Beste pelikula bat Itsason

Ez da urte asko La Buena Nueva (Helena Taberna, 2008) film ezaguna Itsason grabatu zela, protagonista nagusienak Unax Ugalde, Bárbara Goenaga, Mercedes Sampietro, Guillermo Toledo, Joseba Apaolaza, Maribel Salas, e.a izan zirelarik.La buena Nueva Itsason

Eta aurretik Bosque de sombras (Koldo Serra, 2006) San Lorentzo bidean dagoen Usabiaga Saletxen. Bertan parte hartu zuten nazioarteko aktore oso ezagunak Gary Oldman, Paddy Considine, Virginie Ledoyen, Aitana Sanchez-Gijon eta Lluis Homar izan ziren.

bosque de sombras

 

Oraingoan Altzoko erraldoiaren bizitzan oinarritutako filma izango dugu gure artean: eleicegui.pngAUNDIYA

Zuzendariak: Aitor Arregi (http://www.berria.eus/blogariak/zinemaldia/2015/09/26/aitor-arregi-altzoko-erraldoiaren-proiektua-erronka-handia-da/ ) eta Jon Garaño (80 egunean pelikula luzeak hainbat sari lortu ditu, eta Loreak Zinemaldiko Sail Ofizialean historia guztian hautatutako bigarren euskarazko pelikula luzea izan zen. Bi pelikula hauek Jose Maria Goenagarekin batera egin ditu).
Irusoin enpresak ekoiztuko duen “Aundiya” pelikularako hainbat eszena grabatzeko Itsason lokalizazio ugari aukeratu dituzte jada eta baita casting-a egin ere, BINAHI enpresak, pertsonaiez hornitzeko.
Herriko txoko asko begiz jo dituzte, honetarako eta hartarako, eta eliza-atariarekin txundituta geratzeaz gain, eliza barnean (La Buena Nuevak egin bezalaxe) Madrilgo eliza balitz, meza grabatuko da eta kanpandorreko lehen solairuan Altzoko Ostatua irudikatuko dute.aundiya2
Horrez gain, Mendeungo zelaia hilerriaren eta lurperatzearen eszenetarako…
Eta Pott Keramikak XIX mendeko ontziteriaren ekoizpenean jardungo du.

Grabaketak apirilaren 21, 22 eta 23an errodatuko dira eta Itsason izango den “despliegea” ikustekoa izango da: baliabideak, teknikoak, jantziak, aktoreak, bikoizketak egingo dituztenak, extrak, ileapaintzaileak, makiladoreak… Prestaketetarako Ostatu gaineko udal-saloiak erabiliko dira eta kanpoaldeak kamioi, garabi, dekorazio, argiteria… azpiegiturez eraldatua.

———————————–

Igaro dira grabaketak eta esperientzia bikaina izan da errodaje barruak ezagutzea. Itsasoar dexente agertuko gara bertako eszenetan, baina oraingoz ez daukagu hauen argazkirik jartzerik.

Itsasoarrentzat ez ezik pelikula honen zuzendari, zuzendari laguntzaile, ekoizle, aktore eta gainerakoentzat ere hartu-eman oso baliotsua eta pribilegiatua izan dela aitortu dute eta zinez eskertu egindako harrera eta  eskainitako laguntza osoa.

 

Itsasok udalerria berreskuratzeko akordioa

2016ko martxoaren 16a. Ezkio-Itsasoko Udalbatza osoa, Itsaso Bherria Elkarteko lehendakaria, Ezkioko Batzarreko ordezkaria, Udal-langileen ordezkaria eta idazkari-kontuhartzailea mahaiaren inguruan bat. Eta aretoa jendez beteta, itsasoar askorentzat egun historikoa den unea zuzenean bizi nahian bertaratuta. Eta komunikabideetako eragileak. Hona hemen akordio honen lekukotza argazkietan, hainbat loturetan…

https://www.dropbox.com/s/vsb44r1yzrfiopv/Estipulazio%20adostuak%20Itsaso%20Ezkio%20Udala%202016%20martxoa.doc?oref=e

 

http://www.naiz.eus/eu/mediateca/video/itsaso-udalerri-berria-gipuzkoan

http://goierri.hitza.eus/2016/03/16/ezkio-itsasoko-udalak-aho-batez-onartu-du-itsasoren-desanexiorako-espedientea/

http://www.diariovasco.com/politica/201603/16/ezkio-itsaso-separacion-pactada-20160316001310-v.html

besoak ondo

Udaberriko auzolana 2016

Martxoaren 12a, larunbata, arratsaldeko 15:00rak. Bost taldetan banatu gara: Itsasoko gunean, Alegian eta Kizkitzan.

