Alegia

Itsasotik Alegiara: Ibilaldiak eta ondarea

  1. ibilbidea: Itsasoko gunetik Alegiara, herri bide zaharretik: Oria, Egiluze, Egiluzeazpi, Epelde, Errezti, Atsusain, Alegiako madurea eta Alegiako gunea. Goitik behera, ibilbide erraza, ordubetez egin ahal da. Bide zaharra udazkeneko auzolanean garbitzen bukatuko da.

Bidean ikus ditzakegun interesguneak asko dira. Gune bertatik hasita, lehena, Oria baserria, ondare historiko-artistiko gisa katalogatua:

Jarraian Egiluzeazpik duen mandio-zubia aintzat hartzekoa da, bere egitura paregabeagatik.

Ogi-labea ere badu eta, garai batean, baita bolatokia ere izandakoa.

Bide zaharrean behera eginez, basoz inguratuta jarraituko dugu Epelderaino. Oso aintzinako etxea, hareharri landuz iparraldetik dituen atezar ikusgarriak oraindik zutik:

Eta hegoaldetik, leiho txiki eta estua, gezileihoa (saetera), aurrez aurre duen zubia zaintzeko.

Epelde erreka zeharkatzeko zubia ez da nolanahi eginikoa. Bertaraino jeitsi behar da zubiaren egitura miresteko.

Eta beherantz jarraituz, basotik irten eta argiune zabalera: Alegiako madurea.

Eta Alegia auzoak Erdi Aroko jauretxeen elementu guztiak eskaintzen dizkigu gaur egunean ere: Eliza, Graziandegi, Ostatuzahar, Errota, Errementari, Miranda, Armaindegi eta urka, Bruto dorretxea, Aroztegi, Jauregi, Agirre… eta bi ibairen gurutzalekuan 3 herrietako mugarria (Itsaso, Ormaiztegi eta Gabiria).

Auzolanik jendetsuena 2017-04-01

Azken urteotako Auzolanik jendetsuena izan da Udaberriko hau.  “Hau da gure herriko altxorra!” zion partaide batek lanak bukatu ondoren talde guztiok Ostatuan elkartu ginenean. Adin guztietako jendea, 55 lagun, eguraldiari beldurrik gabe elkarren artean goxo.

Hainbeste jenderen artean, aurreikusitako lan gehientsuenak burutu ziren eta baita beste batzuk egin ere. Hala ere, batzuei amaiera eman behar zaie oraindik eta beste batzuk azaldu ere azaldu ziren (hurrengotarako):

  • Atzeko pareta pikatu zen eta raseatzeko geratu da.
  • Ateak eta leiho guztiak barrutik margotu  ziren.
  • Erretegia konpondu eta teilatua berrikusi zen.
  • Barruko argi-fokoak aldatu (Led-ak jarri) ziren.
  • Ezker tranpaleko baranda eta eskailera konpondu ziren.
  • Tabernako fregadera berritu zen eta apalak hurrengo batean jarriko dira.
  • Pagadian eroritako pagoa txikitu zen baina euriagatik ez zen egurra eraman.
  • Kizkitzan aurreikusi gabeko beste lan batzuk ere egin ziren: Altzigarragako iturrirako seinaleak egin, leihoetako barroteak margotu, sakristiakoa atea, zirioaren oina e.a  eta antenatik gorako zuhaitzak kimatu.
  • Alegiako eliza-ataria margotu zen.
  • Alegiako lorategia desbrozatu eta loreak landatu ziren.
  • Alegiako plazako hesi apurrak kendu ziren.
  • Udal informazio-tabloiak jarri ziren (Alegian, Errebueltan, Udaletxean eta Mandubian).
  • Itsusturri desbrozatu eta landareak sartu ziren.
  • Udaletxeko balkoiko landareak berritu eta baita elizataria ere lorez apaindu zen.

 

Elkarlana bukatu ondoren, egindakoa ospatzeko,  21:00etan, Itsasoko Ostatuan Manuk prestatutako afariaren inguruan gehienok elkartuko ginen, familia giroan pozik.

Alegiako Madalenak

Alegiako 2014ko Madalena jaietako giro aparta ekitaldi batzuen argazkien bidez antzeman liteke. Hona hemen, ostiraleko sagardo dastaketa, ondoren dantza erakustaldia, oilasko afaria, Joselu anaiak…

IMG_4444 IMG_4448 IMG_4452 IMG_4454

Larunbatean, berriz,  herri-afaria eta Madalena egunez, aurten berezia,  Omenaldia egin baitzitzaion Atsusaingo Maria Goitiari (martxoan 100 urte beteta) eta eskertza Julia Calderón-i, Altzibarreko Joxe Atinen alurgunari, Alegiako Madalena Elizari eginiko donazioagatik.

Ekitaldi hunkigarria eta jendetsua izan zen, alkatearen agurra eta aitortzarekin  hasi zen, segidan ohorezko aurreskua familiartekoek eta herritarrek eskaini eta, bukatzeko, guztion elkartasuna eta esker ona adierazi zitzaien. Jarraian Goruntz Dantza Taldekoen erakustaldia txalotu eta hamaiketakoaz ere gozatu zen.

IMG_5537 IMG_5546 IMG_5547 IMG_5556 IMG_5559 IMG_5561 IMG_5576 IMG_5588 IMG_5591 IMG_5625