Itsasoko Udal Batzorde irekiak

Itsasoko Udaleko Batzorde irekien elkartzeko hurrengo data eta azterlanen zerrenda eguneratzen joango gara, nahiz eta maiztasuseiluana, oro har hamabostetik behingoa izango den (baina gerta liteke opor edo jai-egunengatik aldaketak izatea):

BATZORDE

LAN TALDEAK

Ekimen sozio-kulturalak Azpiegiturak eta ingurumena Komunikazioa, partaidetza eta gardentasuna
EGUTEGIA azaroaren 3a, ostirala azaroaren 4a, larunbata
 urriaren 31a,
asteartea
ODUTEGIA  19:00  19:00  19:30

Aurreko saioetako aktak eta aztergaiak esteka honetan aurki daitezke:

Urriaren 2. hamabostaldiakoak

Urriaren 1. hamabostaldikoak

Iraileko 2. hamabostaldikoak

Iraileko 1. hamabostaldikoak

Uztailekoak

Ekaineko 2. hamabostaldikoak

Ekaineko 1. hamabostaldikoak

Maiatzeko 2. hamabostaldikoak

Maiatzeko lehen hamabostaldikoak

Apirilekoak

Nahi duzuen itsasoar guztiok parte hartzera gonbidatuta zaudete!!

Mila esker,

 ITSASOKO UDALEKO BATZORDE KUDEATZAILEA

Itsasoko udal aurrekontuak

2017ko apirilaren 8a, larunbata. Udalak Ez Ohiko Bilera deitu du aurtengorako izango dituen diru-sarrerak, gastu finkoak eta inbertsiotarako geratu den diru kopurua, banan banan ezagutzeko, aztertzeko eta aurreikuspenak baloratu eta proposamen berriak egiteko.

IMG_5523

Udalak gardentasunean jarriko du indarra, izan ere, gardentasunik gabe zail da partaidetza bultzatzea. Eta web orria martxan denean, atal berezia izango du printzipio honek.

Bileran, lehenbizi, kontrastatu zen Siadecok eginiko Bideragarritasun ekonomikoan jasotako atal bakoitza gaur eguneko kopuruekin eta, bataz beste, aldaketa esanguratsurik ez dago sarrera-irteeretan. Hona hemen datuak:

siadeco sarrerak 1

Eta aurtengorako egiten den Sarrera arrunten aurreikuspena honako hau (6.000 € aldeko):

sarrerak 2017

Gastu finkoen aurreikuspena, berriz,  Siadecok honela garatu zuen:

Siadeko gastuak 1

Eta 2017rako aurreikuspena honako hau (biak ere oso antzerakoak):

gastuak 2017

Ondorioz, sarrera eta gastu arrunten diferentziagatik, 82.000€ inguru ditugu inbertsiotarako. Aurten honi gehitu behar zaizkio Ezkio-Itsasoko Udalaren gerakinetik Itsasori dagozkion 170.563,23€. Horiez gain, espero da hainbat deialdietatik diru-laguntzak eskuratzea, aurreikusten ditugun Landa-bideetako 30.000 euroez gain.

Alde batetik, Alegian orain bi hilabete eginiko planteamendu estrategikoan jasotako proposamen guztiei hasierako urratsak ematen hastea:

  1. Jolas Parke berria egin (adin guztietarako), barneko plazatxoa eserlekuekin eta iturria bertan.
  2. Frontoian hondatutako sareak kendu eta kanpo pareta garbitu. Kantoiko farola berritu. Frontoiaren erabilerarako ordenantzak eta araudia berritu.Alegia proiektua
  3. Irisgarritasun ranpa Elkarterako eta komun eta dutxa publikoak eraiki.
  4. Eliz-ataria margotu eta tabloia jarri (auzolanean eginak) eta autobus parada eskatu eliz-atarian.
  5. Konektibitatea (gela bat prestatu) eta elkartzeko espazio bat.
  6. Plazako hesi apurrak erretiratu (Auzolanean egina) eta Landa eta Ostatuzar arteko hesia kendu eta berritu (aurrez jakin behar da dagoena nork egin zuen).
  7. Bolatokiaren aukera aztertu.
  8. Plaza zati bat baldosatu, aparkaleku aukera berriak aztertu…

Eta Itsason, Foru Aldundiko teknikoak Ostatu eta oraingo Udalaren eraikina eta Goiko Ostatua (Kontzeju Zaharra) aztertzen ari dira, garrantzitsua baitzaigu jakitea, behar ditugun zerbitzu guztiak kokatzeko, eraikin hauek teknikoki aurrez zein aukerak dituzten jakitea.

