Itsasoko festak 2017

Abuztuan zehar entrenamenduak, bide garbiketak, PottKeramikako sariak, herriko produktuen loteak, azpiegituren kokapenak, herri inguruaren txukunketak eta apaingarriak… ohikoa den partaidetza handiaz prestatu ondoren, igaro dira ilusioz beterik bost egun beteko jai egunak.IMG-20170804-WA0009

Aurtengoak, udalerria berriro eratuta, bereziki hunkigarriak une askotan. Bizipen paregabe hauek xehetuko ditugu jarraian, askoren argazkiei esker osatua.

Abuztuaren 23a, S Bartolome bezpera

Festak hasi eta bukatu, kirola eginez egiten dugu aspalditxoan. Eliza-atariaren xarma urtero dastatuz, belaunaldi berriei grina sortuz, pilota expressa jokatzen da:

 

Jokoan bete betean, 12 urtetik gorakoak eta azpikoak…

 

Eta azkenik sariak: Oier Prieto eta Xabi Elgarresta irabazleak eta denak txapeldunak.

20170823_193223 20170823_193323 20170823_19324620170823_193412

Herri afariaren aurretik, hasiera “ofiziala” txupinazo edo atxaferoekin, kanpai hots eta txalo zarrapadekin batera. “Ongi etorri Itsasora” pankartaz ere adierazten dugu festen garaia, denak bihotz zabal jasoz.

 

Karpapea beteta Herri afarian. Bertsolari bikotea, Maialen Akizu eta Julio Soto, bertso hunkituekin opariak noiznahi. Bukaerako agurrak gogoan geratuko zaizkigunak. Oso eskertuta denok. Eta trikitilari bikote saiatua, urtez urte, Elorza eta Iñaki Larrañaga, gurekin kontu, kantu, kopla, doinu…goizaldeko ordu txikitara arte.

20170823_234614

 

 

20170823_234658

 

Abuztuaren 24a, S Bartolome eguna

Egun handia, hainbeste itsasoar biltzen dituena!!! Era guztietako jarduerak aukeran!

Goizeko 11.00etan Meza Nagusiarekin hasi, Juan M Olaetxea bikarioa eta Ramon Elkoro gure parrokoa eta beste apaiz bat lagun, Pako Lasa organista eta korala Xabier Barriolaren zuzendaritzapean. Baita herriko txistulariak ere ereserkiarekin bat.

Jarraian, urtero bezala,  ondareari buruzko hitzaldia.  Eta aurten, nola ez,  Erretaula Nagusiaren errestaurazio urtea izanik, bere testuinguru historikoa eta artistikoa zabaldu nahi izan dugu. Bertan edo kanpoan bizi garen itsasoar gehienon erronka garrantzitsua da. Horrela adierazten dute  hitzaldian jendez betetako elizak, dohantzak, jakinminak… eta zenbat eta gehiago ezagutu, orduan eta maiteago. Ohore handia izan da Equipo7 enpresako zuzendaria, Javier de Miguel, 30 argazki baino gehiagorekin hurbiletik xehetasunez entzutea eta haren eskutik artelan horren barruan murgiltzea. Igandean, berriro, ikusi eta entzun ahal izango dugu. Denok eskertu eta zoriondu diogu elkarri, guztion lanagatik eta ezagutzagatik, benetako altxorra duguna oraindik gehiago gozatzeko aukera eskaintzen digulako.

