Herri Batzarra 2017-06-03

Itsasoko Udalak deituta Herri Batzarra,  ekainak 3, larunbata, arratsaldeko 19:00etatik 20:40etara burutu da. Itsasoko Elizaren Koru azpian20170530_194747 izan da, izan ere, Udalak ekitaldi jendetsuentzako ditugun espazioen erabilgarritasuna aztertu ondoren, Parrokiarekin hitzarmena adostu baitu.

 

 

Honako aztergaiak izan dira:

A) Udaleko zerbitzuak herritarrok hurbiletik ezagutzen joateko, Itsasoko Udaleko Gizarte langilea ere baden Almudena Carrillo Mateosek, Gizarte Zerbitzuen eskaintza eta eskabideak egiteko prozedurak azaldu ditu eta edozer kon20170603_191429tsultarako beregana jotzeko, astelehen eta astearte arratsaldeetan (oraingoz Santa Lutziko Udaletxera deituz). Bere aurkezpen osoa honako esteka honetan ikus daiteke:

  1. https://www.dropbox.com/s/j77xzdlsic575gx/Gizarte%20Zerbitzuak.pdf?dl=0

B) Udal zerbitzu guztiak Itsason indarrean jartzeko prozesuan, egindakoak, egiten ari direnak eta egitekoak aurkeztu dira:

    1. Entitate erregistroa: Itsasoko Udalak bertan inskribatzeko eskatuz errekerimendua egin zuenetik hilabete pasa da. Oraindik ez da erantzunik jaso, baina bertako funzionarioek esan digute erantzungo dutela. Bestetik, helburu berarekin Aldundiak egindako eskaeraren erantzuna (epaitegietan “suspension cautelar positiva” eskatuz) uztailaren 18a baino lehen emango dute.
    2. Foru Aldundiaren babesa: Fondo foralari dagokionez, lehen hiruhileko dirusarrera batera egin zuten Ezkio eta Itsasorena, tramite bat egiteke zegoelako, baina bigarrena (maiatzekoa) banatuta egin dute dagoeneko.Nahiz eta Jaurlaritza eta Aldundiari dagokion tramiteetarako udalerri moduan funtzionatu, Ogasunaren tramitazioetarako Estatuaren zenbakia behar da, eta horregatik Itsasoko kontribuzio erreziboak “Ezkioko Udala” izenburuarekin iritsiko zaizkigu. Halere praktikan ez du inongo eraginik, Itsasoko Udalak dagokiona jasoko duelako zerga bilketa honetan.
    3. Ekipamendua eta espazioa: Udaletxean fotokopiagailu bat, ordenagailu bat, baldak eta bi mahai ipini dira. Konektibitatea lortzeko aukera desberdinak baloratzen ari gara.
    4. Komunikazioa, gardentasuna, web orria: Web orria diseinitsaso.eusatzeko prozesuan udal gardentasuna da oinarrizko printzipioa eta horren arabera doa lanketa osoa.
    5. Alegiako ranpa eta txatarreriaren deskontaminazioa: Elkarterako sarrera ranpa, Joxemari Narraspe Udal langileak egingo du ekainean zehar. Alegiako txatarreria deskontaminatzen amaitu dute jabeek, Jaurlaritzak eman du oniritzia, eta pare horretan ireki da bidegorria.
    6. Proiektuak eta diru laguntzen deialdiak: Udalak eskaerak egin ditu baserri bideak konpontzeko, Ondarea zaharberritzeko (Goiko Ostatuaren egitura aztertzeko), eta ekainean aterako den “Leader” deialdian Alegiako parkea eta Udaletxeko teilatua eta sarrera berritzeko proiektuak sartuko dira. Bestetik, Ondarea zaharberritzeko deialdian,  Itsasoko elizako erretaula errestauratzeko proiektua ere sartu da.
    7. Ekimen sozio-kulturalak: Egin direnak, auzolana, Pott-en 25 urteak (Katillu eguna), Nafarroako Itsasora irteera. Ekainean zehar musika kontzertua, San Juan bezpera eta dantza, erratz, xaboi eta ukendu tailerrak. Ekainaren bukaeran eta uztailaren hasieran udaleku artistikoak.
    8. Artxibo historikoa: Artxibo historikoaren zati bat ekarrita dago, baina dena ekarri eta antolatzeko denbora beharko da, duen dimentsioagatik.IMG-20170122-WA0000
    9. Ur Kontsortzioarekin hitzarmena: Itsasoko udalak hamar urtetarako hitzarmen bat sinatu behar du, eta hor Kontsortzioak herrian egin beharreko inbertsioak jasoko dira. Momentu honetan lantzen ari gara herrian dauden beharrak.
    10. Parrokiarekin hitzarmena eta erretaula: Hitzarmen bat sinatuko da parrokiarekin, koru azpiaren erabileragatik. Urtean 1.200 euroko diru sarrera egingo zaio parrokiari, bide batez erretaularen errestaurazioa finantziatzen laguntzeko.
    11. Redesarekin hitzarmena: Orain arte Ezkio-Itsasok urtean 7.000 euro jasotzen zituen Redesa-gandik, hitzarmen bidez. Aurten Itsasoko Udalarekin sinatuko da hitzarmena, eta zentralean egin duten obra batengatik, kopurua zerbait handiagoa izatea espero da.
    12. Alegiatik Ormaiztegirako irteera: Gabiria, Ormaiztegi eta Ezkioko alkateekin batera bilera egin da Aldundiko errepide sailarekin, Alegiatik Ormaiztegira oinez modu seguruan joan ahal izateko alternatibak lantzeko.
    13. Seinalitika errepideetan eta herri barnean: Errepide nagusietako seinaleen aldaketa uda ondoren egingo dela adierazi ziguten Aldundikoek. Herri barruan berriz, puskatuta dauden seinaleak aldatuko dira, eta falta diren batzuk jarri.
    14. Etxe guztietako telefono zerrenda: Eginda dago, eta zabaldu aurretik zuzen dagoen frogatuko da.

3. GOIEKI Garapen Agentzian eta GOIERRI FUNDAZIOAn parte-hartzeko aukera aztertu da (UGGASAren eskaintzarekin alderatuz), eta 5 lantaldetan eztabaidatu ondoren, batzarkide guztien aldeko bozka emanez GOIEKI eta GOIERRI FUNDAZIOAn parte-hartzeko aldeko iritzia jaso. Hona hemen garrantzitsutzat jo diren arrazoiak:

  1. Historikoak (Areria) eta geografikoak
  2. Soziologikoak: joera nagusia senide, lan eta ikasketa
  3. Mugakide ditugun %80 Goiekiko partaide
  4. Gabiria eta Ormaiztegirekin lotura naturala
  5. Antzeko beste hainbat herri txikirekin elkartruke aukera
  6. Ekonomikoak: Industria eta berrikuntzaren eskualdea
  7. Kulturalak eta Goierri Telebista
  8. Gizarte ekintza foro bateratuan parte hartzeko aukera
  9. Hezkuntza eta lan munduaren uztarketa, GOIERRI FUNDAZIOAren bidez
  10. GOITUR Turismo dinamizatzailearen aukera berria
  11. Agenda 21ean Ingurumen egitasmo partekatua
  12. Guztiaren aurrekontua

 

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s