itsusturri itsaso
  1. Itsusturriko aska: txoko hau maitagarria zaigu itsasoarroi: 1942an Goendegiko zozkerakoek egin behar zuten baina gainerakoen laguntza behar izan zutenez, denona izatera igaro zen.  Hala ere, estaltzeko asmoa zuten, bi matxoiak altxatu ere egin zituzten, baina teilaturik eraiki gabe geratu zen. Geure artean noizbait egingo dugula esaten dugu, gure aurrekoek nahi izan zutenari bukaera emateko, haien oroimenez eta gure gozamenerako.

    Larunbatean aska handia garbitzen eta inguruak desbrozadoraz eta motorrezaz txukuntzen, eroritako zuhaitza ebakitzen… lan talde zabalak jardun zuen.

    This slideshow requires JavaScript.

  2. Alegiako Eliza ingurua udaberrirako prest. Seiko taldeak belarrak atera, landareak kimatu eta lurra laster  loreak sartzeko pronto utzi zuen. Sanjose lorez kolorea ere txertatu zitzaion.
  3. Kanpandorrean jasotako armairua errestauratzen. Ohikoa da gure artean jaso ditugun altzariak zaharberritzea: sakristian jarri genituen liburutegia edo idazmahai ederra, ateak… Oraingoan kanpandorrean jasota zegoen armairu honek bere lekua aurkituko du.
  4. Kizkitza bidean eroritako zuhaitzak bidetik kendu eta ermitaren teilatua konpontzen. Aurreko hilabeteko haizeteek zuhaitz batzuk bota dituzte eta Itsasotik Altzigarragara doan bide zaharra horietako bik itxita zeukaten. Bidea libratu eta Kizkitzan teilatuak askotan behar izaten du norbaiten esku-hartzea itukinak ekiditeko. Horretan aritu ziren dozena erdi bat lagun eta iluntzerako juxtu juxtuan dena errepasatu ahal izan zuten. 
  5. Taloak egiteko prestaketak eta  belaunaldien artean ezagutzak partekatzen, Ostutako Manuren laguntzarekin.

    Eta ondorengo dastaketa, ilunduta, lanak bukatu ondoren:

    Ekainean hurrengo hitzordua!!!

Emakumeen eguna Itsason

Emakumeen Eguna noiztik ospatzen den Itsason ez dakigu ziur,  gure aurreko belaunaldiak aspaldi hasi baitziren  antolatzen eta honelaxe jarraitzen dute.

xabier elgarrestaren bertsoa

Itsaso eta Alegialde osoko emakumeen artean (errekaz bestaldeko Gabiria eta Ormaitegikoak ere) bazkaria egiteko ohitura mantentzen da eta azken urte hauetan hurrengo belaunalditakoak ere elkartzen gara ospakizunera.

Goizean goiz hasi ziren lehen aldarrikapenak Xabier Elgarresta Mintegiren bertso honekin. Biziki eskertzen dioguna!!

IMG-20160308-WA0010

Ahal den guztietan Itsasoko Ostatua izan  da horretarako lekua (itxita egon denetan, Mandubiko Benta) eta aurtengoan ere Manu sukaldariaren eskutik goxotasunez eta kolore morez betetako harrera eta jatordu paregabea eskaini zitzaigun.

“…aurrera! oraindik lan asko dago, jarraitu dezagun elkarrekin eskubide guztien alde borrokan!

http://www.economiasolidaria.org/ekonomia_solidarioa_izango_da_feminista_baldin_bada_0

 

Pablo Uranga margolaria

Pablo Uranga Díaz de Arcaya (Gasteiz, 1861 ekaina 26  / Donostia, 1934 azaroa 7), uranga 1930margolariaren lan ugari aurkitzen da Itsasoko elizan.

Parrokiara sartu eta deigarria egiten zaigu erretaularen inguru guztia zenefa gorriztaz inguratua ikustea eta bi alboetan mural bikainak, Azken Afaria ezkerretara eta Familia Sakratua eskuinean.

Waldo Aguiar (1973):
“La pincelada y el caliente colorido es en los cuadros de Uranga, la resultante de su trazo maestro, es decir, rico en sugerencias, estimulante para el pintor que los contempla, y con un contenido apasionado y ardiente que parte directamente de la vibración cordial y no de la repetición ejecutante. Si alguien duda de la facultad colorista de los pintores del Norte, Uranga con su obra, de una infrecuente jugosidad y riqueza, hablada con medios muy simples, disipará esa inseguridad, puesto que su color, siempre superior al valor formal de sus lienzos, justificará por sí solo la altura de su obra”.