Hori dela eta, lehenbizi, momentu honetan Udal aretoak ekipatuko dira, plano honen arabera antolatuak:

itsasoko udala planoa
  1. Konektibitatea, Web orria (www. itsaso.eus), Iragarki tabloiak.
  2. Hiru aretoak antolatu: harrera, idazkaria, gizarte-langilea, alkatetza, udal-batzaren aretoa eta artxibo historikoa.
  3. Espazio berri bat KZgunea eta liburutegi digitala.
  4. Sarrera egokitzeko proiektua, irisgarritasun bermeak, baita jolas parkera ere (berritu beharra).
  5. “Udaletxea” zeramika letrekin izendatu.
  6. Baliabide informatikoak eta inpresora -fotokopiatzailea.
  7. Herri Batzarrak egin ahal izateko aretoa, korupea prestatu (Parrokiarekin hitzarmena).
  8. Teilatua isolatuz berritu: Era integralean eraikuntza berregokitu, goiko ganbaran dagoen tokia erabili ahal izateko (igogailuarena non baloratu).
  9. Goiko Kontzeju etxearen eta Ostatu eraikinen erabilera eta bideragarritasun teknikoa aztertu.

Azkenik, laster hainbat herri-bidetan konponketak egingo dira, horretarako izan den diru-laguntzen deialdian eskaera egina baitaukagu: Ariola bidea hormigoitu (Ezkioko Elormenditik, Ariolako bide-gurutzeraino) eta Eztalagoiti gainean izandako lubiziagatik eskoilera egin.

Horiez gain, beste bi jakinarazpen egin ziren, hala nola, astelehenean, hilak 10, Itsasoko Udal Batzorde buruak Foru Aldundian izango duen bilera, Madrilgo Entitateen Erregistroari egin beharreko errekerimenduaz (jada prestatuta) eta Foru Aldundiak gure Dekretuagatik Bilboko Auzitegian duen Kontentziosoaz.

Azkenik, asteartean, hilak 11, Osoko Bilkura izango denez, gai guztien aurre-ezagutza partekatu zen:

Osoko bilkura apirilak 11

Auzolanik jendetsuena 2017-04-01

Azken urteotako Auzolanik jendetsuena izan da Udaberriko hau.  “Hau da gure herriko altxorra!” zion partaide batek lanak bukatu ondoren talde guztiok Ostatuan elkartu ginenean. Adin guztietako jendea, 55 lagun, eguraldiari beldurrik gabe elkarren artean goxo.

Hainbeste jenderen artean, aurreikusitako lan gehientsuenak burutu ziren eta baita beste batzuk egin ere. Hala ere, batzuei amaiera eman behar zaie oraindik eta beste batzuk azaldu ere azaldu ziren (hurrengotarako):

  • Atzeko pareta pikatu zen eta raseatzeko geratu da.
  • Ateak eta leiho guztiak barrutik margotu  ziren.
  • Erretegia konpondu eta teilatua berrikusi zen.
  • Barruko argi-fokoak aldatu (Led-ak jarri) ziren.
  • Ezker tranpaleko baranda eta eskailera konpondu ziren.
  • Tabernako fregadera berritu zen eta apalak hurrengo batean jarriko dira.
  • Pagadian eroritako pagoa txikitu zen baina euriagatik ez zen egurra eraman.
  • Kizkitzan aurreikusi gabeko beste lan batzuk ere egin ziren: Altzigarragako iturrirako seinaleak egin, leihoetako barroteak margotu, sakristiakoa atea, zirioaren oina e.a  eta antenatik gorako zuhaitzak kimatu.
  • Alegiako eliza-ataria margotu zen.
  • Alegiako lorategia desbrozatu eta loreak landatu ziren.
  • Alegiako plazako hesi apurrak kendu ziren.
  • Udal informazio-tabloiak jarri ziren (Alegian, Errebueltan, Udaletxean eta Mandubian).
  • Itsusturri desbrozatu eta landareak sartu ziren.
  • Udaletxeko balkoiko landareak berritu eta baita elizataria ere lorez apaindu zen.

