Desanexio Espedientea

Itsasoren desanexio Espedientea

ItsasoBherria Udalerria Berreskuratzeko Elkarteak, desanexio prozesuak eskatzen duen dokumentazio osoa 2015eko uztailaren amaieran Udaletxean aurkeztu zuen eta uztailaren 29ko Udal Osoko Bilkuran jendaurrean 30 egunez jartzeko erabakia hartu. Hori horrela, irailaren 14ean Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean iragarri zen.
Honen aurretik, udaletxean Espedientea aurkeztu baino lehen, Itsason Batzarra deitu zen, lehen eskutik azken seihilabetean eginiko lana aurkeztu, ezagutu eta aztertzeko.
Laburbilduz, hauek landutakoak (ondoren etxez etxe itsasoar guztiekin partekatu da dokumentua):
2014ko abenduko Batzarraren ondorengo pausoak (1986ko uztailaren 11ko Errege Dekretuak xedatutakoaren babesean).
– 2015eko urtarrilaren 12an 102 sinadurei udaleansarrera eman zitzaien, Itsasok udalerria berreskuratzeko espedienteari hasieraemateko.
– Itsasobherria Udalerria berreskuratzeko elkartea sortu zen, Itsasok udalerri izaera berreskura dezan, eman beharreko pausoak jorratzeko eta legez dagozkion espedienteak burutzeko.
– Bien bitartean Ostatu gaineko hiru gelak erabiltzeko aldeko diktamena Udalak eman zuen 2015eko urtarrilaren 29an (Itsasoko herritarrek oro ar bilerak egiteko).
-Itsasobherria Elkartea Eusko Jaurlaritzaren erregistroan 2015eko otsailaren 10aninskribatuta geratu zen.
– Udal Batzak elkarte honi Talde Sustatzailearen aitorpena 2015eko otsailaren 23aneman zion, herritarren ekimena ordezkatu eta bideratzeko eratu beharra ezartzen baitu 1986ko Errege Dekretuaren 11.2 artikuluan.
– Talde Sustatzaileari legez egozten zaion zeregin nagusia 14. artikuluan aurreikusitako dokumentuak prestatu eta aurkeztua denez, Foru Aldundian espedientea teknikoki eta juridikoki berme guztiekin osatzeko diru laguntza 2015eko martxoaren 17an eskatu zuen, Siadeco eta EKAIN zerbitzu tekniko eta juridikoak kontratatzeko.

– Apirileko Herri Batzarrean Udal Hauteskundeetan ezkioarrekin batera zerrenda bateratuan Itsasotik bi ordezkarik parte hartzea erabaki zen, desanexio prozesua adostasunean burutzeko helburuarekin. Itsasoarrok, partaidetza handiarekin aukeratu genituen hautagaiak, kandidatura unibertsalaren prozedurari jarraiki.
– Eta, Diputatuen kontseiluak Diru laguntzaren onarpena 2015 ekainaren 9an ebatzi zuen, interes publiko eta sozialeko arrazoietan oinarrituta, 2003ko Foru Arauak bigarren xedapen iragankorrean ez ezik, hitzaurrean bertan ere aitortzen baitu garai jakin batean -beste sistema politiko baten pean- auzotarren esku-hartze edo parte-hartzerik gabe batu izan ziren hainbat udalerri; eta horiek herri izatearen kontzientziari eutsi diotelako udalerri gisa beren nortasuna eta ezaugarri historikoak berreskuratu nahi izanez gero, bereizteko edo banatzeko prozesua erraztu behar dela.