Erretaula azken aldiz 1897an zaharberritu zen (1545. urte inguruan Juan de Lizarazuk egina) eta Pablo Urangaren lanen datarik aurkitu ez badugu ere, urte gutxitara hasiko zen Itsason laerretaula berritu data 1897nean. Gure birraiton-amonek ezagutu zuten eta gogoan zuten eliza osoa apaintzen ibili zen margolari bizkor hura.

 

Izan ere eliza osoa margotu zuen, aurrealdez  gain, albo biak, korua, koru azpia eta baita gangak ere: filakteriak, kerubinak, loreak, aingeruak… Bere artea dimentsioen ezagutzan eta tranpantojoen maisutzan ere bikain ageri zaigu. Hona hemen adibide batzuk:


Pablo Urangak Arabako Arte Ederren Eskolan, 17 urterekin, hasi zuen bere prestakuntza, 1880. urtera arte. Urte horretan Madrilera joan eta San Fernandoko Arte Ederren eskolan osatu zuen bere formakuntza.

Jarraian Parisera bidaiatu eta garaiko beste artista batzuekin harremana izan zuen, Zuloaga eta Rusiñol-ekin, beste batzuen artean. Han bertan, Parisen, bere lehen erakusketa egin zuen, 1897an.

Frantziako egonaldi horrek bere margolanetan inpresionismoa agerian izango du eta gaien aldetik, batik bat, erretratoa, paisaia eta tauromakia landuko ditu.

Crítica anónima (Bilbo, 1934):
“Uranga sigue, como tantos otros, la influencia francesa y se incorpora al impresionismo. Dentro de esta tendencia se desarrolla toda su obra. Pero esto no bastaría para darnos una idea del concepto pictórico de Uranga, porque dentro del impresionismo su arte adquiere un carácter impetuoso y violento muy lejano de la claridad y pulcritud que fue la característica de los maestros de aquella escuela. Para Uranga, la pintura no es un conjunto, un ensamblaje de formas; pero tampoco es más un acorde de tonos limpios y claros. Su pincel es demasiado desenvuelto y demasiado enérgico para someterse a la medida estricta y a la armonización lograda por aproximaciones y superposiciones metódicas. Más que con los dictados de la razón pinta con los impulsos de su formidable temperamento. Así resultan esos cuadros vigorosos en los que los contrastes se funden en masas de color emocionantes y en los que las formas apenas si aparecen delimitadas y separadas por trazos amplios y discontinuos”.

Parisetik Euskal Herrira itzuli zen, baina Segovian, Zuloagarekin batera epe luzeak igarotzen zituen. Zuloagarekin zuen adiskidetasuna handia izan zen eta elkarri egin zizkioten erretratuetan jasota geratzen da lekukotza gisa.

Ondoko hauek Zuloagak Urangari egindako erretratoak dira:

Eta azpian, Urangak  Zuloagari eginikoa eta ondoren bere buruari:

Zuloaga Urangak margotua                                      uranga auroerretratoa

Baina Itsason bezala, beste herri askotako elizetan utzi zigun bere lana: Azpeitian, Bergaran, Arrasaten, Elgetan, Tolasako S Frantziskon, Arantzazun, Zaldibian.. Hona hemen adibide batzuk:

Bere margalan erlijiosoen inguruko ikerlan garrantzitsu bat Ignacio Cendoya Echaniz, Arte Historian doktoreak, argitaratu zuen Estudios Alaveses-en, gazterik hil aurretik 1995ean: https://dialnet.unirioja.es/servlet/articulo?codigo=157544

Etengabe ihardun zuen Urangak oraindik katalogatu gabe dauden hainbat eta hainbat lan utzi zizkigun, ikaragarri zabala. Eta 73 urterekin 1934ean Donostiako Loiola auzoan hil zen, bertan eraiki zuen etxean. Teresa Peña margolaria bere iloba-txikia dugu.

