Eliza berritzen

Itsasoko Eliza berritzen

Itsasoko Elizan azken bi asteotan Juan Karlos Gorrotxategi eta bere langileek hiru lan oso garrantzitsu burutu dituzte:

1) Bobedetako pitzadurak, zuloak eta harrotutako zati guztiak hartu eta finkatu. Baita koru parean ere:

Imagen     Imagen

2) Ezkerraldeko paretaren behealdea saneatu  eta zoruko zirrizku handienak hartu.

Imagen

Imagen3) Teilatua garbitu, errepasatu eta barneko kanaloiek zituzten pitzatuak kautxoaz zuzendu. Kanpandorreko pinakulo barrenak ere hartu dituzte. Nahiz eta momentuko ur filtratzioak konpondu diren, datorren urterako geratzen da barneko kanaloiei tela asfaltikoa jartzea itukinak luzaroan ekiditeko.

Imagen

ImagenNahiz eta ahalik eta txukunen utzi duten eliza, auzolana deitu da larunbaterako, arratsaldeko 6:00 etatik 8:00etara, ahal dugun guztion artean hautsak zupatu eta abar egiteko. Eta baita gure ondareari eusteko gauza garela ospatzeko ere, ondoren merienda!!!