Kizkitza

Kizkitzako eguna 2017

 

2017ko irailaren 8a ere itsasoar eta inguruko askorentzat egun seinalatua izan da. Denon ahotan ibili da, zenbat jende izan den gaurkoan! Eguraldiak ere lagundu du, bai!

Familian IMG-20170902-WA0000edota lagun artean Kizkitzako ermitara goizean igo eta eguna igarotzeko urte askotako ohiturari eutsi zaio eta baita  lehen aldiz bertaratu direnena ere.

 

Goizeko argazkiak mezaren inguruan biltzen dira, eguraldia lagun, aurten kanpoko zelaigunean, jendez gainezka:

Eta eguerdian zein arratsaldean, Xabier Etxaniz eta Lidia Irigoieni esker, dantzara hainbat lagun animatu  eta plazan etengabe jardun:

Arratsaldeko toka hasi zain eta ikusmiran ere jendea pilatzen da: 50 lagunetik gora botatzen, urtean behin bada ere, umore onean. Segidan, gutxiago noski fardoa botatzeko indarrarekin!

Bitartean, Mandubiko Bentan ere festa, jendea gora eta behera etengabe ibiltzen baita egun honetan. Bazkal orduan jendea lepo jangelatan eta atarian Rezusta anaiak trikitiarekin.

20170908_190456

Baina festa ez da horretan bukatzen, ez. Itsason plazan karpa sanbartolometatik propio mantentzen da Kizkitzako egunean afaritarako ere elkartzeko, trikitilariekin batera. Ehun lagun inguru kantu eta kontu, gauerdira arte. Eskerrik asko hain giro polita jarri zenuten Lidia eta Xabierri. Datorren urtera arte! Ondo izan bitartean!

 

AURTENGO BESTE  HAINBAT JAKINGARRI KIZKITZAREN INGURUAN

Aurten, 2017an, 250 urte beteko dira Kizkitzako kofradia sortu zutenei, aurrekoei eta ondorengoei, Clemente XIII Aita Sainduak 1767an jubileo perpetuo agindu ziela: betirako zoriona. Garai hartan, izugarritako lorpena izan zen Erromatik bueltan honelako grazia lortzea. Badakigu agiri hori Itsasoko Goiko Kontzejuko Udaletxe sarreran nabarmen paretan jarrita egon zela 1962ra arte (udaletxea oraingo Ostatu gainera eraman zen arte).

jubileo perpetuo

Aurrerago kofrade guztien izen-deiturak, etxe izenak eta udal ordezkarienak ere agertzen dira, herriko padroiaren lekuko garrantzitsua (Historia atalean jasoa).

alkatea e.a.

Eta aurtengora itzuliz, urtean zehar Kizkitzan egin diren prestaketa lanei esker, bere jai egunean txukun agertu zaigunez, horren aitortza jasota geratzea nahi dugu. Alde batetik, aurtengo auzolanak berrikuntza ugari ekarri zituen (atzeko pareta, fregadera berria, eskailera konponduta…)

Bestetik, Itsasoko Udalak eskatuta, PottKeramikakoek eginiko plaken egokitasuna: Kizkitza garbi, denon ardura; Sua itzali, Ur ez tratatua… Argazki hauetan paretetan itsasten ikus litezke:

Eta bezperatan lan bat azken haizeteak sortua: pagadian luze luze botata utzi zuen pago mardul bat, ia ermitaraino heldu zena. Joan den igandean, irailak 3, zortzi lagunen artean kendu zuten, su egurretarako herrian banatuz.

Kizkitza leku zoragarria, denon gozamena eta ardura!!

Auzolanik jendetsuena 2017-04-01

Azken urteotako Auzolanik jendetsuena izan da Udaberriko hau.  “Hau da gure herriko altxorra!” zion partaide batek lanak bukatu ondoren talde guztiok Ostatuan elkartu ginenean. Adin guztietako jendea, 55 lagun, eguraldiari beldurrik gabe elkarren artean goxo.