Carlos Ribera  (Donostia, 1949):
“Uranga tuvo vinculaciones evidentes con un impresionismo -nada francés- oscuro, museal diría yo, muy a la manera de los pintores llamados de historia, de un Pinazo, de un Francisco Jimeno, el genial catalán, injustamente desconocido. Con Francia el parentesco que pudiera tener, habría que buscarlo en los naturalistas, en un Courbet, en un Millet, pero insisto, yo le veo más vinculado a los pintores españoles. (…). Uranga va con los pinceles al fondo de las cosas a base de toques sueltos, pinceladas cortas, nerviosas a veces y donde la insignificante anécdota trasciende, elevando sus temas corrientes de la vida sencilla a una categoría plástica de gran Arte”.

Ihauteri umoretsuak

2017

Aurtengo Ihauteriek ere umorea izan dute osagai nagusia!!! Mimo jokuek, marrazki asmakizunek, mozorro hoberenen saritzeak… sorpresaz beteriko mozorroak eta afariak. Parte hartzeak, berriz, ez du hutsik egiten: balkoien apainketa, joku eta musika antolaketa, denak kontuan izatea… eta ia 50 lagun mozorrotuta: hau giroa!

 

img-20170225-wa0011

 


2016

Gure herriko gazte koadrila indartsu dator. Hori ari gara ikusten urtez urte: festetan aspaldi hasi ziren beren ekarpenak egiten, musika taldea mardultzen, parte hartze prozesuetan eta auzolanetan bidaide ditugu, sanjuan bezperan sorgin dantzari… eta belaunaldiak elkarrengandik aberasten.

Bada ihauterietako ilusioa bazuten eta non- eta Itsason ospatzekoa!! eta egitaraua prestatu eta herritar askok erantzun. Argazki hauetan ikusten da giro koloretsu eta alaia!!

20160206_201221

Lehenbizi Ostatuko balkoiak apaindu zituzten, bai dotore ere!!

Eta afal aurretik jokuak, esketxak…

Afaria, opariak, dantza, poza!

This slideshow requires JavaScript.

Aspaldian Itsason Ihauteririk ospatu gabe bazen ere, gogora ekarri behar dugu orain hogeita hamar bat urte Santa Ageda eskean mozorrotuta irten ziren Atingo Felix, Goikoetxeko Joxe, Itsasogoeneko jueza, Urkulegiko Juanmiel, Ostatuko Inixio…argazkiak errekuperatuko ditugu. Ziurrenik aurten bezala bi ospakizunak batera izango ziren eta bien “infusioa” sortu. Soinua eta umorea orduan ere bizi bizirik!!

Itsaso herri izenaren etimologia

Itsaso izenaren jatorriak  isatsa izeneko landarearen presentziarekin du lotura. Euskal kontsonanteen arteko metatesia, aldaera, ohikoa da, baita beste kasu batzuetan ere:

Metatesi adibideak: iduri “irudi”, itsasa “isatsa” eta arrabots “abarrots” metatesiak. isats-a: iz., erratza. Ald. itsasa.
DSC_0670

Isatsa (Latinez, Cytisus scoparius; Gazteleraz, Retama negra), 2 metro edo gehiagoko zuhaixka oso adartsua da, eta Europa zabalean zein Asiako mendebaldean agertzen den arren, bere banaketa-azalera Euskal Herriko iparraldera heltzen da, baita Itsasora ere. Pagadi, harizti eta karraskadien soilguneetan, ezpondetan eta landare-hesietan bizi ohi da, 200-2.000 metroko altitudean, eta baita bide bazterretan ere.jauregibarrenetik gora

 

Apirila uztaila bitartean  loratzen bada ere, dagoeneko lehen loreak antzematen zaizkio (aurtengo neguarekin oso goiz) eta Alegiatik gora goazela ikus dezakegu bide bazterretan.

Retama_800x600_y_detalle_flor_3D

 

 

Jakoba Errekondoren hitzak jasoko ditugu zenbat erabilpen izan duen landare honek ezagut dezagun:

Dolarean, erratzaren tankera berean, garbitasunerako eta iragazkitzarako. Labeetan ere bere adarrak eskuera beti, bai erregai gisa bai ogia sartu aurretik errautsak garbitzeko. Gereta eta erromarak egiteko gaia. Zeta harrak hazteko etxolak josteko. Adar gazteak urtatuz edo ur-hantatuz irukin zuntza ken dakioke, soka eta kordak bezala oihal oihes edo zarpailak egiteko gaia. Ilar, indaba eta antzekoen zarba eta pardatarako, barrika-uztaitarako… Erretako adarren sutautsa edonorako ongarri potasadun ederra da. Suaz mintzo, tximini edo kebide, horma eta sabaietako kedarrak garbitzeko. Langintza honetan erabili izan den isats adar floka edo mortxakari “praileburu” deitu izan zaio. Oterik ez denean ordezko ona da luarra eta luatza egiteko, egun konposta edota simaurra diegunak egiteko, baita horien oin den ganaduaren ohe edo azpitarako ere. Hain gai ona, ez bazen sortu egin behar eta erein ere egin izan da, otea bera bezalaxe, baita bazkatarako ere. Kantauri itsasoko ertzean beste inon ez bezala berezkoa da isats hau.

