Santiago bidea Itsasotik

Santiago bidea Itsason zehar

Gipuzkoako Done Jakue barneko bidea igarotzen da Itsaso ertzetik, lau kilometro eta erdi soilik, baina interes handikoak. Gizateriaren ondare den oraingo bide hau, garai batean garrantzi handikoa izan zen Juzgadu bidearekin bat egiten du, Seguratik hasi eta Idiazabal, Ormaiztegi eta Gabirialdekoek Azpeitira joan behar izaten zutenarekin. Baita Itsasotik Arriaranera doan herri-bide zati batekin eta  Itsasotik Mandubira doanarekin ere bateratzen da. Bestalde, bete betean, Donostia-Arantzazu GR34arekin bat egiten du.

mapa

Izan ere, Itsasoko lurretan ia Mandubiko Bentan bertan sartzen da (S Gregoriotik datorrela, Astigarretan). Mandubiko gaina eta bere Benta, aski ezaguna mendeetan zehar (erromeriak, bolatokia, perratokia, Santiotako Ordiziako karrera, Kizkitzarako ateetako bat…) gaur egun ere jatetxe bikaina izaten darrai eta oso ezaguna. Jarri berria da maskorra bere paretan, Nazario Maizen eskutik, beste hainbat leku esanguratsuetan bezala. Hementxe hasten da gure ibilbidea.

IMG_5108IMG_5088IMG_5089 IMG_5090

Berehala, Mandubizarreko sailak igarotzen dira, abeltzantza ekologikoan diharduena (goiekoharagia.wordpress.com)

IMG_5091 WP_20150417_15_15_33_Pro

Segidan Mandubizelaiko trikuharria adierazita ikusiko dugu (ikus blog honetan duen berariazko sarrera)

IMG_4121 IMG_5092 WP_20150417_15_16_12_Pro

Eta laster bidegurutze garrantzitsua. Aukera ematen digu, denbora piska bat izanez gero, Kizkitzara igotzeko eta hurrengo bidegutzera jeisteko, Altzigarragara. IMG_4130 IMG_4131

Kizkitzara goazela, Amabirjinaiturria ere aurkituko dugu eta Arrobiatik gora ermita, pagadia  eta barne aldean ezagutzen den itsasargi bakarra ezagutzeko aukera izango dugu (ikus Kizkitza blog honetan bertan)

IMG_5229 IMG_5226IMG_5231 IMG_3592   IMG_3610 IMG_7600 IMG_7651

Edota aurrera joan gaitezke, Altziarragako bidegurutzera: Itsasoko gunera edota Santio bidea jarraiki, Ormaiztegi aldera egin dezakegu.

IMG_5235 IMG_5238 IMG_5239 IMG_7581

Egarri izanez gero, Altzigagarrako iturria oso eskura dugu, 1949an urak hartu eta iturri bihurtu zutenekoa, inguru haietako zelaietan eta basoetan lanean zihardutenentzat beti oparo, agortu izandako urterik ez baita gogoratzen.

IMG_5240 IMG_5242 IMG_5244 IMG_5246

Bertatik aukera dago, Itsasoko gunera jeisteko, bertako Ostatua, Pott zeramika tailerra, elizak dituen altxorrak… kilometro batera soilik  (ikus blog honetan atal guztiak).

Eta Done Jakue Bideak aurrera darrai, Itsasoko mendi gain guztietatik igaroz. Lehenbizi Torreburu, orain zelai eder.

IMG_5250 IMG_5254

Laster Imiñarri, bidegurutze garrantzitsua, Juzgadu bidearen eta  Itsasotik gora Intxaurzelaieta, Kortalde eta Albitsuondora doan herri bidearen lotura. Mendeungo lurretan sartu eta ikuspegi paregabea, gain zelai ikusgarrian XVII mendeko eraikuntza, ondare historiko-artistikoa.

IMG_5259 IMG_5258IMG_5261 OLYMPUS DIGITAL CAMERA IMG_5263 IMG_5264

Arrobizabal gaina da aurrean daukaguna (bertako harriz eginak dira Urkulegi, Itzebekoa…). Gain laua honek ere, eta uneoro bidea Arriaran eta Itsaso artean dabil, herri mugarriak alde batean edo bestean. Eta bidean gurdi eta lera arrastoak, Eztalaldeko zozkerakoenak, Mendialdetik belar, gaztain, garo, orbel, inaurkin, ota, egur… ekartzean harrian burdinez zitzelatutako pausoak.

IMG_5265 IMG_5269 IMG_5271 IMG_5272

Beherantz goaz, Urteagako lepora: Aralar ezkerretara eta Aratz – Aizkorri aurrean.

nokia 075 nokia 070  nokia 119IMG_3935IMG_3931

Urteaga Haundiara iritsi gara, iturria mendizaleentzat eta Santio bideko maskorra alboan, Nazario Maizek, Anizeto lagun zuela, 2014ko azaroan eskuzabaltasun osoz jarria (Mandubiko Bentan bezala). Hemendik gure esker ona.

nokia 077                                IMG_4989

nokia 080Hau ere XVII. mendeko egurrezko ondarea dugu. Aurrealdean zurezko arkitektura osoa bistan duena, garai bereko adreiluek tarteak itxiz.

IMG_4120Barazkigintza ekologikoa da bertako jarduera, Zumarraga-Urretxuko Kontsumo Taldearen barazki ekoizle (ikus: http://www.altxaporrutaldea.blogspot.com.es/) eta baita abeltzaintza ekologikoan ere, Mandubizarren ikusi dugun bezala (https://goiekoharagia.wordpress.com/).

IMG_3944

Urteagako lepoa bidegurutze bihurtzen zaigu: Arriaranetik Itsasora datorren herri-bidea, ezkerretara, eta eskuinetara Done Jakue bidearen segida (edo GR34), garai bateko Juzgadu bidea.

Eskuin aldekoa hartu eta Kilometro eskas geratzen zaigu gure herritik Ormaiztegiko lurretan sartzeko. Aizpuru mendia igo beharrik gabe, inguratuz bidea zehar zehar doa, eta panoramika zabala, Izazpi, Beloki, Irimo, Korosti, Aizeleku, Aloña… Aizkorri osoa eta Aratz… eta Etzegaratetik Lizarrusti alderako mendiak. Eta beste hainbeste herri, Ezkio, Zumarraga, Urretxu, Gabiria, Ormaiztegi, Zerain.

WP_20150413_18_52_26_Pro WP_20150413_18_46_36_Pro nokia 088 WP_20150413_18_49_47_Pro

Izagirretxikiko sailetan sartu eta laster inguru horietan ezagunena den iturria ezkerretara aurkitzen da. Leku bitxia da, garai batean, Urteaga, Izagirretxiki eta Izagirreandikoen aska, garbitzeko harria eta egunero pitxarrean etxera edateko eraman beharreko uraren iturburua.

IMG_4141 IMG_4143

Izagirreandia gaur egun txabola da eta etxea Aranaga, Ormaiztegiko lurretan.

Bertan aurkitzen da hiru herrietako mugarria: Itsaso, Arriaran (Beasain) eta Ormaiztegi. 1927ra arte bi herrietakoa (Arriaran Itsasoko parte izan baitzen bi mendeetan zehar, Beasainera lotu zen arte). Mugarriek ere oraindik horrela adierazten dute Itsasoren Y edo I hizkiaz.

IMG_4144 IMG_4145 IMG_4146 IMG_4147

Hemen bukatzen da Itsasori dagokion Done Jakue bidearen ibilbidea, baina aurrera darrai, Ormaiztegi, Mutiloa, Segura, Zerain, S Adrian…