Atal honetan Itsasok duen Ondare Artistiko eta Historiko zibila (Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak katalogatuak) zerrendatuko dugu eta atal bakoitzaren garapena berariazko sarreretan eskegita aurkituko dugu. Dagoeneko HAMAR BASERRI ONDARE kokatu dugu berariazko sarrera batean.
Bestalde, uda honetan Tolasako Artxiboan orain arte ikertu gabe geneukan atal bat ezagutzeko aukera izan genuen: Gipuzkoako Batzar Nagusiengandik “hidalgien aitortza” zein urtetan lortu duten hainbat itsasoarrek (dokumentua osatzen dugunean Historia atalean jasoko dugu).
Bertako arduradunak azaldu zigun izendapen hori mende horietan beharrezko zela alkate izateko, erregidore (zinegotzi), alkate nagusi (Arerian), prokuradore (Batzar Nagusietan)... ordurako izan ere bagenekien Arriaran 1692. urtean Itsasoko parte izatera igaro zela “millaristarik” ez zelako Arriaran osoan (Arriaran Jauntxoarena izaki jabetza osoa), hau da, lur edota sagasti edota etxe baten jabe. Eta hori zela eta, ez zuten aukerarik Gipuzkoako Batzar Nagusietarako Areriako txanda zegokionean betetzeko eta Itsasok bete behar izan zizkion leku horiek.
Izan ere, Itsason ez zen ezagutu Jauntxorik (Ahaide Nagusirik), alderantziz, Alberto Santanak dion bezala, nekazari libreak ziren, jabetza zutenak eta horrela uler liteke XVI-XVII mendeetako baserri ugari izatea.
XVI eta XVII. mendeko ondare izendatutako baserriak (alfabetikoki):
- Aristizabal
- Egizabal
- Eztala
- Mendeun
- Oria
- Sarriegi
- Uribar
- Urteaga
- Zubitain
eta XVIII-XIX. mendekoa: Goiko Ostatua (Kontzejua)
Beste ondare batzuk:
– Done Jakue bidea
– Mandubizelaiko trikuharria
– Urkamendiaren oinarria
– Herri mugarriak
– Zozkerak
Ondare txikia (inbentariatzen):
-Ogi-labeak: Mendeun, Goikoetxe, Urteaga Haundia, Kataindegi, Atinbarrena, Atin…
-Liñaputzuak: Errezti, Zabalegi
-Bolatokiak: Orue, Zozabarrotxiki, Atin, Beiti, Urkulegi, Mandubiko benta, Kizkitza, Goiko Ostatua, Zabalegi
-Errotak: Uribar, Itsasoerrota, Orue, Alegiako Errota, Zabalegi
-Proba zelaiak: Urteaga Haundia, Mandubiko Benta (eta Aranaga, Izagirre Haundia)
-Perratokiak: Zubitain, Alegiako Errota
-Mandio zubiak: Egiluzeazpi, Sarriegi…
-Iminarriak: Iminarri, Okinarri
-Ur askak, harriak: Atinbarrena, Itsusturri, Izagirretxiki, Goikoetxe, Miraballes, Sarriegi, Kataindegi, Mandubizar, Aristizabal, Kamio…
-Iturburuak eta iturriak: Arrobi, Altzigarraga, Izagirretxiki, Mendeun…
-Karobiak: Egizabal, Urkulegi, Izagirretxiki, Urteaga Haundia…
-Herri bideak: Itsaso-Arriaran, Itsaso-Mandubia, Itsaso-Albitsuondo, Itsaso-Alegia, Itsaso-Antolazar, Itsaso-Ariola
-Juzgadu bideak: Segura-Idiazabal-Azpeitia (Izagirre Haundia-Urteaga Haundia- Mendeun- Altzigarraga) eta Gabiria-Azpeitia (Alegia-Saletxe-Imiñarri-Altzigarraga)
…