Eta leku-izenei dagokionez, gure herriaren izenaz gain, gertu dugu Itsasondo herria, non Isatsaga baserri izena ere baden. Oso gertu, Ordizian, etimologia honi jarraituz aurkitu dugun lanik osotuena erantsi behar dugu segidan:

http://www.ordizia-euskaraz.eus/toponimia/fitxak/itsasaga
Elizkaleko 20. zenbakian zegoen oinetxe hau Mainenea edo Isatsagaetxea izenez ere ezagutzen zen. Itsasondon bazegoen Itsasaga izeneko dorre bat, gaur egun baserria dena, eta Olaberrian Itsasagaberri eta Itsasagazar baserriak daude. Leku-izen honen lehen lekukotasuna, Isasaga, 1535ekoa da. Agiri horretan Ordiziako bi anaiari egiten zaie erreferentzia; Indietara joandako Tomas eta Martin Isasagari, hain zuzen ere. Itsasaga, Itsasagaetxea edo Mainenea izeneko etxeaz gain, Itsasagatxikia izeneko beste etxe bat ere lekukotu dugu XVI. XVIII. eta XIX. mendeetako dokumentuetan. Bi etxe horiek Torretagleko markesarenak ziren. Itsasaga izeneko baserri bi egon dira Olaberrian eta dorre bat, gaur egun baserria dena, Itsasondon; eta litekeena da deitura azken horretatik etortzea. Izenaren osagaiak isats landarea (Genista sp) eta –aga atzikia dira. Itsas edo isats landarea oso arrunta da Itsasondo izenean ikus daitekeen bezala.
OLYMPUS DIGITAL CAMERA

 

Lapurdin, berriz, Itsasu  udalerria, 1.770 biztanle dituena eta Ezpeletako kantonamenduan  kokatua aurkitzen da. 2012an itsasoarrok egun osoko bidaia egin genuen bertara eta harreman politak sortu.

 

Eta Nafarroan Itsaso, Basaburuko kontzejua. 1857ko errolda baino lehen berezko udalerria izan zuena. Orain kontzejuak 59 biztanle ditu.

itsaso atea

Laster adiskidetasun bisita egingo dugu, zain ditugu-eta. Ikus gure S Bartolome elizaren sarrerarekin duen antzekotasuna (S Pedro eliza, Itsaso, Nafarroa).

 

Miguel de Salezan arkitekto barrokoa

Gaur egunean Itsasoko S Bartolome elizan ikusten ditugun  ganga barrokoak, zutabeak, kontrahormak… 1747an Miguel de Salezan arkitekto urretxuarrak zuzendu zituen.

20160124_114121

 

Dakigun bezala, eliza gotikoaren gainean (1.300. urteko atari nagusia mantentzen da) XVI. mendean beste bat askoz handiagoa eraiki zen (Juan de Lizarazuk erretaula egiterako),  ganga gehienak egurrezkoak izango zituenak (aldare nagusiarena izan ezik) eta teilatuko zur-egitura ere begibistan geratuko zena, baita korua ere eta, akaso, alboko hormen zatirik handienak ere bai.

1697an kanpandorrea harriz bukatua zen eta 1715-1717 artean Gabiriako Iturbe anaiek elizatarietan harlanduz hainbat lan egiteaz gain, ur-bedeinkatuaren ontzia eta bataio-pontea ere landu eta ezarri zituzten.

Halaxe bada, XVIII mendea da eliza barruan berrikuntza ugari egin zireneko garaia, bereziki, lehen egurra zen lekuetan harria jarri zenekoa: 1730ean  Juan de Usalarrek barneko harrizko pilareak altxatu zituen eta koru berria eraiki eta Martín de Rentegiaga eta Ignacio de Mendiaraz-ek ekialdeko hormak altxatu zituzten.
Eta 1747an, esan bezala, Miguel de Salezan-ek gangak eraikitzeko ardura hartu zuen eta urte betean bukatuta zeuden.

This slideshow requires JavaScript.