Hainbeste jenderen artean, aurreikusitako lan gehientsuenak burutu ziren eta baita beste batzuk egin ere. Hala ere, batzuei amaiera eman behar zaie oraindik eta beste batzuk azaldu ere azaldu ziren (hurrengotarako):

  • Atzeko pareta pikatu zen eta raseatzeko geratu da.
  • Ateak eta leiho guztiak barrutik margotu  ziren.
  • Erretegia konpondu eta teilatua berrikusi zen.
  • Barruko argi-fokoak aldatu (Led-ak jarri) ziren.
  • Ezker tranpaleko baranda eta eskailera konpondu ziren.
  • Tabernako fregadera berritu zen eta apalak hurrengo batean jarriko dira.
  • Pagadian eroritako pagoa txikitu zen baina euriagatik ez zen egurra eraman.
  • Kizkitzan aurreikusi gabeko beste lan batzuk ere egin ziren: Altzigarragako iturrirako seinaleak egin, leihoetako barroteak margotu, sakristiakoa atea, zirioaren oina e.a  eta antenatik gorako zuhaitzak kimatu.
  • Alegiako eliza-ataria margotu zen.
  • Alegiako lorategia desbrozatu eta loreak landatu ziren.
  • Alegiako plazako hesi apurrak kendu ziren.
  • Udal informazio-tabloiak jarri ziren (Alegian, Errebueltan, Udaletxean eta Mandubian).
  • Itsusturri desbrozatu eta landareak sartu ziren.
  • Udaletxeko balkoiko landareak berritu eta baita elizataria ere lorez apaindu zen.

 

Elkarlana bukatu ondoren, egindakoa ospatzeko,  21:00etan, Itsasoko Ostatuan Manuk prestatutako afariaren inguruan gehienok elkartuko ginen, familia giroan pozik.

Kizkitzako eguna 2016

Eguraldiagatik ere, jendea fin. Kizkitzaren erakarpena ez dago eguzki, euri edo haizearen baitan. Sakonagoa eta errotuagoa da. Askotan eguraldia egiten dugu arduradun nagusi halako edo bestelako emaitzaren arrazoi…baina jakinik ere batzurentzat benetako oztopo izan badela, gehienentzat ez da arrazoi nahikoa.

Lanbroak igoerako bideak oso aldrebestu zituen, baina helduenek aukera izan zuten antenaraino kotxez igo eta Auzolanean  (EITBn irailaren 11n botako dute, iluntzeko 22:00etan) egindako eskaileraratik goraino iristeko. Esker ona agertu zuten hainbatek, egindako lanagatik. Baita aitortza egin ere, meza eman zuen Juan Kruz Mendizabal ormaiztegiarrak. Aurten baseliza barruak bete ziren jendez eta kanpotik ere aterkipean jarraitu beste batzuk. Meza alaia inondik ere, aho soinu, txistu, elkarrizketa, txalo eta broma.

Eta tabernarien lana, gora eta behera garraio lanetan aritzen direnena, baseliza zaintzen eta garbitzen, ura jartzen edo barterrak garbitzen, kanpaia jotzen duela konpontzen, meza laguntzen… eta datozenen diru ekarpena, mezak emanez, baselizaren zaintzarako edo Kizkitzako postalak erosiz… jende guztiaren elkarlan giro  pozgarria.

Aurten Baltzola trikitilariak Unai Andonegi panderojolea izan zuen lagun.Eskerrik asko urtero egiten duzuen lan bikainagatik, egun osoan Kizkitzan eta gauez Itsason.

20160908_180036

Eguerdian aterpetara ezkutatu zen jendea bazkaltzera, baita ermita barrura ere. Kanpoan ez zen giro mahaietan otordua egiteko.

img-20160908-wa0010

Eta arratsaldean ez zuen giro hoberik egin baina berriro animatu zen jendea eta dantza eta toka parean (54 tiratzaile) aritu ziren, txanoak jantzita. eta jada berandututa fardoa botatzen probatzera animatu ziren bertan geratzen ziren batzuk eta Urretxuko Agerreko Iñaki Sasietak bota zuen altuen!!

Udazkeneko auzolana Kizkitzan 2015

Dakizuenez Itsason hiru auzolan-egun egiten ditugu urtero, udaberrian, udan eta udazkenean.

