Auzolana San Lorentzon

S. Lorentzon II auzolana 2015-03-28

“Auzolana: sentitu, pentsatu eta ekin”

Udaberriarekin batera, Itsason aurtengo lehen auzolana burutu dugu, udazkenean hasitakoari jarraipena emanez: S. Lorentzo ermitaren inguruko hesia bukatu, kantoi harriak garbitu, paretako zuloak bete, itxitura barruko belarra moztu eta atea margotu ere egin dugu.

20150328_174349                      2015-03-28 16.03.37langan            2015-03-28 16.03.33

2015-03-28 16.03.232015-03-28 15.58.41

20150328_174722   20150328_175101   20150328_175118

Pareta zuloak hartuta, prest geratu da hurrengo batean karez zuritzeko.

20150328_175449   20150328_175713   20150328_181049 20150328_181052    20150328_181130    2015-03-28 17.51.20

Atea lehen zuen kolore berean margotu dugu. Kolore gris-urdindu hau oraindik  gure ondare askotan mantentzen da eta horregatik kontserbatu nahi izan dugu.

2015-04-01 16.40.202015-04-01 17.43.33

Hala ere, teilatua garbitu beharrean dagoela ohartu gara. Inguruetako pinuorriak teila tarte guztiak beterik ditu. Hurrengo ekinaldi batean egun osoko lana izango dugu. Merezi du ermitak duen egur egitura aparta zaintzea.

harrik garbitzen  teilak2

IMG_30662015-04-01 16.40.52

Eta halakoetan ohi dugun bezala, meriendarekin bukatu dugu: bertara lanera joan ez diren batzuk ere mokadu goxoa bidaliz parte hartu dute. Denok eskertuta!

merienda2                             merienda3

merienda1Eta bukatzeko aipamen berezi bat egin behar da, neguan, beste lan bat ere egin baita: barruko kalbarioaren egonaldiak berritzea. Kamioetxeberriko Juan eta Urkulegikoak aritu dira horretan:

IMG_5146                            IMG_5145

2015-04-01 16.42.04                           IMG_3065

Guzti honekin, barrua ere prest geratu da ostiral santuko Via Crucis-aren azken geldiunea bertan egiteko. Ostiral Santuro Itsason  goizeko 10:00etan hasiera ematen zaio eta S Lorentzon amaitu. Garai batean Itsasotik Kizkitzara egiten zen eta handik S Lorentzora jeitsi, ostegunez, gero Itsasoko parrokian funtzioarekin bukatzeko. Hala ere, Madura aldekoek, lehenbizi S Lorentzora (hurbil dute-eta) eta gero Kizkitzatik Itsasora egiten omen zuten (Kataindegikoek esana).

San Lorentzon Udazkeneko Auzolana 2014-10-25

Aurten laugarren auzolan eguna burutu dugu Itsason, oraingoan San Lorentzo ermitan. Besteetan bezalaxe, hogeita hamar lagunetik gora parte hartzen gogotsu. Eguraldi zoragarria eta lana oparo.

Lehengo helburua, itxitura egitea. Aspaldi ezagutu genuen hesi arrasto bat bere inguruan baina urteak dira desagertu zela eta beti egiteko-beti egiteko eta oraintxe iritsi zaio ordua. Bere mendebaldeko pareta aldetik, lehen baino tarte gehiago hartu zaio belardiari,  Kamiokoekin erabilpena adostuta, nahiz eta mugarriak ez diren aldatu.

planoa 2Gainerakoan bideak libre utzi dira eta kamioiak bueltatzeko ere nahiko leku. Sare berdez itxi dira hirurogei metroak eta ganadua dabilen aldetik arantzadun alanbrea ere jarri da. Oinezkoentzat metroko langa eta behar denean irekitzeko beste bi metrokoa segidan.

s lorentzo2 IMG_4928 IMG_4939 IMG_4944 IMG_4952

Kantoi harriak karez zurituta zeudela eta agerian uztea izan zen beste asmoetako bat, baita dituen leiho eta ate bakarren ingurukoak ere. Ura presioan, poliki poliki mila litroko depositua hustu arte, garbitu ziren gehienak. Izan ere S Lorentzon ez dago ez urik ez argi indarrik eta makinaria eta traste ugari behar izan zen atzoko lanetan. Hurrengo erronka ura bertaraino ekartzea eta mahaiak jarri, landareak…

IMG_4926                            IMG_4929 IMG_4936 IMG_4937

Ermita inguruko sasiak  aitzurrez eta hegoaldeko hesikoak desbrozatuz kendu ziren, eta paretei ere huntzak garbitu zitzaizkien.

IMG_4927 IMG_4930

Ez bazen dena bukatu ere, lan handia egin zen.

IMG_4931IMG_4941

Auzolan honen inguruan, Gotzon Aranburu argazkilari eta kazetari ezegunak bideo grabazioa osatzen jardun zuen arratsalde osoan zehar eta zerbait edateko elkartu ginenean taldeko argazkia egin zigun:

taldea2

Gaztetxoak ere ari dira auzolana zer den ezagutzen eta guztietan izan ditugu aldamenean.

gaztek

Ikuntzerako freskatu zuen eta azken argazkiak atera eta Itsasoko epelera hurbildu ginen, han ere merienda prestatzen auzolanean jardundakoei jatordu goxoa estimatzera eta etortzerik izan ez zutenen ekarpenak ere dastatzera.

meriendan  IMG_4960buatuta

Aipatu bezala, Gotzon Aranburuk Goierriko Hitzan eskegi zuen bideo muntaia eta hementxe dugu ikusgai: