ABENDUAREN 12an, larunbata, Itsasoko Ostatuaren kanpoaldean OLENTZERO jarri genuen, itsasargia piztuta, eta balkoian, mihura argiztatuta.
Honela eman genion hasiera kantu festari, Gabon kantuen lehen entsaioa segidan eginez. Beste bi egingo ditugu 19an eta 23an, Gabon errondarako eta baita kontzerturako ere (urtarrilaren 3an).