Aurreko biak S Lorentzo ermitan gauzatu genituen eta udazkeneko honetan, azaroaren 7an,  Kizkitzara igo gara eta eguraldi oso ona izan dugu eta aurreikusitako lan guztiak burutu ahal izan ditugu.

Alde batetik, talde bat erretegia konpontzen aritu zen: orain 18 urte egin zen, 1996an,  auzolan ikusgarria izan zen hartan, mahaiak jarri ziren aurreko plazan, erretegia eraiki (aurretik egurrezko etxolatxo bat zen, toldoz estaltzen zena), ermita barrutik zuritu  eta Laura Esteve margolaria ere etorri zen Donostiatik bere margolana berritzera kolorea emanez (lehen zuri beltzean zen aingerua). Honen berri itsasokoargia blogean duzue: https://itsasokoargia.wordpress.com/category/laura-esteve-kizkitzan/
 IMG_2726Kontragoia Oriko txabola ondoan zegoen izeiaz egin zen, Orikoek eskainita.
Argazki hauetan ikus liteke zein hondatuak zeuden kanpaia eta tximiniko hodia:
IMG-20151101-WA0004 IMG-20151101-WA0003
Eta larunbateko lanaz geroztik honela geratu da:
 WP_20151107_15_21_16_Pro  WP_20151107_16_01_44_Pro WP_20151107_17_38_01_Pro
Beste talde bat pagadian aritu zen, haizeak botatako pagoa moztu, traktorean kargatu eta segidan plazan bertan pitzatu eta erretegirako egur piloa prestatzen. Hemen ikusten dira gaztetxoak indarrean…
 WP_20151107_15_27_22_Pro WP_20151107_15_34_07_Pro
WP_20151107_15_38_48_Pro WP_20151107_15_38_37_Pro
WP_20151107_16_06_16_Pro WP_20151107_16_14_48_Pro WP_20151107_16_15_08_Pro WP_20151107_16_24_39_Pro    WP_20151107_17_38_28_ProHirugarren taldea tranpalea garbitzen. Taberna gainean jangela den bezalaxe, beste aldean, ermita sarreraren ezkerraldean, eskailerak igoz, beste hainbesteko tokia prestatu zen, bertan jasotako material zaharkitua sutarako egur bihurtuz. Dena txukuntzeaz gain, zorua ere konpondu zen eta bi mahai handi eta eserlekuak prestatuta utzi behar direnerako. Festetan beti ondo etortzen dira babestutako tokiak ere!!
WP_20151107_15_37_02_Pro WP_20151107_17_04_01_ProWP_20151107_17_37_27_ProWP_20151107_17_37_38_Pro WP_20151107_17_37_32_Pro  WP_20151107_17_38_23_Pro
Beste asmoetako bat teilatu zatiren bat garbitzea (hostoek teila erretenak ixten dituzte-eta) baldin bazen ere, Urkulegiko Diosiniok airea botatzen duen makina bizkarrean hartu eta teilatuko hosto guztiak goitik behera jaurti zituen.

WP_20151107_16_27_55_Pro WP_20151107_15_28_37_Pro WP_20151107_15_39_33_Pro WP_20151107_16_02_28_Pro WP_20151107_16_02_53_Pro WP_20151107_16_25_35_ProOLYMPUS DIGITAL CAMERABaina izan da beste berrikuntza bat oraingoan: Nazario Maiz lasalletarrak Done Jakue bidean berak egindako harrizko maskorrak jartzen ditu, lekurik esanguratsuenetan (iaz jarri zituen Urteaga Haundian eta baita Mandubiko Bentan ere:  https://itsasokoargia.wordpress.com/category/santiago-bidea-itsasotik/ ), eta Kizkitzan jarri nahi zuenez, eguna aprobetxatuko genuen materiala igo eta laguntzeko. Ia berrehun maskor dagoeneko jarriak omen ditu. Esperientzia aberasgarria oraingoa ere eta bihotzez eskerrak!

