Itsasoko jaiak 2015

Itsason 2015 jaiak

Itsasoko jaien lehen egunak igaro dira eta argazki batzuekin jasota utziko ditugu bizi izan ditugun une eta sentsazio koloretsuak, alaiak, elkarren artekoak: pankartaren igoera eta hainbat prestaketa lan egitarauarekin hasterako:

WP_20150819_18_25_55_ProWP_20150819_18_26_41_ProWP_20150819_18_26_47_ProWP_20150819_18_55_16_Pro WP_20150820_16_48_06_ProWP_20150823_17_56_56_Pro

Eta festen hasiera plazan karpapean musarekin izan zen, larunbat arratsaldez: irabazleak Zumarragako Gil eta Moreira izan ziren eta bigarrenak Ezkioko Osinalde eta Muñoz. Hemezortzi bikotek parte hartu zuten. Hirugarrenak, Aitor eta Jokin, hauek ere Zumarragakoak.

IMG-20150822-WA0004 IMG-20150822-WA0007 IMG-20150822-WA0009 IMG-20150822-WA0010 IMG-20150822-WA0011IMG-20150822-WA0012
 Argazkietan Pott zeramika tailerreko Maite eta Jonek eginiko garaikurrak ikus ditzakegu. Aurtengo festetarako aukeratu dutena elizatariko izar enigmatikoaren irudia izan da.

Gero elizatariko pilota espressean gaztetxoek eta helduek parte hartu zuten. Inguruetako herrikoak ere etorri ziren eta irabazleak gaztetxoen mailan Itsasoko Manex Zabalo eta helduen mailan Ezkioko Asier Alberdi izan ziren, ondo borrokatutako jokaldiak burutu ondoren, Urretxuko Oier eta Itsasoko Xabier Elgarrestaren aurka, hurrenez hurren. Giro polita eta entretenitua urtero bezala.

WP_20150822_18_55_09_Pro WP_20150822_19_33_08_Pro WP_20150822_19_47_01_Pro WP_20150822_19_47_40_Pro WP_20150822_19_48_26_Pro

Eta herri afarirako prestatu ginen eta zer nolako kezka izan genuen trumoi zaparrada izugarria medio: karpapean alde guztitatik euria sartzen zela… baina laster atertu zuen eta afaria primeran joan zen. Lehenengoa zen Ostatua hartu berri dutenentzat eta txalo handia jaso zuten, baita Beitiko Genarak elizan funtzioa egiten duelako eskertuz eta Jaione Sasietak, Ehunmilako irabazleak. Hau guztia, Uxue Alberdi eta Jon Maia bertsolarien bertsoen eskutik bideratu zen, paregabe aritu baitziren. Ehun eta hogeiren bat ginen afaltzen eta Altzorbe eta Larrañagak beti bezala, asko animatu zuten afalostea ere. Eta afarian bertsolari gehiago bazirenez, igande eguerdirako bertso poteoa kasi inprobisatu zen: bertako Asier Sasieta eta Zumarraga-Urretxutik Antton Fernandez eta Gorka Azkarate:

WP_20150823_01_00_08_Pro            WP_20150823_13_12_22_Pro

Bertso poteoarekin hasi genuen igandea eta arratsaldez ume edo gazte edo denonak izaten diren jolasekin jarraitu; garrantzi handia hartzen ari dira urtez urte, jolas kooperatiboak antolatzen saiatzen baikara, erabili beharrekoak arruntak eta egiten errazak izatea, material birziklagarriekin, eta urtero jolas berriak eta baten bat herrikoia.

Aurten lehenbizi aurpegiak (edo besoak edo hankak…) margotzeko tailerra egin zen eta arrakasta handiz gainera.

WP_20150823_18_32_21_Pro WP_20150823_18_55_01_Pro WP_20150823_18_55_12_Pro WP_20150823_18_56_43_Pro

Segidan jokuentzat materialak prestatu eta berehala bolatokia bihurtu zen plaza. Itsason bolatoki asko izan ziren eta haien omenez, ur boteilak bete eta baloiez jo, denen artean denak bota arte:

WP_20150823_19_19_25_ProWP_20150823_19_16_42_Pro

Uztaiak egiteko hodiak erabili eta hamarreko taldeetan banatu eta uztai bakarrean denak nola sartu lortzea izan zen helburu. Askok bizi izan nahi izan zuten esperientzia.

WP_20150823_19_01_41_Pro WP_20150823_19_01_46_Pro WP_20150823_19_21_37_Pro WP_20150823_19_23_23_Pro WP_20150823_19_28_14_Pro WP_20150823_19_29_44_Pro WP_20150823_19_30_46_Pro WP_20150823_19_31_30_Pro

Handiagoak ere animatu ziren,

WP_20150823_19_39_08_Pro WP_20150823_19_39_38_Pro WP_20150823_19_39_54_Pro

Globoak puztu eta hankapean lehertu beharrean, airean denenak mantentzen ahaleginak egitea izan zen hurrengo erronka. Hementxe irudiak:

WP_20150823_19_45_00_Pro WP_20150823_19_46_17_Pro IMG-20150825-WA0014 IMG-20150825-WA0015

Eta azkenekoa bitxia izateaz gain, hunkigarria ere suertatu zen: ume edo gaztetxo bakoitzak heldu bat atera behar zuen dantzara eta adin guztitakoak eta bertan ziren gehien gehienak korrora bildu ginen:

WP_20150823_19_51_56_Pro WP_20150823_19_53_28_Pro WP_20150823_19_53_42_ProZahagi ardoaren garaian indarrak hartu, batzuk etxetik eramanda, beste batzuk Ostatuan eskatuta. Berriz ere karpapea osatu genuen.

