Itsasoko Ostatua

“Itsasoko argia” pintxoa

Itsasoko Ostatua Manu Hernándezen Mairama enpresak  hartu zuen uda honetan eta inaugurazio ekitaldia uztailaren 20an jendetsua izan zuen, izan ere, Ostatua hamar hilabetez itxia egon eta gero, berriz irekita ikusteko irrika bizia baikenuen denok. Ostatuak herriari eransten dion balioa handia da eta beti eskertzekoa.

WP_20150720_20_57_39_ProWP_20150720_004 WP_20150720_20_50_28_Pro  WP_20150720_21_16_56_ProWP_20150720_20_51_07_Pro

Harrez gero Itsasoko festak eta hainbat ospakizun izan dira eta irailean aipatu genuen Kizkitzako festetara lehen aldiz igo behar izan zutela. Hango taberna, parrilla eta bazkariak beti Itsasoko Ostatuaren ardura izan baitira (garai batean bi Ostatu genituenean biak igotzen ziren eta baita Alegiako Landanekoak ere).

Eta Manu Hernándezek Kizkitzarekin izan zuen harreman txundigarria “Itsasoko argia” pintxoan adierazi du, sentsazio guztiak: barneko itsasargia pizturik, goizeko ihintza, bertan eginiko lehen mokadua eta bidean ikusitako ardien oroimena, Kizkitzako belardia, bidezidorretan hankarrastoak eta pagoen zuztarrak. Omenaldi izugarria halako parajeari!!! hunkituta jaso genuen bere hitzetan pintxoaren aurkezpena (Argazkiak: Miryam Galilea)

8“Itsasoko argia” pintxoa. Igandetan izango da berau dastatzeko aukera.

2 7

Manu sukaldaria atalez atal esanahia eta nola prestatu duen adierazten: urdaizazpiko eta gazta kroketa, barazkien krema, onddoena eta tipula xigortua. Segidan halako pintxo orijinala dastatzeko aukera izan genuen bertaratu ginenok.

4  3 WP_20150927_12_48_37_Pro WP_20150927_13_17_10_Pro

Egunkarietan:

http://www.diariovasco.com/alto-urola/201509/29/gustura-dastatu-zuten-herritarrek-20150929001811-v.html

http://goierri.hitza.eus/2015/09/25/itsasoko-argia-izeneko-pintxoa-aurkeztuko-dute-igandean-itsasoko-ostatuan/