 

Elkarlana bukatu ondoren, egindakoa ospatzeko,  21:00etan, Itsasoko Ostatuan Manuk prestatutako afariaren inguruan gehienok elkartuko ginen, familia giroan pozik.

Udalaren jakinarazpenak 2017.1

Itsasoko Udala eratu zenetik, laster lehen hiruhilekoa betetzera doan honetan, hainbat jakinarazpen denon eskura jarriko ditugu (nahiz eta itsasoarrak jada martxoaren 5eko Herri Batzarrean, zein hainbat komunikazio prozeduren bidez jasoak dituzten):

A) Martxoaren 3an Madrilgo Entitate Lokalen Erregistroan uko egin zitzaion Itsaso inskribatzeko eskaerari,  Espainiako Legediak ezartzen dituen 5.000 biztanle ez dituela  esanez.20170305_120938

Egun berean eta azken orduan errekurtso bat jaso zuen Aldundiak foru dekretua-rekiko. Martxoaren 3an jaso zen berez, baina otsailaren 21eko datarekin (errekurritzeko zegoen azken eguna).

Horren ondorioz denon ezagutzarako, martxoaren 7an Gipuzkoako Foru Aldundiko Diputatu eta Zerbitzu juridikoekin elkartu ondoren, bi mezu helarazi genituen:

  1. Gipuzkoako Foru Aldundiak Itsasok duen Udalerri izaerarekin aurrera jarraitzeko adierazi zigula, ari garen bide honetan. Madrilgo Erakunde horrek ez du inongo “botere konstitutiborik”. Ahalmen hori jada Gipuzkoako Foru Aldundiak eman digu eta atzera ezina da. Izan ere, Gipuzkoako Foru Aldundiak erabateko eskumena du bere lurraldeko udalerriei buruzko araubidea zehaztu eta kudeatzeko.seilua
  2. Beraz, Foru Aldundiarekin batera egin beharreko prozesua jarraituko dugu eta zerbitzu juridikoak martxan jarri dira, Euskal Foru Aldundiek dituzten eskumenak ere ezbaian jarri baititu errekurtso honek.

Hori dela eta, kezka  iturri izan den egoera honen aurrean, lasaitasuna adierazi genuen eta Herri Batzarrean azaldu bezala, abiatutako bidea pausoz pauso egiten segituko dugula.

B) Horrenbestez, Udalak abian dituen ekimen eta egitasmo guztiekin aurrera darrai eta udal batzordeak irekiak ere funtzionamenduan. Honako hauek:

BATZORDE

LAN TALDEAK

Azpiegiturak eta ingurumena

Koord.: Gorka eta Maixabel  

Komunikazioa, partaidetza eta gardentasuna

Koord.: Anttoni eta Xabier

Ekimen soziokulturalak

Koord.:  Josemari eta Xabier

HELBURUAK

– Herriko seinalitikak aldatzeko txostena egitea (bidalita)

-Arau subsidiarioak aztertu eta berregitea

-Argindar faktura publikoak errebisatu eta egokitzea

-Udal eraikina hornitzea

-Alegiako proiektua aurrera eramatea

-Bide gorriaren trazatuaren bideragarritasunaren jarraipena egitea

-Zaborraren bilketa hobetzeko ekintzak proposatzea

– Herri bide, mendi bide eta baserri bideen erabilera eta mantenua arautzea

– Biztanleek udal informazioa nola jaso nahi duten jakiteko, txantiloi bat prestatzea, zertarakoa garbi azalduz: guztietara iristen dela bermatzeko, datu basea izateko, efikazia eta interakzioa bermatzeko, …)

– Iragarki taulak non jarri aztertzea.

– Kanpo eta barne komunikazioaren ardura hartzea: komunikabideak,, web orriaren gauzatzean behar den kontrastea egitea eta gerora eguneratua izatea.

-Artxibo historikoaren indizea erabiliz, Itsasokoa ekartzea eta kokatzea

– Auzolanen planifikazioaren hausnarketa: maiztasuna, aurrekontuak, aseguruak, …

– Udaberriko auzolanaren antolaketa: Kizkitzan, Alegian eta Itsusturrin

-Hurrengoetarako: Kizkitza, Alegia, Mandubia

– Kultura agenda, urteko aurreikuspena egin: tailerrak, festak, auzolanak, ume-gazteentzat aisialdia (uda eta oporretan), ondarea, ikastaroak, azoka, Gabonak, Santa Ageda, Matximenta,..

