Itsasoko eliza

Miguel de Salezan arkitekto barrokoa

Gaur egunean Itsasoko S Bartolome elizan ikusten ditugun  ganga barrokoak, zutabeak, kontrahormak… 1747an Miguel de Salezan arkitekto urretxuarrak zuzendu zituen.

20160124_114121

 

Dakigun bezala, eliza gotikoaren gainean (1.300. urteko atari nagusia mantentzen da) XVI. mendean beste bat askoz handiagoa eraiki zen (Juan de Lizarazuk erretaula egiterako),  ganga gehienak egurrezkoak izango zituenak (aldare nagusiarena izan ezik) eta teilatuko zur-egitura ere begibistan geratuko zena, baita korua ere eta, akaso, alboko hormen zatirik handienak ere bai.

1697an kanpandorrea harriz bukatua zen eta 1715-1717 artean Gabiriako Iturbe anaiek elizatarietan harlanduz hainbat lan egiteaz gain, ur-bedeinkatuaren ontzia eta bataio-pontea ere landu eta ezarri zituzten.

Halaxe bada, XVIII mendea da eliza barruan berrikuntza ugari egin zireneko garaia, bereziki, lehen egurra zen lekuetan harria jarri zenekoa: 1730ean  Juan de Usalarrek barneko harrizko pilareak altxatu zituen eta koru berria eraiki eta Martín de Rentegiaga eta Ignacio de Mendiaraz-ek ekialdeko hormak altxatu zituzten.
Eta 1747an, esan bezala, Miguel de Salezan-ek gangak eraikitzeko ardura hartu zuen eta urte betean bukatuta zeuden.

This slideshow requires JavaScript.

Jarraian, Miguel de Salezan hil eta sakristia berria egiteko beste arkitekto ospetsu bat kontratatu zen: Martín de Carrera beasaindarra (beste sarrera bat eskainiko diogu).

Honenbestez sarrera hau, XVIII. mendeko arkitekto gipuzkoar ezaguna izan zen,  Loiolako Erret ikastetxeko Arkitekto Maisuari, Miguel de Salezan-i eskaini nahi diogu. Araban lan ugari  egiteaz gain (Araia -1740-, Narbaiza, Heredia, Bikuña, Gordoa eta Ermuan, besteak beste), Gipuzkoan aurkitzen da bere obrarik ezagunena, Donostiako Santa Maria Basilika, 1743an  Pedro Ignacio de Lizardi,  Ignacio de Ibero eta Domingo de Yarza-rekin batera oinaren traza eta altxaerak burutu zituztelarik.

Antioko Elizan ere 1740an egurrezko ganga batzuk eta zenbait konponketa  egin zitzan eskatu zitzaion:

En una visita realizada por el Obispo en 1746, éste observó un deplorable estado de la ermita (Antiokoa), sin duda, porque desde que se construyó el nuevo templo, junto al valle, la antigua parroquia quedó abandonada. Anteriormente, en 1740 el Ayuntamiento había realizado alguna reforma, pero para el Obispo esos arreglos no fueron suficientes, por lo que ordenó al beneficiado José de Aguirre que se encargase de que la ermita quedara en condiciones. Aguirre encargó estos trabajos al maestro Miguel de Salezán, especificándole que hiciese unas bóvedas de tabla, además de una completa reparación, el Visitador ordenó que se pusiesen nuevas vigas maestras para sujeción del techo, que se retejase y se hiciese cielo raso en el presbiterio”

Hauez gain, Mutiloako S Pedro elizan ere bere sinadura aurkitzen da, kanpandorreko lanen ikuskatze lanetan…

Eta Pedro Ignacio Lizardirekin batera Ferrol-en egin zuen oso lan esanguratsua eta Galizan ikertua da bere lan ibilbidea. Honako esteka honetan aurki daiteke:

http://estudiosgallegos.revistas.csic.es/index.php/estudiosgallegos/article/viewFile/294/292

Bukatzeko, garai hartako  arkitektoei buruzko dokumentazioan, 1764an, honako hau agertzen da  Salezan-i buruz:

https://books.google.es/books?id=TyN2nlcsLuwC&lpg=PA286&ots=0HGLxQNYLX&dq=miguel%20de%20salezan&pg=PA286#v=onepage&q=miguel%20de%20salezan&f=false

salezan arquit