Itsasotik Alegiara: Ibilaldiak eta ondarea

  1. ibilbidea: Itsasoko gunetik Alegiara, herri bide zaharretik: Oria, Egiluze, Egiluzeazpi, Epelde, Errezti, Atsusain, Alegiako madurea eta Alegiako gunea. Goitik behera, ibilbide erraza, ordubetez egin ahal da. Bide zaharra udazkeneko auzolanean garbitzen bukatuko da.

Bidean ikus ditzakegun interesguneak asko dira. Gune bertatik hasita, lehena, Oria baserria, ondare historiko-artistiko gisa katalogatua:

Jarraian Egiluzeazpik duen mandio-zubia aintzat hartzekoa da, bere egitura paregabeagatik.

Ogi-labea ere badu eta, garai batean, baita bolatokia ere izandakoa.

Bide zaharrean behera eginez, basoz inguratuta jarraituko dugu Epelderaino. Oso aintzinako etxea, hareharri landuz iparraldetik dituen atezar ikusgarriak oraindik zutik:

Eta hegoaldetik, leiho txiki eta estua, gezileihoa (saetera), aurrez aurre duen zubia zaintzeko.

Epelde erreka zeharkatzeko zubia ez da nolanahi eginikoa. Bertaraino jeitsi behar da zubiaren egitura miresteko.

Eta beherantz jarraituz, basotik irten eta argiune zabalera: Alegiako madurea.

Eta Alegia auzoak Erdi Aroko jauretxeen elementu guztiak eskaintzen dizkigu gaur egunean ere: Eliza, Graziandegi, Ostatuzahar, Errota, Errementari, Miranda, Armaindegi eta urka, Bruto dorretxea, Aroztegi, Jauregi, Agirre… eta bi ibairen gurutzalekuan 3 herrietako mugarria (Itsaso, Ormaiztegi eta Gabiria).

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s