EGUTEGIA Bilera eguna: martxoaren 18a, larunbata

Ordua: 18:30

Maiztasuna: Hamabostero

Hurrengo bilera eguna: apirilaren 4a, asteartea

Ordua: 19:30

Maiztasuna: Hamabostero

Bilera eguna: martxoaren 31a, ostirala

Ordua: 19:00

Maiztasuna: Hamabostero

C) Udal aurrekontuak apirilaren lehen hamabostaldian Osoko Bilkuran erabaki ahal izateko, apirilaren lehen egunetan Ez Ohiko Bilera bat deituko da Udaletik. Laster honi buruzko informazioa eskegi ahal izango dugu.20170305_120611

D) Bestalde, www. itsaso.eus web diseinuan urratsak ematen ari gara eta baita itsasoar guztion artean komunikazioa bermatzeko paperezko zein digitalean erabilgarrien eta iraunkorren diren bideak zehazten.

E) Urte osoko ekimen sozio-kulturalen lehen aurreiskuspena burutua dugu, hainbat berrikuntza txertatuz. Egutegia betetzen ari gara eta bihar udaberriko auzolana partaidetza handiarekin burutuko dugula espero dugu. Astean zehar hainbat prestaketa lan egin ondoren, gaur iluntzeko 19:00etan azken ikutuak emateko  “Ekimen sozio-kulturalen” Batzorde irekiaren bilera dugu.

F) Azpiegituren Batzordean Arau Subsidiarioak aztertzen hasiak gara, Itsasoko ikuspegitik  eta orain urte gutxi eginiko plan estrategikoan jasotako printzipioetatik gure lurraldea begiratzen.

IMG_5965G) Eta berri pozgarria da aurtengo urtean zehar Itsasoko Erretaula Nagusia  errestauratua izango dela,  eta prozesu guztiaren jarraipena egiteko, laster berariaz Batzordea osatuko da. Jada gaia, Alegian martxoaren 19an eginiko Parrokia Batzarrean jorratu zen eta Aldundiko Ondarearekin eta enpresa espezializatuekin lehen urratsak ematen ari gara.

Koplak: 2016ko urtekaria

KOPLAK  EGITEKO  TAILERRA  eta  EMANALDIA SANTA AGEDA BEZPERAN

Itsasoko Udalaren herritarren partaidetzarako lehen ekimenetako bat, Santa Ageda bezperarako, bertakoen ekarpenez, 2016a gogoan izateko helburuarekin, Koplak sortu eta eskaintzeko tailerra antolatzea izan da.

Izan ere,  Udalari dagokio kultura-jarduerak antolatzea eta baita euskararen erabilera sustatzea ere. Guzti honengatik, deia zabaldu du adin guztietako herritarrei ekimen honetan parte hartzera (urtarrilaren 28an eta otsailaren 4ean).

Lehen saioan, 2016a errepasatu eta gertakizunen aukeraketa egin ondoren, honako argazkietan biltzen direnei koplak  egin zitzaizkien:

koplak-2017

Eta tailerretako emaitza, lan profesionalagoekin osatuta (bertsolariak eta argazki-bideo-koplen muntaia eginez),  Itsasoko Ostatuko jangelan eskainitako emanaldian  artxibo honetan jasoa geratzen da, urtekari gisa denon eskura:

https://www.dropbox.com/s/k5ghwwex5zypa3a/Koplak%202017%20Itsaso.pdf?dl=0

Eta bukatzeko, Itsason azkena ezagutu genituen kopla kantarien argazkiak:

 

Ostatuko Inixio, Goikoetxeko Joxe eta Pedro, Atingo Felix eta Esteban, Itsasogoeneko Inixio, Urkulegiko Juanmiel, Baztarretxeko Pako eta Ezkioko Arantzaditxiki bertsolaria. Urtea: 1980 ingurukoa.

Eratu da Itsasoko Udala

Itsasoko Udala berriz eratzeko eguna, 2017ko urtarrilaren 13a izan da, ekitaldi instituzional bezain hunkagarrian.