Jarraian, Espedienteak jasotzen duen dokumentazioa azaldu zen:
UDALERRI INDEPENDENTEA ERATZEKO ITSASOREN BANAKETA ESPEDIENTERAKO DOKUMENTAZIOA
1 atala: ITSASOREN LURRALDE MUGAKETA, KALE ZERRENDA, AZALERA ETA BIZTANLERIA
Atal honetan herri mugarrien argazkiz eta koordenadaz osatutako Itsasoko mapa jasotzen da, baita erreken izenak eta deskribapenak ere.mapa oinarria
Itsasok 8,856 km2-ko azalera du. Ezkio-Itsaso udalerri osoaren guztizko azalerarekiko, Itsasok % 41,7ko pisua hartzen du, beraz. Ezkioren azalera 12,380 km2-koa izanik, Ezkiok Ezkio-Itsasorekiko hartzen duen azalera % 58,3koa da
158 pertsonek osatzen dute Itsasoko biztanleria (Ezkio-Itsasoko Udalaren 2015eko urtarrilaren 1eko datuen arabera). Biztanleria horrek Ezkio-Itsaso udalerriko biztanleriarekiko duen pisua% 25,8koa da. Ezkioko biztanleria 454 pertsonakoa da (Ezkio-Itsasoko biztanleria osoarekiko % 74,2).
Itsaso herri gunea:  4
Itsaso barreiatua:  68
Oria kalea: 31
Alegia herri gunea:  19
Alegia barreiatua:  24
Mandubia:  6
Matximenta:  6
Guztira Itsaso:  158
2. atala: ITSASOREN BANAKETAREN ALDEKO ARRAZOIKETA
Historikoak
1399koa da erreferentzia idatzi zaharrena.
1461an alkatetza propioa izateko eskumena lortu zuen herriak, Gaztelako Enrike IVak emana.
1692tik 1927 arte Arriaran bere parte izan zuen.
1964ean orduko Ministroen kontseiluak Ezkio eta Itsaso udalerrien bat-egitea onartu zuen.
Geografikoak
Bi guneen arteko distantzia errepidez: 9,3 km.
Bi guneetako biztanleen joerak desberdinak izaten jarraitu dute (Urola-Goierri)
Administratiboak
Bategiteak Udal zerbitzu guztiak Santa Lutzia auzoan kokatzea ekarri zuen (Herri gunetik 6 km)
Biztanleriaz txikiagoa izanik, menpekotasun instituzionala nabarmena izan da.
Sozio-kulturalak
Udalerri mailako dinamika soziokultural bateraturik ez da lortu.
Itsasok bere oroimenari, ondareari, duintasunari eusteko zailtasunak izan ditu.
Ekonomikoak eta zerbitzu mailakoak
Bi herrietako jarduera sozio-ekonomikoak ezberdintasun nabarmenak erakusten ditu.
Bi herriek (eta biztanleek) garapen sozioekonomikorako dituzten beharrak guztiz ezberdinak dira.
Lehentasunezko baldintzak: zerbitzuak gerturatzea eta kudeaketa administratibo eta ekonomikoa bertatik egitea (zerbitzu administratiboak; hirigintza, etxebizitza eta ingurumen zerbitzuak; kultura; osasun eta gizarte ongizate zerbitzuak).
Itsasoarren beharrei erantzungo dien eta bere indar-guneak bultzatuko dituen kudeaketa propioa ahalbidetzea itsasoar guztien parte hartzearekin eta gardentasunez.

3. atala: BANAKETAK ERAGITEN DIEN UDALERRIEN KAUDIMEN EKONOMIKOA GALTZEN EZ DELA EGIAZTATZEN DUEN TXOSTENA
1986ko Errege Dekretuak 14. artikuluan zehazten du banaketak eragiten dien udalerrien solbentzia ez dela galtzen egiaztatzen duen txostena jaso behar dela eta gaur egun jasotzen diren udal zerbitzuak jasotzen jarraituko dutela eta zerbitzu horien kalitatea hobetzeko baldintzak zein diren zehaztuko dela.
Ikerketa egiteko oinarriak: Ezkio-Itsasoko 2010-2014ko sarrera eta gastuen aurrekontu likidatuak (aurrekoa 2013 arteko datuekin egin zen) eta Gipuzkoako pareko udalerrien datuak.
Kalitatea hobetzeko Itsasorako estimatutako zerbitzuak:
Idazkaritza, udal tramite administratiboak eta herritarrei zuzendutako arreta zerbitzuak
Itsasoko ondarearen eta azpiegitura publikoen zaintza, mantenua eta kudeaketa
Euskara, kultura, hezkuntza, kirola eta gazteria arloko zerbitzuak
Zabor bilketa
Diziplina urbanistikoa
Gizarte zerbitzuak
Bake epaitegi zerbitzua
Mediku kontsulta, podologia eta erizaintza zerbitzuak (ekipamendua garatutakoan)
Estimatutako ohiko diru-sarrerak:

286.635€ (biztanleko 1.814,1€, 2010-14 bataz-bestekoa Ezkio-Itsason 1.696,6€)

