Igandea, 2016ko irailaren 18a. Goizeko 9:00etatik iluntzeko 20:00etara 139 itsasoar 18 urtetik gorakoak Nahi al duzu berriro Itsaso udalerri izatea? galderari erantzuna ematen. Itsasoko Kontzejuko mahai zaharra itzuli da bere jatorrira eta bere gainean gauzatu da, historikoa den herri galdeketa hau.
Guztira 119k iritzia eman ondoren (%85,6), jendaurreko kontaketa Foru Aldundiko Iñaki Elizegiren eskutik. Partaidetza bikaina eta emaitza ere bai. Hona hemen Foru Aldundira Udaletik bidalitako ziurtagiria:
Eskerrak itsasoar guzti guztioi!!! Gure herri honek /herritarrok merezi du/dugu hainbeste eta pausoa eman dugu elkarrekin aurrera egiteko.
Gure oroimena jada gure artean ez zaudetenoi eta egun honekin amets egiten zenutenoi. Baita kanpoan bizi zareten itsasoarroi ere, zuen atxikimendua guztiz garrantzitsua izan zaigu. Eta hainbesteri, zuen aupadak ere indar bihurtu ditugu askotan behar izan ditugunean. Eta prozesua zuzen eramaten eta oinarri sendoak jartzen lagundu digun Juan Landari gure aitorpena eta esker ona, zinez!
Eta hainbat erakunderi eta kontsulta egunean babesa ematera etorritakooi (Foru Aldunditik Imanol Lasa eta Ainhoa Aizpuru diputatuak, Partaidetzarako zuzendaria Joseba Mujika), Batzarkide ugariri, Ezkio-Itsasoko Udalekoei, herri eta auzo txikietatik iritsitako mezuei, adiskide on guztioi… adostasunean eta ekitatean denontzako etorkizun oparoa Itsaso Bherria Talde Eragilea osatzen dugunon aldetik.