Argazki hauetan Osoko Bilkurak izan zuen sekuentzia, eta herritarren parte-hartzea zein berariaz egun historiko honetara gonbidatutakoena jaso nahi dugu, izandakoaren lekuko.

img_4700 img_4677 img_4703 img_4681 img_4720 img_4729

Jarraian, Gipuzkoako Foru Aldundiak argitara eman duen bideoa:

Eta Gotzon Aranbururen ekarpena GoierrikoHitzan:

Itsasoko Udala Eratzeko Bilkura

Urtarrilaren 13an, ostirala, 19:00etan, UDALA ERATZEKO OSOKO BILKURA ospatuko dugu ITSASON.
aginte-makila-2
Ekitaldiak honako egitarau hau izango du:
  1. Ekitaldiaren aurkezpena eta gonbidatutako Erakunde eta hainbat Udaletako Ordezkariei eta herritarrei harrera egitea.
  2. Adin-Mahaia osatzea.
  3. Batzorde Kudeatzailea eratzea eta karguaren jabetza hartzea.
  4. Batzorde Kudeatzailearen Presidentea hautatzea.
  5. Presidente hautatuak kargua onartzea.
  6. Itsasoko Batzorde Kudeatzaileko presidente hautatuakEzkio-Itsasoko alkatea izan denarengandik Itsasoko aginte-makila jasotzea. (Ikus argazkian Itsasoko makila historikoaren burua bere inskripzioarekin)
  7. Batzorde Kudeatzaileko presidentearen hitzak.
  8. Ohorezko aurreskua.
  9. Ostatuko jangelan ospakizunaren amaiera.

Itsasoko herritarrok Udalerri izaera berreskuratzeko prozesuan lankide izan ditugun erakundeetako ordezkariak gonbidatu ditugu eta baita Itsasoren mugakide diren herrietako alkate eta auzo-alkateak ere. Egun pozgarria eta historikoa itsasoarrontzat.

Hemen azpian, batzorde kudeatzaileko kideen izendapena, urtarrilaren 12an argitaratutako Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean. Zuzen asko bertan jasotzen da, itsasoarrok aukeratu genituen ordezkariak direla Foru Aldundiak izendatu dituenak “…guztiak ere itsasoarrek aukeratutakoak izan direnak…” (6. paragrafoan). Hautaketa hau 2016ko azaroaren 6an burutu zen. Ikus:

gipuzkoako-aldizkari-ofiziala01 gipuzkoako-aldizkari-ofiziala02

 

“Errementari” filma Itsason

Itsaso berriro ere beste pelikula baten eszenatoki izan da. Aste honetan zehar Errementari filma grabatzeko lan ugari egin ondoren, atzo izan zen errodaje eguna, hainbat herritarrek ere parte hartuz, Aundiya-n bezala.

Ikus berria esteka honetan

errementari-kartela

Paul Urkijo gasteiztarra da zuzendaria eta bere lehen filme luzea izango da. Ezaguna da bere laburmetraiagatik:  Jugando con la Muerte  edo  Los monstruos no existen, biak ere fantastikoak.

Oraingo Errementari pelikula euskaraz ari da egiten eta testua Asier Guerricaechevarría-rekin batera idatzi du, ezaguna den Patxi Errementeria ipuinean oinarrituta:

PATXI ERREMENTARI, GAIZTO ETA BIHURRI

 Patxi errementaria erabateko gaiztoa omen zen. Behingo batean infernuko deabru bat bidali omen zioten Patxi infernura eraman zezan. Hala, deabru hori goizean Patxiren sutegian agertu omen zen. Patxi han ari zen lanean, aldian behin txingura gainean mailuka edo auspoari eraginez txingarrak astintzen, aizkora, besara-hortz eta antzeko burdin tresnak surtan lantzen.

–Egun on –esan omen zuen deabruak.

–Baita hiri ere.

–Egundainoko gaiztoa haizela eta, inpernura eramateko asmoz etorri

 nauk.

–Ez duk gaizki esana. Lehenengo gosari-mokadua egin dezagun.

–Beno ba.

    Eta hala joan omen ziren gosaltzera. Biak mahaian jarri omen ziren, eta baita gosaldu ere.

   Gosalondoan jeiki omen zen Patxi errementaria eta deabruari honela esan omen zion: Bai, oraintxe abia giztezkek.

