurak direla ere jakin dugu.

Jarraian S Pedro Elizan ataria aztertu dugu (gurearen antza duena, nahiz berantarriagoa izan, XIV. mendearen bukaerakoa).20170521_125412

Eta oholaren gainean Baquedanok margotutako XVI. mendeko erretaula nagusia ere atalez atal ezagutu dugu. Erdi erdian dagoen S Pedroren XIV mendeko taila ikusgarria da. Miguel M Iriarte izan dugu gidaritza lanetan, hainbat herritarrek lagunduta.

Itsasok dituen etxe eder galantak miretsiz, Elkartera itzuli gara.

Denok elkartu eta Itsasoko Udaleko Batzordeburuak, Gorka Sasietak, bertako ordezkariei egun honen esanahia jasotzen duen oroigarria eman die (PottKeramikak isats landarearekin eta Xabi Elgarrestaren bertsoarekin eginiko plaka) eta guztiok batera bertsoa kantatu dugu, hunkiturik.

Itsasotikan Itsasoraino
isats landara tarteko
bi herri txiki elkartu gera
itxuraz nahiko antzeko
etxen bezela sentitu gera
ezin liteke hobeto
bada garaia denon artean
isats erratzak sortzeko
sorginen gisa ibil ditzagun
guk alkar bixitatzeko

Elkarrekin adiskidetasun argazkia (sarrera honen hasieran dagoena) atera eta Itsasoko lurretan barna jarraitu dugu, San Salbatore ermitaren historia eta egungo ospakizunak ezagutuz. Eta elkartzen gaituen beste bitxikeria bat tarteko: bertatik pasatzen da Erriberatik Tolosara eta Azpeitira datorren garai bateko “cañada real” deritzon galtzada, zezenak eta idiak e.a. Tolosako feriara ekartzeko erabiltzen zutena eta baita Azpeitirako zezen plazara ere. Azken hauek, hain zuzen ere, Itsasoko “Zezen-barruti” sailean igarotzen zuten gaua (Mandubizeilatik Akaiztegi tartean), Salbatoretik gora igo ondoren.

Bazkaltzeko ordua iritsi da 14:30etan. Jauntsaratsen Apeztegiberri Ostatu-dendan, guretzat propio espazio handi bat egokitu digute denok sar gaitezen, Basaburuako udalak hala baimenduta. Gure eskerrik beroenak guztiei!

Bazkal ondorengoa ere aparta izan da. Imotz bailarako Xabier Iturriotz eta bere familiaren harrerari esker. Lehenbizi Etxalekun egin dugu geldialdia, hau baita Imotzeko udalerri burua, kontzejuz osatua berau ere. Herri zoragarria, zirrikitu guztietatik begiratuta. Sagrario Aleman euskaltzainarekin ere elkartu gara.

Eta amaiera Erason, Xabier Iturriotzek duen zapata tailerrean. Hiru borda bioeraikuntza ereduan eginak dituzte eta Xabierren tailerraz gain, Unai Otegik musika tresnak egiten ditu beste batean. Eta handienean, zapata saltokia eta Erasoko biztanleria elkartzeko gunea. Esperientzia aberasgarria izan da hau ere gu denontzat, norberak maite duen ingurunea manten dadin egiten den saiakera konzientearen eredu.

Musika lagun, eskertza opariak eskaini, hurrengo bixitarako hitzordua jarri, iluntzeko 20:00etan elkarrekin argazkia atera eta “plazer bat” izan da esanez, agurtu dugu elkar.

Eraso.png

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s