IMG-20151108-WA0003 WP_20151107_15_30_52_Pro WP_20151107_15_54_21_Pro WP_20151107_15_57_44_Pro WP_20151107_15_59_07_Pro WP_20151107_16_00_04_Pro WP_20151107_16_18_52_Pro WP_20151107_16_31_46_Pro

 WP_20151107_16_33_43_Pro

Arratsaldeko seietako bukatu genituen lanak, dena jaso, bertan mokadutxoa egin eta taldeko argazkia atera ondoren Itsasorako bidea hartu genuen.
WP_20151107_17_57_34_Pro  WP_20151107_17_57_26_Pro

IMG-20151107-WA0001Beste talde bat Itsason aritu zen merienda-afaria prestatzen eta gaztainak erretzen,  goitik itzuli eta denok batera elizatarian elkartzeko.

WP_20151107_003 IMG-20151107-WA0004 WP_20151107_002
Hurrengo lanetarako ideiak jaso eta eztabaidatu… Ondare guztiaren kontserbazioa eta zaintza guztion erantzukizuntzat izateak aukera ematen digu daukagun hori eskaintzeko eta guztion ekarpenez aberasteko.

Kizkitza 2015

Asteartea izan da aurten irailaren 8a eta eguraldia paregabea. Edariak eta janariak agortzeko adinakoa. Baina batez ere hainbeste jendek agortu ditu. Itsasoko ostalari berriarentzat “espektakularra” izan da ikusi dutena, lehenengo aldiz Kizkitzan.

Goizeko irudiak lehenengo: zelaiean meza eta segidan dantza, Balzola anaiekin eta dantzari leialak, etengabe egun osoan.

IMG-20150908-WA0010 IMG-20150908-WA0011 IMG-20150908-WA0012 IMG-20150908-WA0013

IMG-20150908-WA0009 IMG-20150908-WA0014 WP_20150908_14_00_21_Pro WP_20150908_14_00_27_Pro WP_20150908_17_05_09_ProEta aurtengo sorpresak toka eta fardo jaurtitzea izan ziren. Itsasoko festetan jendea tokan asetzen ez denez festa batzordekook Kizkitzan beste aukera bat sortzea pentsatu genuen eta primeran joan zen. Adin guztitako neska, mutil, ume… partehartzaile bihurtu eta jendea txalo eta animo! bina tirada bakoitzak eta lau aldiz jo zuen bakarra Gabiriako Landetako Iker Peñagarikano. Eta Itsason Juan Luisek egiten duen gazta saritzat!

WP_20150908_17_44_53_ProWP_20150908_17_15_16_Pro WP_20150908_17_15_26_Pro WP_20150908_17_44_47_Pro

Jarraian fardo jaurtiketa. Itsason lehen aldiz S Bartolometan probatu genuen eta berebiziko interesa sortu zuenez, Kizkitzara eraman genituen tramankuluak. Hamabi kiloko fardoa sardaz zeinek gorago. Zumarragako Urruztiko Mikel Zabaleta izan zen bigarren gaztaren garaile. Jendeak ikusmin handiz jarraitu zuen froga:

IMG-20150908-WA0004 WP_20150908_18_01_03_Pro IMG-20150908-WA0007WP_20150908_18_43_00_Pro

Zazpietan bukatu zen jokua eta dantzan jarraitu, kontu kontari… eta beheranzko bideak hartu: batzuk Mandubira, beste batzuk Ezkiora, Ormaiztegi aldera, eta bertakook Itsasora, bertan afalduz egunari amaiera ematera. Egunak utzitako irudiak buruan eta ezpainetan. Pozgarria.

Eusebio Igartzari aitortza Kizkitzatik

Kizkitzako Amabirjinaren itsasontziaren egilea: Eusebio Igartza Akizu

Atzo Eusebio Igartza hil zela jakin dugu, Donostiako bere etxean, 77 urterekin.

Urte asko generaman Kizkitzako Amabirjinaren itsasontziaren egilea zein izan ote zen galdezka. Izan ere, galdera sortu zitzaigun, Gipuzkoako ermitei buruzko argitalpen batean Goikoetxeko Joxe Iza arotzak egin zuela jartzen baitzuten eta guk bagenekien ezetz, bera ez zela izan, Joxek berak aitortzen zigun bezala (gainerako egurrezko elementu guztiak berak eginak badira ere).