    Deabrua hasi omen zen nagiak ateratzen bezala; baina ezin omen zen inola ere jaiki. Mahai alderdi hura pikeaz igurtzita omen zeukan Patxik, eta hantxe erantsita gelditu omen zen deabru gizarajoa.

    Patxik bertan eduki omen zuen deabrua hiru urtetan, harik eta suaz berotuta pikea urtu zion arte.

    Deabruak bere burua libre ikusi zuenean, laister aldegin omen zuen handik, Patxiri gehiago erreparatu gabe. Patxik berriz, gero eta gaiztakeria haundiagoak egiten jarraitu zuen.

   Halako batean infernutik beste deabru bat bidali omen zioten, infernura eraman zezan.

    Aurreko deabruak esan omen zion bigarrenari: motel! Patxik mahian jartzeko agintzen badik, ez hadi jar!.

Bigarren deabru hori goiz batean Patxiren sutegian agertu omen zen.

–Egun on–esan omen zion Patxiri.

–Baita hiri ere.

–Gaiztakeria gogorrak egiten omen dituk munduan, eta infernura eramateko

 ordena diat.

–Ez duk gaizki esana. Lehenengo gosari-mokadua egin dezagun.

–Joan gintezkek.

Biak Patxiren sukaldera sartu omen ziren.

–Jarri mahaian, adiskide –esan omen zion Patxik deabruari.

–Ez, ez zeukat mahian jarri beharrik.

–Etzan hadi orduan, nik gosaldu bitartean, horko zizailu horretan, hainbes-

 teko bidean etorrita nekatuta egongo haiz eta.

–Ondo esana duk. Eta hala etzan omen zen zizailu gainean.

    Patxik gosaldu zuenean, bai, oraintxe joan gintezkek, esan omen zion deabruari. Baina deabruak eginahalak eginagatik, ezin omen zen jaiki zizailu gainetik. Zizailua ere pikeaz igurtzita eduki Patxik.

    Eta han eduki omen zuen hura ere hiru urtetan, harik eta azkenik, pikea suaz urtu zion arte. Askatu zenean, hankak arin zituela aldegin omen zuen infernura deabru gizarajoak. Patxi errementaria berriz ere munduan geratu omen zen. Eta lehen baino gaiztakeria haundiagoak egiten.

   Patxirena ez zela gizabidea eta berriz ere infernutik beste deabrua bidali omen zioten.

Hirugarren deabruari honela esan omen zioten aurreko biek:

–Motel! Patxi mahaian jartzeko agintzen badik, ez gero jarri; ezta zizailuan

 etzateko esaten badik ere.

–Ondo zegok –esan omen zuen deabru hark, eta mundura aldegin.

Halako goiz batean, deabrua Patxiren sutegira sartu eta egun on esan omen zion.

–Baita hiri ere.

Gaiztakeriari erabat emanda hagoela ziotek denek. Ez al duk honela?

–Ez duk hori egia.

–Bada, nik hi infernura eramateko ordena diat, eta joan egin beharko diagu.

–Ez duk gaizki esana. Baina lehendabizi gosari txikia egin dezagun behinik-

 behin.

–Jan genezake.

Sukaldean sartu zirenerako, jarri mahaian, esan omen zion Patxik.

–Ez, ez zeukat jarri beharrik.

–Etzan hadi orduan horko zizailuan, hainbesteko bidean etorrita nekatuta egongo haiz eta.

–Ez, ez netxok nekatuta.

–Motel!, igo hadi orduan hor atariko piku gainera eta jan ezak nahi duan adina piku, nik bizigarri pixkat hartu bitartean. Pikuak ederrak zeudek eta.

–Bai, horixe egingo diat. Ondo esan duk.

Deabrua piku gainera arin igo omen zen.

    Gosari txikia egin zuenean, atarira atera eta deabruari deitu omen zion Patxik.

   Baina deabrua ezin omen zen jeitsi. Pikua ere pikeaz eginda egon eta deabrua han erantsita gelditu omen zen.

Eskolume guztiek egunero harrika egiten omen zioten deabruari.

    Hau deiadarka aritzen omen zen; baina Patxik entzungor egiten omen zuen, eta hiru urtez bertan eduki, harik eta pikea suaz berotu eta urtu zuen arte.

    Orduan, Patxirekin egoteko gogorik gabe, deabruak presaren presaz aldegin zuen. Errementaria berriz ere munduan gelditu zen.

