Aurtengo urtea, 2017a, urte berezia izango da herritarrontzat, izan ere, aspalditik zain egon ondoren, Itsasoko S. Bartolome Elizako Erretaula Nagusia (1540, Juan de Lizarazu) kontserbatzeko, dagoeneko errestauratzen hasiak baitira (Equipo7, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ondare atalaren ardurapean eta diru-laguntzekin.
Erretaula honen balio artistikoa eta historikoa balioan jartzeko lan asko egin da azken urte hauetan eta blog honetan ere sarrera bat eskaintzen zaio:
https://itsasokoargia.com/category/erretaula-lizarazu/
Prozesu guztiaren berri zehatz jasotzen joango gara eta honen berri ematen. Sei hilabetetako lana izan litekeela uste da eta Gabonetarako bukatuta beharko luke.