WP_20150823_21_28_36_ProWP_20150823_21_28_46_Pro WP_20150823_21_28_41_Pro

Eta gaztetxoek hainbeste ilusiorekin prestatzen duten jaialdia eskaini ziguten, munduko dantza, truko eta pailazo itxuraz.  Polka publikoarekin dantzatu eta jarraian, arratsalde osoan eta zahagi ardo garaian ere izan genuen DJ Infinity Events-en musikarekin goizeko laurak arte dantzatu.  Aguantea eduki zutenen arabera inoiz Itsason izan den dantzaldirik ikusgarriena bizi izan zuten. Dantzatzen duen herria…

IMG-20150825-WA0004 IMG-20150825-WA0002 IMG-20150825-WA0003WP_20150823_23_16_23_Pro WP_20150823_23_16_20_Pro

Astelehena, abuztuak 24, S Bartolome eguna: 11:00etan meza eta jarraian koralaren kontzertua eta famili eta lagunen arteko hamaiketakoa.

WP_20150824_11_54_40_Pro WP_20150824_12_36_25_Pro

Ordubatak baziren aurtengo erakusketaren aurkezpenarekin hasterako. Ostatu gaineko saloi nagusian prestatu genuen lekua baina denak sartzerik ez zen izan. Datorren igandean berriz egingo da.

Hamabi urtetan zehar erakusketak prestatu ditugu jai hauetarako, batez ere, argazki zaharrak lehen urteetan, Joxe Izaren biografia eta lanak, Gabon kantuan etxez etxe argazkitan, S Bartolome elizari buruzkoa, eta iaz Itsasoren historia (blog honetan ikus daitekeena).

Aurten historian sakonduz, bi atal hartu ditugu oinarri: Itsasok katalogatuta dituen ondareak, erlijiosoak eta zibilak (oinarri historikoak eta arkitektonikoak) eta bestalde, egin berria dugun herri-mugen lana, herri-mugarri eta erreken izen eta argazkiekin. Blog honetan, ondarearen atalean, argitaratuko dugu osoki.

Esku-orriak informazio gehienarekin banatu ziren etxeetan izateko, baita informazio gehiago jasotzeko ere eta okerrik balego zuzentzeko.

Aurkezpenerako Itsasoko mapa handi bat erabili genuen eta ordubetez azalpenak eman eta jaso, horrela egin baitugu bidea, gure aurrekoengandik jasoz, ezagutuz, artxiboetan kontrastatuz, osatuz… eta herentzia hori hurrengoei luzatu, kontserba dezagun eta hobetu ahal bada. Herri batek memoria izatea funtsezkoa da etorkizuna izan dezan.

IMG-20150824-WA0004 IMG-20150824-WA0006

Datorren urtetan ondare “txikia” (patrimonio menor) erakusteko asmoa daukagu, hau ere zabala baita, batez ere, errota, bolatoki, liña-putzu, karobi, proba-zelai, ur-aska, iturri, ogi-labe, mandio-zubi, bide motak, … lan hauek asko aurreratuta baititugu eta inbentariatzea eta ezagutzera ematea komeni da, balioan jarri eta mantentzeko. Hala ere, bidean beste zerbaitekin topo egin dezakegu eta huraxe izan erakusgai, izan ere, egunetik egunera Itsasori buruzko aurkikuntza berriak topatzen ditugu, Tolosako Artxibo Historikoan, Oñatikoan… gure herria ulertzen eta ezinbestez kontzientzia hartzen laguntzen digutenak.

Anttoni eta biok (Pilare) orain 35 urte hasi ginen Arantzadi Zientzia Elkartean Etnografia eta Antropologia Sailean. Donostian ikasle ginen bitartean bete betean parte hartu genuen proiektu askotan eta gerora hainbatetan kolaboratu. Eta garrantzitsuena ikasi genuen: geurea baloratzen eta geuk aurkitzen eta esperimentatzen, jasotzen eta eskaintzen. Irakasle onak izan genituen eta ditugu eredu, Jose Miel Barandiaran bera (bere etxean urtero bisitan hartzen gintuen) eta gure saileko zuzendari nekaezina, Fermin Leizaola, ikerketa metodologia jakin bat erakutsi zigutenak. Eta oro har, Arantzadiko kide guztiak eta lan egiteko daukagun filosofia: ardura eta konpromisoa izan garenaz, garenaz eta izango garenaz. Eta ekintzailetasuna: “otros lo harán mejor, pero nosotros lo hacemos”. Hau izan zen Telesforo de Aranzadik bere bizitzan izan zuen lema eta askotan bere izena daraman Zientzia Elkarteak erabiltzen duena.