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Baina orduan nork egin zuen? Eta galdera honen erantzuna aurkitzerako hamaika “altxorraren bila” deszifratuko ziren!!!! ….. eta horrela urte bat pasa, bi, hiru…. orain zortzi bat urte lehen pista izan genuenetik: Kizkitzan antena berriari buruzko bilera batean Azpeitiko  zinegotzi batek (Otokoak) Lazkaoko prailetan ikasten ziharduela ikusi zuela praile bat itsasontzia egiten eta berak ezagutu zuela, baina orduan  kontakturik ez genuen lortu.

Eta aurten, Kizkitzako festen aurretik, han ginen igande arratsalde pasa, tabernako mila litrokoa betetzen, komunak prestatzen… eta non azaldu zen emakume bat paseoan, ia igandero bezala, eta esaten digun ezagutzen gaituela eta guk ea nor zen eta Otora ezkondua, berez Zumarragakoa. Eta, -Otokoa???  (ez genuen aukera hura galdu nahiiii!!!!) -Zinegotzi dena ezagutuko duzu, beraz? -Bai, koinatua dut (uste dugu jada ez dela zinegotzia esan zigula).

Mesede bat eskatu nahi geniola: bere koinatu horri galdetzeko Lazkaoko prailetan itsasontzia egiten ikusi zuen haren izena, mesedez. Eta, berak, baietz, eta bidaliko zigula izena Zabalegiko Lurdesen bidez (bere koinataren ahizpa baita) edo laster Kizkitzako eguna ere bazetorrela eta agian bertan…

Kizkitzako egunean ez genuen elkar topatu (baina buruan izan genuen egun guztian!), eta kasi etsita geundela, hilabetera Zabalegiko Lurdes Maiz enkarguarekin etorri zitzaigun: EUSEBIO IGARTZA eta bere etxeko telefono zenbakia. Zein ondo funtzionatzen duten koinatu-koinaten formulek! Miraria!! Mila esker!!

Etxera etorri eta sarean begiratu eta hauxe:

EUSEBIO IGARTZA AKIZU   Idazlea. Osintxun jaio zen, 1937ko apirilaren 12an. 1948. urtean, Andoainen bizi zela, Lazkaoko Beneditarretan sartu zen. 1959. urtean Bedoñako Loramendi omenaldiko lehiaketan ohorezko aipamena lortu zuen “Egun txintatik arratseraño” olerkiagatik. 1960. urtean “Olerti” lehiaketako lehenengo saria lortu zuen “Alegia sorta”-rekin. Laguntzailea izan zen “Olerti”, “Karmal” eta “Jaunaren Deia” aldizkarietan.

Bere etxera deitu  eta semearekin hitz egin genuen. Geratuko ginela Donostian egun batean, esango ziola aitari. Eta bitartean beste kointzidentzia bat, gure herritar bat kale berean bizi izandakoa izan eta ezagutzen. Berak eman digu hil denaren abisua, espero ez genuena, bihotzekoak eraman baitu.

Besteok ez gara ezagutzera iritsi, eta ez dugu jakin 1964. urte aldera itsasontzia egiteko nork enkargua eman zion, ezta urte haiek nola gogoratzen zituen ere, edota zein harreman mantendu izan zuen Kizkitzarekin… Baina egilea bera izan zela bai eta horrela aitortuko diogu dagokion lekuan. Gainerako galderek ere izan lezakete erantzunik… Lo importante es no dejar de hacerse preguntas (Einstein)

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

 

  OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Kizkitzako eguna 2014

 

Irailaren 8an izaten da Kizkitzako eguna. Eguna aurrera joan ahala jendetza ugaritzen joaten da eta txandatzen, batzuk behera eta beste batzuk gora, ohiko legez. Eguraldia lagun izaten bada,  12:00tan kanpoko zelaian ospatzen da meza.

IMG_6259 IMG_6261

Segidan erromeria Elgoibarko Balzola anaiekin eta dantzari finak etengabe zelaian haien erritmora.

IMG_4777  IMG_4771

 IMG_4790

Beste batzuk barra inguruan, kontuak, txorizoa, edariak, agurrak…

IMG_4778    IMG_4772

Eta familiarteko bazkaria, bertako mahaietan eta pagadian, bazkalondoa, bostetan errosarioa, erromeria eta bertsoak (Urrestila aldekoen zaletasuna eskertzekoa).

