Laura Esteve Kizkitzan

Laura Esteve: Kizkitzako margolaria

Ez dakigu beste inon dokumentatuta dagoen, baina 1962 urtetik aurrera Kizkitzako baseliza auzolanean berreraiki zenean, barnea apaintzeko artistak Itsasoko Goikoetxeko Joxe Iza Peñagarikano, arotza, (beste sarrera bat egingo diogu) eta margolari donostiar gazte bat, Laura Esteve, izan ziren.

Laura Esteve (Donostia, 1939) ezagutzeko aukera izan genuen 1996an. Kizkitzan urte horretan auzolanean lan handiak egin ziren: erreteila, kanpoko mahaiak, erretegia eta baita barnea margotu ere.

Atzealdeko pareta osoa hartzen zuenez margolanak, Laura Esteve bera aurkitzea erabaki genuen. Etxetik genekien garai hartan Itsason maistra zen Blanca Esther Imizkoz-en ezaguna zelako etorri zela, eta geure izebak, Feli Lopetegik, irakasle-promozio beretsukoa zenez, bazuen ezagupidea.

Hala, 30 urte beranduago, Donostian aurkitu genuen, bere arte eskola, erakusketa… eta Itsasora etorri zen, urduri eta hunkituta, bere bi ikaslerekin. Kikitzara igo eta denbora luze egon zen bere lanari begira…

Egun osoa lanean jardun eta zuri-beltzean zegoena, koloreztatuta utzi zuen. LAURA ESTEVE Y CIA 96 sinatu zuen. Itsasoko Ostatuan otordu batekin eskertu geneun bere ekarpena.

Artista interesgarri honi buruz gehiago jakiteko: http://www.euskonews.com/artaretoa/0536zbk/curriculum_es.html

Imagen