Honekin adierazi nahi duguna da, Itsason jaietan biltzen den hainbeste itsasoar gogoz egoten dela bere sustraiei buruzko jakinminez eta nahi dugula lan hau egiten segi eta partekatu. Eskerrak zuen jakinduria eskaini diguzuen guztioi eta batez ere aurtengo S Bartolometan hainbeste gogoratu zaituztegunoi: Atinzabalgo Lorentzo, Urteagako Joxe, Kattaindegiko Joxe eta Oriko Pedro (2014ko abuztutik hona hil zaizkigunak).

Eta S Bartolome eguna toka jokoarekin ezagutu dugu aspaldian. Ordubiak baziren hasterako eta hiru terdiak bukatzerako. Honetan ere partaidetza gorantz doa urtez urte. Gizon eta emakumeentzako sariak izaten dira eta aurten beste urtetan baino gutxigotan jo zen erdi erdian. Hori horrela lehen sariak banatu ziren baina ez bigarrenak ez hirugarrenak. Irabazlea Egiluzeberriko Mariaje Aldanondo eta Itsasogoeneko Xabat.

IMG-20150825-WA0011

Familia bazkariak egin ondoren, arratsaldeko zazpietarako Ormaiztegin arrakasta handia izan zuten bi gitarrista kontratatu genituen, Iruñako Ghoa flamen rock deritzanak. Eta jendea barra-barra joan zen inguratzen, Ormaiztegitik ezagutzen zituztenak, koadrila osoak, familiak… eta abestiak eurekin batera kantatu: Su ta gar, Sabina, Ertzainak, Peret, de Fito, Ken7 edota Itoiz… edozein. Zenbat kantu eta zenbat txalo!!

WP_20150824_19_35_58_Pro WP_20150824_19_36_38_Pro

IMG-20150824-WA0008  IMG-20150824-WA0010

Zaletuek autografoak eta argazkiak eskatu zizkien…!! eta telefonoak beste nonbaitera eramateko. Bikaina!

Eta hurrengo asteburuan gehiago. Bitartean, mountain bike trabesia prestatu, paella herrikoia etortzen diren guztiei afaltzen emateko antolatu, kontzerturako dantza entsaioak egin, herri kiroletarako entrenamenduak…  Hau martxa!!

————————————————————————————————————–

Eta bigarren asteburuari heltzeko sasoia heldu zen abuztuaren 29an, Mendi bizikleta trabesiarekin. Honen berri btt itsaso gunean jarrai liteke. Aurten ia laurogei partaide eta sekulako beroa izan ziren protagonista. Irabazlea Tolosako Aitor Padrini, bigarren Irungo Ander Labari eta hirugarren Aretxabaletako Haritz Kortabarria. Lehengo neska Azpeitiko Oihana Goenaga eta lehen herritarra Urkulegiko Gorka Sasieta.

IMG_8461 IMG_8465 IMG_8479 IMG_8678 IMG_8727 IMG_8786 IMG_8797 IMG_8804 IMG_8844 IMG_8849 IMG_8919 IMG_8942

Larunbatarekin jarraituz, azken urteotan bezala, paella lehiaketa izan zen eta 15 bikotek parte hartu. Dena ongi joan zen eta epaimahaiak (Ostatuko Manu sukaldaria, Mari Kruz Arantzegi eta Juani Izagirre herritarrak) denak baloratu ondoren irabazleak, iaz bezalaxe, Atingo Maixa eta Luis Angel izan ziren. Bigarrenak Itsasogoeneko Patxi eta Xabat  eta hirugarren Atinbarreneko Kizki eta Unai. Karpape osoa bete zen eta denentzat afaria izan zen, paella, solomoa eta jendeak ekarritako postrekin. Edaria ere banatzen da (helduek 5€ eta gazte-umeek 2€ ordaintzen dute).
IMG_8991 IMG_8995 IMG_9001 IMG_9015 IMG_9017 IMG_9022 IMG_9058 IMG_9063 IMG_9065 IMG_9081

Eta Itzartu musika taldea primeran egokitu zen Itsasoko girora, goizeko ordubiak arte dantzatu genuen.

San Bartolome jaien amaiera hilerrian egiten den mezak markatzen du, gehienon bilgunea. S Bartolome hurrengo igandea, beti ere. Eta jarraian herritarren arteko kirolak. Aurten gaztetxoak ere hasi dira esperientzia hori izaten, barnetik bizitzen, frogatzen.

 IMG_9121 IMG_9136 IMG_9148 IMG_9151 IMG_9155 IMG_9161 IMG_9168 IMG_9173 IMG_9179 IMG_9190 IMG_9222 IMG_9232

IMG_9113

Berrikuntza batekin bukatu ziren frogak: fardo jaurtiketarekin. Ikusten zeudenei ere gonbitea egin zitzaien eta baita parte hartu ere. Bukaeran Juan Luis Zabalo eta Xabat Aranbururen artean izan zen lehia, azken hau gailenduz.

IMG_9266 IMG_9269

Kizkitzan jarraituko du festak… irailaren 8an.