Itsason auzolana hainbat ekintzatan mantendu da urtez urte, hauetako batzuk finkoak eta derrigorrezkoak. Adibidez: urtero mendi bideak garbitzea, batzordeetan txandaka parte hartzea, sagar bilketa…
Agian itsasoarrontzat auzolanik indartsuena Kizkitza berreraiki zenekoa izan daiteke, izan ere, garai zail haietan elkarlanari esker eraikitakoaren pozak, gure aurrekoek hurrengo belaunaldiei trasmititzeko beharra sentitu zuten eta dute, balio positibo bezala geure oroimenean geratu zaiguna, herriaren oinarri. Eta horren irudia: itsasargia.
Honela bada, asko izan dira beharren arabera ere antolatu direnak, borondatezkoak, baina partehartze handiarekin. Esate baterako, Kizkitzan erreteila, plazako mahaiak jarri eta barrutik margotu, Altziarragako bidea garbitu, festak antolatu, Gabon eskea…
Baina azken urteotan hainbeste egiteko daukagula ikusita, urtean hiru aldiz auzolanak planifikatzea garrantzitsua iruditu eta ekimen horiek urtaroz urtaro egiten goaz. Ikus sarrera honen azpiataletan.