IMG_7166IMG_7159 IMG_7168

 

Erretaulari buruzko aurkikuntza berriak (bertara igo gabe ikusi ezin litezkeenak) beste sarrera batean kokatzen joango gara, baita laster espero ditugun beste aditu batzurenak ere: Alberto Santana, Etxeberria Goñi… Ikerlari askorentzat gai bihurtzen ari da eta aprobetxatu behar dugu aukera hau geu janzteko eta aberasteko. Hemen, esate baterako, sorpresatako bat!!! 3. solairuan, albo banatan, 1540.ean (H)Itsaso idatzita, bere estandarte, bandera eta ospakizun jantziekin (ziur aski S Bartolome egunean prozesio eta dantzarako)

 

 

Bazkal aurretik, beste eginbehar nagusi bat ere izaten dugu: Toka Lehiaketa20170824_143401Bi orduz bota eta bota. Partaideen zerrenda luzeak bina tiraldi bakarrik egitera behartzen gaitu eta frogakorik gabe. Aurten iazko irabazle berberak izan dira (Urretxuko Antton Calvo eta Itsasoko Pilare Muxika) eta 2. postuan Lasarteko Prudencio Olano eta Itsasoko Maixa Mendia. Hurrengoa Kizkitzako egunean!

Arratsaldez, ume jolasak giro bikainean hauek ere: handi eta txiki elkarrekin, jolas kooperatiboak lantzen. Udalekuetan sortutako istorioa oinarri hartuta, uztai bakar batean denak barne (21) …IMG-20170827-WA0008

 

Txokolatada, Goitiko Luismariren pastak eta bizkotxoak partaide eta ikusle denontzat eta, segidan, Eriz Magoaren emanaldia ilundu arte.

20170824_195002IMG-20170824-WA0002

Eta bokata batzuk Ostatuan eskatu eta urrutiratu gabe karpapean bertan, Juan Carlos Irizar pianista eta konposagile ezaguna, bere lagun Iñaki Revuelta abeslariarekin,   emanaldia hasteko prest.

20170824_222755 20170824_221314

200 lagunetik gorako audientziarekin, ez genuen imajinatzen hain gau magikoa biziko genuenik. Pianista zoragarria eta aparta izateaz gain, Juan Carlos Irizarrek ekarri zigun opariak biziki hunkitu gintuen denok: Itsaso herriarentzat sortu duen melodia, eskuz eginiko partitura handi batean gure alkate Gorka Sasietari emanez. Esker oneko  sentimenduzko hitzak eskaini ondoren,

 

20170824_23244020170824_232133 IMG-20170825-WA0028

 

bere pianoaz jo eta bukatzeaz batera denok txalotu eta zutituz eskertu genion honelako elkartasun keinu paregabea. Gau ahaztezina, udaletxeko paretan enmarkatua geratuko dena eta baita gure bihotzetan ere. Berak eskatu zigun bezala, letra jarri eta herriko ereserki bilakatuko dugu, noiznahi eta nonnahi jo eta kanta dezagun.

Abuztuaren 25a, ostirala

Musarekin arratsaldeko lauretan 18 bikote hasi jokoan eta zortziak aurretik erabaki da sailkapena:

20170825_191804IMG-20170825-WA0019

Lehenak: Ormaiztegiko Gorka Arratibel eta Gorka Holgado

IMG-20170825-WA0020

Bigarrenak:Olaberriko Beñat Azketa eta Garingo Beñat Oregi

IMG-20170825-WA0021

Hirugarrenak: Itsasoko bikotea, Joxemari Barrenetxea eta Zeles Simon

Karpa prestatu eta Manuren parrillada Zahagiardotarako. Sagardoa txotxetik eta ardoa aukeran. Aurreikusitako kopurua baino gehiago elkartu du jarduera honek ere.

20170825_220040

Guri5 taldearen kontzertuarekin jarraitu du gau gazteak, hurbileko taldekide lagunak, bigarren aldiz Itsason. Aupa zuek!!

20170826_003107

 

Abuztuaren 26a, larunbata

Mendi-bizikleta trabesia. Hainbat txirrindulari leial urtez urte. Aurten 71 dortsal. IMG-20170804-WA0010Ibilbide gogorra (22,7 km) eta gorabeheratsua, baina oso polita, denen esanetan:

https://www.relive.cc/view/1154994414

Hainbat bide urtez urte bolondres garbi garbi eginda, harrera eta zozketako sariak, herriko produktuak, pintxoak eta freskagarriak, laguntza teknikoa… Ez da lehiaketa bat, ariketa eginez ondo igarotzeko, lagunak ikusteko, bizikleta kontuak astintzeko… proba bat.

