Itsasok badu asko “mobilizatzen” denaren fama. Atal honek horixe jaso nahi du, herritarron parte hartzea, hainbat ekimenetan, ekimen kolektiboetan. Hori ikusi eta ikasi dugu geure etxeetan eta horrela sentitzen dugu, geure etxearen jarraipena dela herria…
Azken urte hauetakoak jasota ditugu jada, baina noizbait aurrekoak ere ekarri behar ditugu hona (Kizkitza berreraiki zenekoa, esate baterako, geure erreferenterik adierazgarrienetakoa…).
Hala ere, berehala datoz aurtengoak, aurtengo auzolanak, udaberrikoa lehenik, gero… hainbeste daukagu elkarrekin egiteko! eta festak, ospakizunak… zer ez ote digu 2015ak emango!