Pablo Uranga Díaz de Arcaya (Gasteiz, 1861 ekaina 26 / Donostia, 1934 azaroa 7), margolariaren lan ugari aurkitzen da Itsasoko elizan.
Parrokiara sartu eta deigarria egiten zaigu erretaularen inguru guztia zenefa gorriztaz inguratua ikustea eta bi alboetan mural bikainak, Azken Afaria ezkerretara eta Familia Sakratua eskuinean.
Waldo Aguiar (1973):
“La pincelada y el caliente colorido es en los cuadros de Uranga, la resultante de su trazo maestro, es decir, rico en sugerencias, estimulante para el pintor que los contempla, y con un contenido apasionado y ardiente que parte directamente de la vibración cordial y no de la repetición ejecutante. Si alguien duda de la facultad colorista de los pintores del Norte, Uranga con su obra, de una infrecuente jugosidad y riqueza, hablada con medios muy simples, disipará esa inseguridad, puesto que su color, siempre superior al valor formal de sus lienzos, justificará por sí solo la altura de su obra”.
Erretaula azken aldiz 1897an zaharberritu zen (1545. urte inguruan Juan de Lizarazuk egina) eta Pablo Urangaren lanen datarik aurkitu ez badugu ere, urte gutxitara hasiko zen Itsason lanean. Gure birraiton-amonek ezagutu zuten eta gogoan zuten eliza osoa apaintzen ibili zen margolari bizkor hura.
Izan ere eliza osoa margotu zuen, aurrealdez gain, albo biak, korua, koru azpia eta baita gangak ere: filakteriak, kerubinak, loreak, aingeruak… Bere artea dimentsioen ezagutzan eta tranpantojoen maisutzan ere bikain ageri zaigu. Hona hemen adibide batzuk:
Pablo Urangak Arabako Arte Ederren Eskolan, 17 urterekin, hasi zuen bere prestakuntza, 1880. urtera arte. Urte horretan Madrilera joan eta San Fernandoko Arte Ederren eskolan osatu zuen bere formakuntza.
Jarraian Parisera bidaiatu eta garaiko beste artista batzuekin harremana izan zuen, Zuloaga eta Rusiñol-ekin, beste batzuen artean. Han bertan, Parisen, bere lehen erakusketa egin zuen, 1897an.
Frantziako egonaldi horrek bere margolanetan inpresionismoa agerian izango du eta gaien aldetik, batik bat, erretratoa, paisaia eta tauromakia landuko ditu.
Crítica anónima (Bilbo, 1934):
“Uranga sigue, como tantos otros, la influencia francesa y se incorpora al impresionismo. Dentro de esta tendencia se desarrolla toda su obra. Pero esto no bastaría para darnos una idea del concepto pictórico de Uranga, porque dentro del impresionismo su arte adquiere un carácter impetuoso y violento muy lejano de la claridad y pulcritud que fue la característica de los maestros de aquella escuela. Para Uranga, la pintura no es un conjunto, un ensamblaje de formas; pero tampoco es más un acorde de tonos limpios y claros. Su pincel es demasiado desenvuelto y demasiado enérgico para someterse a la medida estricta y a la armonización lograda por aproximaciones y superposiciones metódicas. Más que con los dictados de la razón pinta con los impulsos de su formidable temperamento. Así resultan esos cuadros vigorosos en los que los contrastes se funden en masas de color emocionantes y en los que las formas apenas si aparecen delimitadas y separadas por trazos amplios y discontinuos”.
Parisetik Euskal Herrira itzuli zen, baina Segovian, Zuloagarekin batera epe luzeak igarotzen zituen. Zuloagarekin zuen adiskidetasuna handia izan zen eta elkarri egin zizkioten erretratuetan jasota geratzen da lekukotza gisa.
Ondoko hauek Zuloagak Urangari egindako erretratoak dira:
Eta azpian, Urangak Zuloagari eginikoa eta ondoren bere buruari:


Baina Itsason bezala, beste herri askotako elizetan utzi zigun bere lana: Azpeitian, Bergaran, Arrasaten, Elgetan, Tolasako S Frantziskon, Arantzazun, Zaldibian.. Hona hemen adibide batzuk:
Bere margalan erlijiosoen inguruko ikerlan garrantzitsu bat Ignacio Cendoya Echaniz, Arte Historian doktoreak, argitaratu zuen Estudios Alaveses-en, gazterik hil aurretik 1995ean: https://dialnet.unirioja.es/servlet/articulo?codigo=157544
Etengabe ihardun zuen Urangak oraindik katalogatu gabe dauden hainbat eta hainbat lan utzi zizkigun, ikaragarri zabala. Eta 73 urterekin 1934ean Donostiako Loiola auzoan hil zen, bertan eraiki zuen etxean. Teresa Peña margolaria bere iloba-txikia dugu.