Historia

Itsaso izenaren erreferentzia dokumentalik zaharrena 1399koa da. Gaztelako Enrike IIIaren zedula bat da, zeinetan jasotzen den Areriako Alkatetza Nagusia zein herrik osatzen zuten: Lazkao, Olaberria, Itsaso eta Arriaran.

Hala ere, Areria 1027rako ere bazen, Nafarroako Santxo III Haundiaren garaian, ziur aski eliza zuten kontzeju txikiz osatua. Hipotesi hau erabat baiezta daiteke Itsasoren kasuan. Izan ere, elizak berak duen sarrera nagusia 1300. urtean eraikia da eta ziurrenik aurrez zen beste eliza erromaniko baten gainean.

IMG_4798IMG_4799

1461ean Gaztelako Enrike IVak eta 1476an Errege Katolikoek Areriako herriei eskumena eman zien euren alkatetza propioa izendatzeko, diru-arka izateko eta justizia kudeatzeko.

IMG_4800 IMG_4801

1525ean Itsasoren udal autonomia hazi egin zen Lazkaoko jauretxearengandik urrunduz, eta bere baliabide ekonomikoak kudeatzeko ahalmenari esker elizaren handitzea eta hornitzea eman zen garai horretatik aurrera.

Areriako Alkatetza Nagusian ere parte hartzen jarraitu zuen, hasierako herriekin batera eta beste batzuk ere epealdi batzuetan parte zirelarik. Honela Batzar Nagusietara prokuradorea bidaltzeak gastuak banatzea zekarkien. Alkatetza horretan alkate izendapenak txandaka egiten zituzten.

IMG_4842

Aipagarria da ere Kizkitzako ermitak izan duen garrantzia historian zehar. Honen lekuko Clemente XIII Aita Santuak 1767an Kizkitzako Kofradiaren kideei eman zienalkatea e.a.

“jubileo perpetuo” delakoa. Garai hartan Francisco de Sarriegui zen Itsasoko alkate.

Kofradiari esker 1768ko Itsasoko biztanle gehienen errolda (330 inguru) jasoa dago, Miguel de Iza alkate zelarik.

1768 kofradeak 1kofradeak 2kofradeak 3

Eta aurrerago, 1787an, Kofradian inskribatutako Itsasoko baserrien izenak ere bai.

1787 baserriak

1860. urtera arte Itsasok Areriako Alkatetza Nagusian parte hartze esanguratsua izan zuen, berari zegozkion Gipuzkoako Batzar Nagusietarako ordezkarien txanda kopuruak erakusten duten bezala. Esan behar da, izan ere, Arriaran bere parte izan zuela 1927an Beasainera elkartu zen arte. Garai horretan udalaren zigilua zortzi puntako errubi erradiatua izan zen.

IMG_4840IMG_4835Imagen

Aurrerantzean lis lorea.

????????????????????????????????????

Eta Itsasok bere historian zehar, 1962ra arte,  “Goiko Ostatu” bezala ezagutzen den Kontzeju eraikinean izan bazuen udaletxea, 1962an udaletxe berria egin zen gaur egungo Ostatuaren goiko solairuan.

IMG_5523

Eta handik gutxira, Gipuzkoako beste herri batzuekin gertatu bezala, arazo ekonomikoak argudiatuz, Francok 1964ko azaroan sinatutako dekretuz, Ezkiorekin batera udalerri bat osatzera behartua izan zen.

IMG_4823 IMG_4826 IMG_4827

Horrekin batera, herriak galera abidura handiz jasan zuen, bi eskolen itxiera eta zerbitzu ezarengatik biztanleriaren jaitsiera bortitza, 215 biztanle galduta, 1965etik 2000ra bitarte.

Azken hamarkada honetan, berriz, errekuperazioa dator, belaunaldi berrien etorkizun itxaropentsua eta berriro ere Itsasok bere udalerri iIMG_4828zaera berreskuratzearen aldeko ekimena, ItsasoBherria Udalerria berreskuratzeko Elkartearen bidez. Honen ondorioz, behin Bideragarritasun ekonomikoa eta juridikoa aldekoa izanda eta Ezkio eta Itsasoren arteko Estipulazioak 2016ko martxoaren 3 onartuta, itsasoarrok 2016ko irailaren 18ko kontsultan aldeko %76k bozkatuta, Foru Aldundiak 2016ko abenduaren 21eko Foru Dekretuarekin onartu zuen Itsaso berriro Udalerri izatea.

dekretua-argazkia

Eta 2017ko urtarrilaren 13an Udala Eratzeko lehen Udalbatza burutu zen.

img_4700

Ordudanik udalerria indarrean da bere aurrekontu, partaidetza gune, udal batzorde, inbertsio eta abarrekin. Hala ere, Estatu mailan Entitateen Erregistroan alta emateko garaian izan den ukapenak, Foru Aldundiarekin batera, kontentziosoaren bidea egin beharko du.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s