IMG_4779  IMG_4781 IMG_4791  IMG_6277 IMG_4792 Iluntzerako beherako bidea, Mandubira eta Itsasora. Lehengo ohitura berreskuratuz iluntzean festak jarraitzen baitu Itsason, karpapean trikitilariekin, norberak afari legea eramanda. Eta honela amaitzen dira herriko festak, uda giroa eta oporrak! Kizkitzako egunak ixten digu etapa hori eta hurrengoari hasiera eman, faroaren argipean… Gehigarria: Gotzon Aranburu argazkilariak eginiko bideoa opari. Hona hemen esteka: https://www.youtube.com/watch?v=cquSxsecTbA

Itsasoko zozkerak (I)

Agian aspaldian ez dugu entzun zozkera hitza gure inguruan, baina Gabirian, adibidez, gaurregungo hitza ere bada eta indarrean mantentzen duten egitura.

Eta Itsason ere atzo arte halaxe zen, administratiboki kudeatzeko, egitura geografikoan oinarritua. Orain gutxi arte diogu, izan ere, honela agertzen zaizkigu erroldak egiterakoan eta baita azken herri inbertsioak Itsaso bezala egin zirenean ere ordainketak egiteko erabili zen prozeduratan: hilerria eta plazako apaiz etxearen kasuan (auzolanean egitez gain, etxe bakoitzak ekarpen ekonomikoak egin zituen eta jasota daude talonario desberdinetan, zozkeraz).

  • Eztalaldea
  • Mendialdea
  • Goen-degi
  • Madurea
  • Alegialdea

Zozkera, finean, herria eremuka edo barrutika izendatzea eta kudeatzea baita. Itsason 5 izan dira dira eremu horiek, aspaldi sortuak. Adibidetarako Eztalaldea: Eztala da Areriako Alkatetza Nagusian alkateen zerrendan 1500. hamarkadan agertzen den lehenetarikoa. Etxe hau, ondare katalogatua da izan lezakeen interes arkeologikoagatik eta bere eremua zabala izango zen garai hartan, Iburretik hasi eta Okiñarriren bueltan Eztalatxiki eta Eztalaurruti etxeak ziren eta behean gaur egun ezagutzen dugun Beitik, aurretik Eztalabeiti jatorria du (Urkulegiko eskrituretan jasoa). Eta bere lurrak iparralderantz eta ekialderantz luzatuko ziren Izagirreaundi, Urteaga, Mendeun eta Albitsuondoko (Murkondo) sailetaraiano. Etxe hauen eskrituretan agertzen da: Concejo de Ichaso, Barrio de Eztalaldea.

Eta katastroan ditugun poligonoek bat egiten dute zozkerekin: esan bezala, Imiñarritik Itzalbe aldeko lur-sail guztiek Eztalaldeko etxeen jabetzakoak ziren ( eta gaur ere gehienak).

Beste adibide batzuk: zozkera bakoitzak bere bideak, urak eta auzolanak kudeatzen zituen. Eta herri osokoak zirenetan elkarrekin parte hartu.

Esate baterako, Itsason Itsusturriko ur-aska handiak Goendegikoentzat ziren eta eraikitzea ere euren kabuz egin beharrekoa, baina izan zuen kostuagatik besteen beharra izan zuten eta horregatik bere erabilera publikoa, itsasoar denentzakoa, izatera pasatu zen. Hala ere, denen artean ere, ez ziren aterpea egitera iritsi, nahiz  zutoinak jarri zituzten.20160313_100604Zozkera bakoitza dozena bat etxe/baserrik osatzen dute eta badu zerikusia herri-bide zaharrekin eta katastroan agertzen diren poligono banaketekin ere.

Baina kuriositate gisa, oraindik Kizkitzako pagadian, zozkera bakoitzak zuen pagadi ustiaketa zatia, mugarriz zehaztua dagoela!! Denak garbi ikus litezke.

Hemen adibide bat:

ImagenGoendegi eta Madurea arteko mugarria