Atal honetan Itsasok duen Ondare Artistiko-Historiko erlijiosoa (Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak katalogatuak) zerrendatuko dugu eta atal bakoitzaren garapena berariazko sarreretan eskegita aurkituko dugu. Izan ere, Itsasok katalogatua duen ondare erlijiosoa ere oso zabala da. Honek historian zehar izan duen garrantziaren tamaina adierazten du eta gaurdaino kontserbatzea ere lortu dela, hein handi batean.
ONDARE ERLIJIOSOA:
-Itsasoko S Bartolome Eliza:
- Sarrera gotikoa (1300.ekoa)
- Erretaula Nagusia (Juan de Lizarazu,1540)
- Miguel de Salezan-en zutabe, ganga…
- Sakristia (Carrera)
- Erlojua
- Eserlekuak, egurrezko zorua (hilobiak)…
- Pablo Urangaren margolanak
-Alegiako Madalena Eliza: XVII. mendeko sarrera atea, Madalena irudi zaharra.
-Kizkitzako ermita, pagadia eta itsasargia
-San Lorentzo baseliza
-Hilerriko gurutzea