     Denbora joan eta denbora etorri, azkenean Patxiri ere heriotze ordua iritsi zitzaion.

    Hil ondoren, mailua, burruntzia eta tenazak hartu eta infernuko bidea hartu zuen.

Mailuaz infernuko atea jo eta barrutik:

–Nor da?

–Patxi errementaria –bere erantzuna.

     Hau entzutean deabru guztiak ateari eustera bildu ziren, Patxi errementaria sar ez zedin.

     Deabruetako bat, errementaria ezagutuko zuela eta, ate-zulotik begira jarri zen. Orduan, Patxik burruntzia erabiliz begia atera omen zion.

    Beste deabruak, hitzetik ezagutuko zuela eta, belarria jarri omen zuen ate-zuloan. Errementariak tenazez baliatuta belarria kendu omen zion.

   Azkenean, infernuak ez zuela hartzen eta errementariak zerura jo omen zuen.

Jo zuen zeruko atea eta San Pedro-k galdetu omen zion ea zein zen.

    –Patxi errementaria –erantzun omen zuen eta San Pedrok ez zion zeruran sartzen utzi nahi.

Orduan, andere zahar bat azaldu zen ate ondoan, eta Patxi errementaria ikusi zuenean oso larritu zen, eta berebiziko ondoesanez errementariari hasi zitzaion gizon benetan ongilea zela esanez, beldurrak eraginda noski.

   Honelako gauzak entzunda, San Pedrok zeruko ateak ireki zituen eta errementaria sartu. Patxi errementaria zeruan aurkitzen da.

JM. BARANDIARANek jasoa

Itsaso berriro Udalerri gaurtik!!!

Atzoko egunez argitaratu zen Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean 2016/20 Foru Dekretua  Itsaso Ezkio-Itsaso udalerritik banandu eta udalerri independiente gisa eratzea onartzekoa. Zortzi orri luzeetan prozesu honen jatorria eta ibilbide juridiko osoa jasotzen da, baita estipulazio eta aurrerantzean eman beharreko urratsak ere.

dekretua-argazkia

Atzo, abenduaren 21, behin argitara emanda, ospakizun eguna izan zen gure herrian, eguerdian kanpai guztiak elkarrekin bueltaka eta itsasoarrak hunkituta, Itsasokoak, Alegiakoa, Kizkitzakoa eta San Lorentzokoa.

Eta iluntzean ekitaldia Udal Aretoan: dekretuaren irakurketa kolektiboa, poesia, musika eta bertsoak tartekatuz. Argiak eta suziriak eta Ostatuko jaki goxoak poza eta ilusioarekin bat eginda.

AHAZTU EZINAK,

OROITU EGINAK,

BILDU ETEKINAK.

EHUNDU HARREMANAK,

LANDU AHALMENAK,

GOZATU EGUNAK.

Udaletxea prestatzen

Laster argitaratuko da Itsasok berriro Udalerri izaera berreskuratzeko Foru Dekretua. Aste honetan izan liteke. Asteburuan, Itsasoko Udaletxeko altzariak zirenetako batzuk berriro bere tokira ekarri eta txukundu ditugu udal aretoak hornitzen hasiz.

Itsasoaren urdina hosto zahar artean nola,

ager dadila bizi-berria Herri honen bihotzean

20161217_184716

Bi areto altzariekin, bata Kontzeju zaharreko mahaiarekin eta bestea 1962an Udal Areto berri honetarako propio egin zirenekin . Gogoratu Udaletxe berri hau 1962an inauguratu zela eta bi urte eta erdira itxi. Dituen hiru saloiak egoera onean kontserbatzen dira eta bertantxe izango dugu Udaletxea berriro.

20161217_184640

Udal batza biltzeko gunea20161217_184650

20161217_184709

20170131_175537

Eta hau da betidaniko Itsasoko Udaleko Mahaia. Goiko Ostatu Zaharrekoa (Kontzeju etxekoa). Irailaren 18an egin genuen Herri-kontsultarako ekarri genuen berriro Itsasora. Gure ikurretako bat da. Itsasoko udala berriro eratzeko lehen Osoko Bilkura ere honen inguruan burutuko da.

Eta honekin batera, Kontzeju Zaharreko armairu         eta   baita    diru-arka  ere dena  (5  giltza-sarrail dituena),  berriro Itsason da!