Jarraian, Miguel de Salezan hil eta sakristia berria egiteko beste arkitekto ospetsu bat kontratatu zen: Martín de Carrera beasaindarra (beste sarrera bat eskainiko diogu).

Honenbestez sarrera hau, XVIII. mendeko arkitekto gipuzkoar ezaguna izan zen,  Loiolako Erret ikastetxeko Arkitekto Maisuari, Miguel de Salezan-i eskaini nahi diogu. Araban lan ugari  egiteaz gain (Araia -1740-, Narbaiza, Heredia, Bikuña, Gordoa eta Ermuan, besteak beste), Gipuzkoan aurkitzen da bere obrarik ezagunena, Donostiako Santa Maria Basilika, 1743an  Pedro Ignacio de Lizardi,  Ignacio de Ibero eta Domingo de Yarza-rekin batera oinaren traza eta altxaerak burutu zituztelarik.

Antioko Elizan ere 1740an egurrezko ganga batzuk eta zenbait konponketa  egin zitzan eskatu zitzaion:

En una visita realizada por el Obispo en 1746, éste observó un deplorable estado de la ermita (Antiokoa), sin duda, porque desde que se construyó el nuevo templo, junto al valle, la antigua parroquia quedó abandonada. Anteriormente, en 1740 el Ayuntamiento había realizado alguna reforma, pero para el Obispo esos arreglos no fueron suficientes, por lo que ordenó al beneficiado José de Aguirre que se encargase de que la ermita quedara en condiciones. Aguirre encargó estos trabajos al maestro Miguel de Salezán, especificándole que hiciese unas bóvedas de tabla, además de una completa reparación, el Visitador ordenó que se pusiesen nuevas vigas maestras para sujeción del techo, que se retejase y se hiciese cielo raso en el presbiterio”

Hauez gain, Mutiloako S Pedro elizan ere bere sinadura aurkitzen da, kanpandorreko lanen ikuskatze lanetan…

Eta Pedro Ignacio Lizardirekin batera Ferrol-en egin zuen oso lan esanguratsua eta Galizan ikertua da bere lan ibilbidea. Honako esteka honetan aurki daiteke:

http://estudiosgallegos.revistas.csic.es/index.php/estudiosgallegos/article/viewFile/294/292

Bukatzeko, garai hartako  arkitektoei buruzko dokumentazioan, 1764an, honako hau agertzen da  Salezan-i buruz:

https://books.google.es/books?id=TyN2nlcsLuwC&lpg=PA286&ots=0HGLxQNYLX&dq=miguel%20de%20salezan&pg=PA286#v=onepage&q=miguel%20de%20salezan&f=false

salezan arquit

 

Urteberri Kontzertua 2016

Orain lauzpabost urte hasitako bidea sendotzen eta aberasten doa gure herrian.

Gaztetxo eta umeek musikaren konpasean eskaintzen dizkiguten uneak gogangarriak zaizkigu.

20160103_123434 20160103_123553

Urteberritako 2016 Kontzertuak aurten berikuntza batzuk izan ditu: lekua (Ostatuko jangela epelean), partaide gazte berriak (Axular eta Eneko) eta, baita, tresna berriak ere (txalaparta eta adarra).

20160103_123800 20160103_124043 20160103_124226 20160103_124557

Eta urte bikaina opatuz agur berezia!

IMG_1422 IMG_1427 IMG_1441

Itsasok betidanik izan du musikarako joera izugarria. Zenbat suinujole, trikitilari, panderojole, organista, txistulari, pianista… izan ote dira eta dira herrian!! Goikoetxen, Eztalagoitin, Goiko Ostatuan, Egizabalen, Ostatuan, Beitin, Goitin, Atsusainen, Urkulegin, Zabalegin… guzti hauen oroimena ere jaso beharrean gara.

Etxez etxe kantuan 2015

Eguraldi apartekoarekin esnatu da 24a eta goizeko bederatzietarako elkartu gara Itsason. Ohiko argazkia atera  eta martxa! Gaurko helburua Mandubiara ere iristea baita!

20151224_142022

Lehenengo Goendegikoak gero Eztalaldeakoak eta Itsasoko Ostatuan bazkaldu ondoren, Mandubiko Bentan kafea!!!

Hiru eta erdietarako Beitin ginen Alegialdea egin eta ilundu aurretxoan Madurea igarotzeko.

Iluntzeko zazpiak eman ziguten Uribarren bukatzerako.

Eskerrik asko ia berrogei kantarioi eta hain ondo hartzen gaituzuen etxe guztiotakooi!!!