“El año 1763 viene Juan de Atendizabal desde Villarreal para colocar el RELOJ. Se le pagan 1.500 reales sólo por el reloj, luego se pagan aparte el armazón, sogas, pesas… y se mete en una caja cerrada con llave.”
Orain hilabete batzuk kanpandorre erlojuetan inguru hauetako adituenaren bisita jaso genuen Itsason, Xabier Yeregi-rena hain zuzen eta bere lagun Begorena. Bere aurreko belaunaldien historia ari dira herriz herri, elizaz eliza aztertzen, Yeregitarrak izan baitira erloju askoren egileak XIX. mendetik hona.





Liluratuta aztertu zuen gure kanpandorrekoa. Gipuzkoan ezagutzen zuen zaharrena zela zion bitartean, miresmenez jardun zuen erloju hau zaintzen duenaz, apalean jasotzen dituen asteroko minutuen atzeratzeak eta aurreratzeak, taulak, zifrak eta kalkuloak. Larunbatero hartara igotzen den Asier Sasietarenak. Eta aurretik ere lan horretan ibili ziren zenbati egin behar diogun aitortza: Barreneko Juliani, Sarriegiko Juan Mariri, Ostatuko Jose Inazio eta bere aita Inixiori, eta aurreko guztiei, 1763an martxan jarri zuten une beretik zaindu baita.
Hala ere arrisku bizian egon zen 60ko hamarkadan, berria jartzeko aurrekontuak eskatu baitziren, baina zuten kostuengatik proiektu berria ez zen gauzatzera iritsi eta hala mantendu eta kontserbatu ahal izan da gure garaira arte.
Xabier Alvarez Yeregi eta Begoñak, jubilatu berriak, ondare honen garrantziaz jabearazteko Nafarroan zein Gipuzkoan hitzaldiak, erreportaiak… etengabe ematen ari da eta baita katalogatzen ere. Europako beste herrialde batzuetan honelako ondareak duen oihartzunaz ere aritu zitzaizkigun, duten mailaz eta sortzen duten jakinminaz. Hemen, berriz, asko dagoela oraindik egiteko eta zabalkundeari eskaini nahi diote ezagutza eta denbora.
Ikus: http://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/gaur8/editions/gaur8_2014-10-25-07-00.pdf