Ba datoz 2014ko Gabonak!
Entsaioak eta Olentzero jartzea izan dira azken 12 urte hauetako Gabon aurreko eginbeharrak Itsason. Biak ala biak ari gara burutzen, Olentzerori leku egokia aurkitu, burua berritu, mihuriak bildu, kanta berriren bat txertatu, geroz eta gaztetxo gehiago musika tresnekin…
Hogeita laugarrenean kantu errondari goizeko bederatzietan hasiera emango diogu, Itsasoko gunetik, Goendegi aldea lehenbizi, gero Eztalaldea, bazkal ondoren Alegialdea eta, arratsaldean, Maduraldea.
Ohi den bezala jasotako guztia herrian bertan inbertitzeko izango da, izan ere, herri-ekimen honi esker, auzolan gehienetako gastuak ordaindu izan baitira: Itsasotik Altziarragarako bide-garbitzea, Itsusturri txukuntzea, landarak erostea, eskola zaharrerako ekipamendua erostea (home-zinema, kaƱoia, pantaila, alfombra, kortinak, kojinak…) bideo-kamera, gaztainak erretzeko danbolina, baita 2012an Lapurdiko Itsasura egindako bidaia ere. Hementxe orduko argazkia.