Estimatutako gastu arrunta: 208.737 €
Inbertsioetarako: 77.899 € (2001-2013 epean Itsason 14.182 € inbertitu ziren)
Banantzeak Ezkioren kaudimenean ere eragin positiboa dakar (hobetu egiten dira aurreko txosteneko datuak, 1.972,0€ biztanleko)
4.atala: EZKIO ETA ITSASOREN ONDAREAREN BANAKETARAKO PROZEDURA
Banaketa batzordea martxan jarri da, Itsasoko eta Ezkioko bina ordezkariekin. Hiru bileren ondoren adostutakoak:
 Banaketa ematen den momentuko diru-gerakina biztanleria proportzioaren arabera banatuko da.
Ondarea baloratzeko garaian udalak duen makineria ez da kontuan hartuko zerbitzu hau konpartitu egingo delako
Irailetik aurrera langileria eta zerbitzuen antolaketa eta gainerako ondarearen balorazioa nola egin adostuko da.
5. atala: UDALERRI BAKOITZAK HITZARTUTAKO ZORREN ETA KREDITUEN LIKIDAZIOA
Atal hau oso laburra da, udalak ez baitu zorrik ez krediturik eta, beraz, ez dagokio hitzarmen beharrik.
 

6.atala: ITSASOREN BANAKETARAKO URRATSAK

a. Udalaren egoitza, bulegoak eta baliabide teknikoak Itsason kokatuko dira (berritze eta egokitze lanak egiten ari dira), Alegiara zabaltzeko aukerarekin.
b. Udal berria Gipuzkoako Foru Aldundiak izendatutako Batzorde Kudeatzailearen esku egongo da, hurrengo Udal Hauteskundeak arte.
c. Udal berriak bere funtzionamendurako eta zeregin administratiboetarako erabateko autonomia izan bitartean, trantsizioko epealdi bat adostuko da eta Itsaso eta Ezkioko udalen artean.
Jarraipen batzordea: Itsasoko Udaleko 2 ordezkari eta Ezkioko Udaleko 2 ordezkari.

Udaleko gaur egungo lantaldeak Itsasoko eta Ezkioko Udaletarako lan egingo dute.
Idazkari eta kontu-hartzaileen zereginak bi udaletarako bereizita arituko dira.
d. Itsasoren bereizketa Foru Dekretu bidez onartu eta bi hilabete igaro aurretik, Ezkio-Itsasotik dagokion diru ekarpena egitea proposatzen da.
e. Bi udaletako lanpostuak eta udal langileak zein izango diren adostuko da, lan-eskubideak errespetatuz.
f. Itsasoko udalak egin beharreko langile kontrataziorako prozedura abian jarriko du.
g. Itsasoko lurralde eta auzoetako inbertsio beharrak aztertuko dira (2016-2020) eta inbertsio plana diseinatuko da.
h. Inbertsio plana itsasoarren artean adostuko da garapen orekatu bat lortzeko.
i. 2016-2020 epealdiko lehentasunezko inbertsioak zehaztu ondoren, beste erakunde batzuetatik lor litezkeen diru laguntzak landuko dira.

ERANSKINAK

1. Eranskina. Ezkio eta Itsaso udalerrien bat egite espedientearen kopia konpultsatua. Alcalá de Henares-en jasoa.
2. Eranskina. “Breve informe jurídico relativo a la posibilidad de segregación de una parte del municipio Ezkio-Itsaso”. Juan Landaberea.
3. Eranskina. Itsasoko herritarren gehiengoaren eskaera eta sinadurak, Itsaso Ezkio-Itsasotik banatzeari buruzkoa.
4. Eranskina. Ezkio-Itsasoko Udaleko Osoko Bilkurak 2015eko otsailaren 23an eginiko bileran ItsasoBherria batzorde sustatzaile modura onartzen duenaren ziurtagiria.
5. Eranskina. Banaketak ukitutako udalerrien ondasun, eskubide eta ustiaketen ziurtapena, bai eta bereizten diren lurralde zatietako herritarrei bakarrik dagokienena ere, udal idazkariak egina.
6. Eranskina. Udalerrietako eta banatu nahi den lurralde zatiko hautesle, biztanle eta herritarren kopuruaren ziurtagiria, udal idazkariak egina.
7. Eranskina. Eskaera egiten duten herritarrak Udal Erroldan agertzen direla dioen ziurtagiria, udal idazkariak egina.