Eta herriko txikienek ere, zein grina ederra!!

20170826_162832

Eta beste batzuen artean,  elizatik beherako jaitsieraren ikuskizuna:

 

Eta argazkietan baino bideoan betiere adierazgarriago denez, Goierriko Hitzarako Gotzon Aranburuk eginiko bideoa eskertu behar diogu. Hona hemen lotura:

 

Txirrindularitza proba bukatzearekin batera, beste ekitaldi garrantzitsu bati ematen zaio bidea: Paella herrikoiari. Hainbat bikoteren artean (aurten 14), 200 lagunentzat afaria prestatu (bigarren platera bezperan Alegiako Elkartean talde batek prestatu zuen: untxia saltsan, Untxizale Elkarteari esker) eta elkartasun giroan banatu eta dastatu.

Zein baino zein goxoago, herriko sagardoarekin batera (Kattaindegi, Egiluze eta Urkulegi), Goitiko ogia, hainbat etxeetatik ekarritako postreak…

Eta epaimahaiaren ustez (Ostatuko Manu eta Aidarekin batera, aurten Errotako Eukene eta Miraballeseko Eguzkiñek osatu zuten) hoberena Maixa Mendia eta bere alaba Naiarena; eta bigarren, Miren Korkuera eta Amalur Barrenetxearena. Gainerakoak ere gertu ibili ziren, denon gozamenerako!!!!

20170826_214002 20170826_214108

Afariaren ondoren trikitilari talde bikaina: Imanol, Unai ta kitto. Dantzarako edo egonean entzuteko, soinu eta ahots paregabeak.

20170827_011238

Abuztuaren 27a, igandea

San Bartolome hurrengo igandea egun berezia izaten da itsasoarrontzat. Bada 60 urte baino gehiago hilerria berritu eta handitu zela eta harrez gero, gure sustraiek han elkartzen gaituzte, bertan bizi ala ez, aurrekoen oroimenean.

Horregatik hilerrian meza ospatu ondoren, bigarren aldiz Ondareari buruzko hitzaldia burutzen da. Eta aurtengoan, gorago aipatu bezala, Erretaula izan zen gaia eta jakinmin handia sortu zuena. Eliza berriro ere jende askorekin eta bukaeran hainabt andamioetara igo, Javier de Miguelen jakinduriaz asetu nahirik. IMG_7153

Bosgarren jai egunari eta festei amaiera emateko Herri kirolak 18 herritarren eskutik. Belaunaldi desberdinen arteko lana oraingoan ere aipagarria da. Abuztuan zehar entrenamenduetan erakutsitako balioetan, jendaurrean ere.

Bi taldetan banatu eta harria jasotzen, koxkolak biltzen, zaku saltoan binaka, ingudea altxatzen eta trontzan, hiru buelta talde bakoitzak, lan desberdinetan parte hartuz: David eta Seth Willis, Aitor Salutregi, Manex Zabalo, Aizpea eta Eneko Lasa, Axular eta Axlor Rodrigo,  Patxi eta Montse Isasti, Gorka Sasieta, Iker, Eneko eta Unai Lizardi, Xabi Elgarresta, Xabat eta Unai Aranburu eta Eneko Igartua. Botileroak Benito Mendia eta Juan Luis Zabalo. Eta Juan Manuel Aldanondoren ahotsa. Lankidetza indartsua!

Eta bukaerako txaloak eta zorionak,

20170827_140703

Festarekin amaitzeko, belar-fardoa botatzea erakargarri bihurtu da eta aurten ikusleen artetik Xiker animatu zen frogatzera. Partaideen artetik Xabat eta Unai Aranburu anaia garaiezinen artekoa izan zen azken jaurtiketa, Xabaten alde.

Eta agurra argazki honekin. Kizkitzara arte lehenik eta datorren urtera arte hurrena!!

20170827_142028 IMG-20170819-WA0008

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s