Kizkitzako eguna 2017

 

2017ko irailaren 8a ere itsasoar eta inguruko askorentzat egun seinalatua izan da. Denon ahotan ibili da, zenbat jende izan den gaurkoan! Eguraldiak ere lagundu du, bai!

Familian IMG-20170902-WA0000edota lagun artean Kizkitzako ermitara goizean igo eta eguna igarotzeko urte askotako ohiturari eutsi zaio eta baita  lehen aldiz bertaratu direnena ere.

 

Goizeko argazkiak mezaren inguruan biltzen dira, eguraldia lagun, aurten kanpoko zelaigunean, jendez gainezka:

Eta eguerdian zein arratsaldean, Xabier Etxaniz eta Lidia Irigoieni esker, dantzara hainbat lagun animatu  eta plazan etengabe jardun:

Arratsaldeko toka hasi zain eta ikusmiran ere jendea pilatzen da: 50 lagunetik gora botatzen, urtean behin bada ere, umore onean. Segidan, gutxiago noski fardoa botatzeko indarrarekin!

Bitartean, Mandubiko Bentan ere festa, jendea gora eta behera etengabe ibiltzen baita egun honetan. Bazkal orduan jendea lepo jangelatan eta atarian Rezusta anaiak trikitiarekin.

20170908_190456

Baina festa ez da horretan bukatzen, ez. Itsason plazan karpa sanbartolometatik propio mantentzen da Kizkitzako egunean afaritarako ere elkartzeko, trikitilariekin batera. Ehun lagun inguru kantu eta kontu, gauerdira arte. Eskerrik asko hain giro polita jarri zenuten Lidia eta Xabierri. Datorren urtera arte! Ondo izan bitartean!

 

AURTENGO BESTE  HAINBAT JAKINGARRI KIZKITZAREN INGURUAN

Aurten, 2017an, 250 urte beteko dira Kizkitzako kofradia sortu zutenei, aurrekoei eta ondorengoei, Clemente XIII Aita Sainduak 1767an jubileo perpetuo agindu ziela: betirako zoriona. Garai hartan, izugarritako lorpena izan zen Erromatik bueltan honelako grazia lortzea. Badakigu agiri hori Itsasoko Goiko Kontzejuko Udaletxe sarreran nabarmen paretan jarrita egon zela 1962ra arte (udaletxea oraingo Ostatu gainera eraman zen arte).

jubileo perpetuo

Aurrerago kofrade guztien izen-deiturak, etxe izenak eta udal ordezkarienak ere agertzen dira, herriko padroiaren lekuko garrantzitsua (Historia atalean jasoa).

alkatea e.a.

Eta aurtengora itzuliz, urtean zehar Kizkitzan egin diren prestaketa lanei esker, bere jai egunean txukun agertu zaigunez, horren aitortza jasota geratzea nahi dugu. Alde batetik, aurtengo auzolanak berrikuntza ugari ekarri zituen (atzeko pareta, fregadera berria, eskailera konponduta…)

Bestetik, Itsasoko Udalak eskatuta, PottKeramikakoek eginiko plaken egokitasuna: Kizkitza garbi, denon ardura; Sua itzali, Ur ez tratatua… Argazki hauetan paretetan itsasten ikus litezke:

Eta bezperatan lan bat azken haizeteak sortua: pagadian luze luze botata utzi zuen pago mardul bat, ia ermitaraino heldu zena. Joan den igandean, irailak 3, zortzi lagunen artean kendu zuten, su egurretarako herrian banatuz.

Kizkitza leku zoragarria, denon gozamena eta ardura!!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s