Foru Dekretua

Itsaso berriro Udalerri gaurtik!!!

Atzoko egunez argitaratu zen Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean 2016/20 Foru Dekretua  Itsaso Ezkio-Itsaso udalerritik banandu eta udalerri independiente gisa eratzea onartzekoa. Zortzi orri luzeetan prozesu honen jatorria eta ibilbide juridiko osoa jasotzen da, baita estipulazio eta aurrerantzean eman beharreko urratsak ere.

dekretua-argazkia

Atzo, abenduaren 21, behin argitara emanda, ospakizun eguna izan zen gure herrian, eguerdian kanpai guztiak elkarrekin bueltaka eta itsasoarrak hunkituta, Itsasokoak, Alegiakoa, Kizkitzakoa eta San Lorentzokoa.

Eta iluntzean ekitaldia Udal Aretoan: dekretuaren irakurketa kolektiboa, poesia, musika eta bertsoak tartekatuz. Argiak eta suziriak eta Ostatuko jaki goxoak poza eta ilusioarekin bat eginda.

AHAZTU EZINAK,

OROITU EGINAK,

BILDU ETEKINAK.

EHUNDU HARREMANAK,

LANDU AHALMENAK,

GOZATU EGUNAK.